Twitter, facebook eta abar (pro domo)

Soilik gauza batez nago ados Alemaniako Finantza Ministro Wolfgang Schäuble-rekin.

Izan ere, berak dioenez, (SPIEGEL Interview with Wolfgang Schäuble):

SPIEGEL: Mr. Minister, do you have a private Twitter account?

Schäuble: No. As a rule, Twitter messages are very short-lived, which is why I find them uninteresting.

DTM-koek erabiltzen dituzte tresna horiek: Warren Mosler-ek, Bill Mitchell-ek, Stephanie Kelton-ek, Pavlina Tcherneva-k…

Ez, alta, Randall Wray-k.

Noiz edo noiz sartzen naiz horrelakoetan, itxiak ez direlako, eta aipua interesgarria baldin bada, orduan eta soilik orduan kopiatu eta ekartzen dut gure blogera.

UEU-koek askotan esan didate blogean idazterakoan, behin sarrera idatzi eta gero, bertan azaltzen diren erreminta horiek erabiltzea.

Kontua da ez daukadala ez gogorik ez astirik.

Unai lagunak oso noizean behin sarreraren bat edo beste aipatzen du: Ikus hemen https://twitter.com/hashtag/tobar_arbulu

Eta oso noizean behin ere, ReteMMT-koek gurea aipatzen dute.

Hemen kasu:

Rete MMT ‏@retemmt

si parla del #Forumdelleprospettive anche nel sito basco di economia eterodossa #MMTinEuropa https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2016/05/01/mosler-italian-bergamon/ …

Baina oro har, nik neuk ez ditut erabiltzen, ez erabiliko.

Alta, baten batek nahi izango badu gure blogean azaltzen diren sarrerak erabiltzea, zabaltzea, libre dauka bidea, inolako oztoporik edo zentsurarik gabe.

Bizitza ‘intelektual’ honetan gehien gorrotatzen dudana, benetan gorrotatu, zentsura da.

Eta, jakin zein ez, zentsurak, baita gure mundutxoan ere, egon badaude!

Anima zaitezte, irakur eta erabil!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude