Islandiatik ateratako irakaspenak

In Islandia eta DTM (Bill Mitchell-en eskutik) (eta 4), hauxe irakur daiteke:

Zer lortuko zuketen islandiarrek baldin eta goian aipaturiko DTM-ko proposamenak praktikan jarri izan balituzte?

Islandia herrialda txikia da.

Baina moneta subiranokoa izatea ez dagokio herrialdearen tamainari, DTM-koek erakutsi diguten moduan: ikus Herrialdearen tamaina, politika fiskala eta bankugintza berria.

Hona hemen, Randall Wray-k herrialde tamainaz dioena: Ekonomia mistoa eta gobernuaren tamaina: etsenplu bat.”

Joan den ostiralean, Busturiako hitzaldian (Hitzaldia Busturian), galderak eta moneta propioa zirela eta, Euskal Herriko tamainaz aritu ginen. Eta Axularrekin esateko, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola tamainaz eztabaidatzearen egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak.”

Jakina, Euskal Herria txikia da, ez Islandia bezain txikia.

Islandian, ikusi dugun bezala,

Islandiaren bilakaera, eurolandiatik at, eurotik kanpo, moneta propioa, krona erabiliz, honelakoa izan da: “… become one of Europe’s top performers in terms of growt.””

Hortaz?

Busturian esan eta goian aipatu bezala, afera ez dagokio tamainari, moneta propioari baizik. Eta horrekin batera Diru Teoria Modernoari, DTM-ri.

Euskal Herrian, eta nonahi!, ezin da inolako subiranotasun monetarioz hitz egin DTM-tik kanpo. DTM-z ulertu behar da, moneta propioa ongi eta zehazki erabili baino lehen: ikus Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat.

Izatez, Stephanie Kelton-ek dioskunez, Diruari buruz pentsatzen duzuna okerra da!

Are gehiago, 2004an BERRIAn argitaratuta zegoen moduan (Euskoak, euroak eta abar…, https://es.scribd.com/doc/256157796/Euskoak-euroak-eta-abar),

erabat separatista den honek hamaika hitzaldi, prentsa-artikulu eta liburutan hitz egin du ogerlekoaz eta euskoaz (…) Balediko Euskal Herri independente baten diru nazional gisa, gutxienez 1993tik 2002ra, hau da, euroa benetan martxan jarri arte, diru nazional horren garrantziaz hamaika biderrez aritu izan naiz…

(H)ogerlekoa, euskoa,… berdin dio izenak, zeren hitzak polisemikoak baitira. Kontua kontzeptuari dagokio, ez izenari, eta kontzeptua hauxe da: moneta propioa.

Gehigarri gisa, ikus ondoko linkak:

Separatista? Bai, noski!

EH eta moneta propioa

O tempora, o mores!

Beraz, globalizazio honetan zer esan eta, bereziki, zer egin daiteke:

(i) Lehendabizi globalizazioa eta neoliberalismoa ez nahastea: Globalizazioa ala neoliberalismoa?

(ii) Geroago, nazio-estatua defendatzea:

Nazio-estatua ezina omen da

(iii) Azkenik, moneta propioa bultzatzea:

DTM lau eskematan (euroa eta lira) eta Ongi etorri euskoa!

Gure Etxeparek idatzi zuen bezala: Hitzak ari bira, dugun egina!

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude