Albisteak, zentsura, ezkerra eta abartxo (hots, DTM)

Albistea: Declaració del 9-N: La CUP té raó1

la desconnexió ha de ser real, no retòrica

Segur aski euskal prentsa demokratiko osoan azalduko ez den albistea.

Zentsura dago gure herrian, aspaldian bezalaxe.

Zer dela eta? Beste apustu desberdin bat egin dutelako: Syriza, Varoufakis, eurolandia eta austeritatea (malgré haien demagogia), SNP, ERC eta abar luze batzuen alde daudelako…

Abian omen gaude, eta zuzenetik ikusi dudanez, ezker abertzale ‘ofizialean’, CUP dela eta, gutxienez, bi jarrera nagusi daude. Gero eta garbiagoa da kontua.

Gazteok, oro har, CUP-en alde daude.

Aparatua CUP-en aurka.

CUP gehiegi da azken stalintxoentzat: horizontaltasuna versus bertikalkeria, parte hartzea versus aginkeria…

Tumatxa, hi!

Afera ezkerrari berari dagokio.

Non ote dago Ezkerra Europan?

Die Linke (The Left), Syriza, Eskoziako SNP, Kataluniako ERC, Espainiako Podemos, … guzti horiek missing daude edo/eta are okerrago: politika ekonomiko neoliberalak bultzatzeko amets eginez, behin botere ‘politikoa’ lortu eta gero!

Ohiko eta ‘berriko’ ezker horiek guztiok galduta, erabat galduta daude, eta, esan dezagun ozenki, zorionez, for good!

Ez dago ezer errekuperatzekorik, bereganatzekorik alderdi eta mugimendu horietatik guztietatik. Kontzeptualki, programak direla eta, hilda daude: beude horretan!

Berria behar dugu. Eta gure gazteok berritasuna nolabait CUP-koen bidetik ikusi nahi bide dute.

Non ote dago Ezker Berria Europan?

Geratzen diren apur onak

Greziako Popular Unity: https://en.wikipedia.org/wiki/Popular_Unity_%28Greece%29

Eskoziako RISE: http://www.rise.scot/#intro

Aldatuz eta hobetuz doazenak

Kataluniako CUP: http://cup.cat/

Lagungarriak: Europako DTM-koak

Italiako ME-MMT (http://memmt.info/site/) eta Rete MMT (http://www.retemmt.it/)

Espainiako Asociación por el Pleno Empleo y la Estabilidad de Precios delakoa: http://apeep-tmm.tumblr.com/

Gehiagorik? Non? Zertan?

Hurrengo maiatz honetan DTM-ko ikerlari sendo bat, Bill Mitchell, Espainiara joango da, baita Kataluniara ere (Bill Mitchell-en liburua espainieraz):I’ll spend some time in Barcelona and will meet with some of the protagonists pushing for independence of Catalonia2.”

DTM-ko aitaponteko bat, Warren Mosler, hilabete honetan Italian eta Britainia Handian egongo da (Warren Mosler: Italian eta Britainia Handian). Aurten, beranduago, Espainiara joango da, baita Kataluniara ere, tartean CUP-ekoekin egoteko.

Ikasiko ahal dugu!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude