1.500 sarrera UEUko blogean

image001

1. UEUko bloga

2006ko azaroan hasi zen UEUkoen ekonomia bloga, Heterodoxia, Ekonomiaz haratago izenekoa1. Hauxe zen nire lehen sarrera blog horretan: Marx hasiberrientzat2.

2011n Finantza Kapitalismo, bi liburuxkatan, argitaratu zen3. Finantza sistemak bereganatu egin du ekonomia erreala4. Europan esaten den moduan, Finanzkapital uber alles. Sistema berri hori aztertu zen, bera gainditzeko zenbait neurri proposatuz5.

2013an Diru Teoria Modernoa. Finantza Ingeniaritza izeneko liburua plazaratu zen6. Liburu horretan, aspaldian bezalaxe, dirua zen gaia. Diruaren sormena, maileguak eta kreditua. Bankugintza eta partida biko kontabilitatea. Horretarako, diru teoria modernoa (DTM) erabili zen: besteak beste, Randall Wray-ren, Stephanie Kelton-en eta Bill Mitchell-en lanak erabiliz. Bereziki Warner Mosler izan zen gidari.

Helburua aspalditik izan dudana bera da7. Ezin da bestela izan: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa dut helburu, ez besterik. Horretarako, akademian erabiltzen eta ezagutzen diren testuetatik oso urrun ibili naiz, ortodoxia ekonomikotik erabat aldenduta.

Beste zenbait lanetan egin dudan bezala, eta Euskal Herriko egoera beti presente edukita, liburuan jorratu ditut gure herriaren independentziarako beharrezko diren zenbait proposamen eta neurri.

2013an UEUko Ekonomia Saileko zuzendariak blogaren izena eta izana aldatu zituen. 2013ko udaberritik aurrera honela izendatu da bloga: Heterodoxia, diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza. Hona hemen haren hitzak eta proposamena:

Heterodoxia bloga. Proposamenak:

Bloga Joseba Felix Tobar Arbuluk elikatzen du %100ean. Beraz, ez du zentzurik bloga Ekonomia Sailaren izenean agertzea. Bloga Josebaren izenean agertu behar da. Berea da. Hori bai, UEUko Ekonomia Sailkide bezala agertuko da, beraz, bloga Ekonomia Sailaren produktua izaten jarraituko du. Blogeko aurkezpena (azalpena) eta titulua aldatzea hobesten da: adibidez, tituluaren kasuan, “Heterodoxia, ekonomiaz haratago”, “Heterodoxia, finantza ingeniaritza eta diru teoria modernoa”.

2. Datuak

Sarrerak, bisitak eta abar. Datu horiek guztiak UEUko Zuriñek eman dizkigu.

Esan bezala, bloga 2006an hasi zen.

Ez dakigu zenbat bisita egon ziren hasieratik (2006tik) 2009ra.

Dakiguna, Zuriñeri esker,

2009tik 2014.10.08 arte: 10.791 + 1.115 + 1604 = 13.510 bisita izan ditu blogak

Jakin behar duguna:

Zenbat bisita egon dira 700. sarreratik 800. sarrerara?

eta

Zenbat bisita egon dira 800. sarreratik 900. sarrerara?

eta

Zenbat bisita egon dira 900. sarreratik 1000. sarrerara?

Baita zenbat bisita egon dira 1000. sarreratik 1100. sarrerara ere?

Halaber, zenbat bisita egon dira 1100. sarreratik 1200. sarrerara?

Baita zenbat bisita egon dira 1200. sarreratik 1300. sarrerara ere?

Halaber,zenbat bisita egon dira 1300. sarreratik 1400. sarrerara ere?

Eta, zenbat bisita egon dira 1400. sarreratik 1500. sarrerara?

Gogoratzekoa:

1400. sarrera hauxe da:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/04/04/fidei-defensor/

1300. sarrera hauxe da: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/02/02/feminismoaz-hitz-bi/

1200 sarrera hauxe da: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/11/11/homage-to-catalonia-3/

1100. sarrera hauxe zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/08/23/paul-krugman-eta-warren-mosler-zorrari-buruz/

1000. sarrera hauxe zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/05/30/me-mmt-dtm-italieraz-13/

900. sarrera hauxe zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/03/24/deutsche-bank-eta-w-mosler/

800. sarrera hauxe zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/01/12/europak-plazebo-bat-eztabaidatzen-duen-bitartean/

700. sarrera hauxe zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/10/08/dtm-eta-eurogunea-berriz/

(Falta zaizkigun datuak jakingo ditugu Zuriñe lanera itzuliko denean, hurrengo irailen.)

Oharra: Beti cum mica salis hartu behar dira datuok, noski.

Segituko dugu lanean…

Zuen iruzkinen zain, mila esker.

Ez adiorik.

joseba

(josebafelix@outlook.es)


3 Aipatu bezala, 2006tik aurrera https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia webgunean azaldu dira emaitzak. 2006ko azaroan jadanik Finantza Kapitalismoa aipatu zen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2006/11/07/marx-hasiberrientzat/.

2006ko hasieratik 2009ko abendu arteko sarrera guztiak, eta lan gehiago erabili nituen Finantza Kapitalismoa izeneko liburua plazaratzeko (2011n): Finantza kapitalismoa. Mundu Globala (http://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-1-Mundu-Globala/dp/8493832987) eta Finantza kapitalismoa. Euskal Herrirako irtenbide ekonomikoa eta soziala (http://www.amazon.es/Finantza-Kapitalismoa-Herrirako-Irtenbide-Ekonomiko/dp/8493832995)

4 Hasiera on bat hauxe litzateke: Randall Wray-ren Money in Finance (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_656.pdf).

6 Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/01/27/diru-teoria-modernoa-eta-finantza-ingeniaritza/. Horretarako, beste lan batzuen artean, aipatutako blogeko sarrerak erabili nituen: hasi 2009ko abenduan eta 2013ko urtarrilean bukatu.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude