Nazio-estatua ezina omen da

Nazio-estatua ez soilik ezina dela, baizik eta globalizazioak bera ukatzen duela, eta aurrerapenaren izenean, eta aukera bat egitekotan, galtzailea irten dela beti.

Horixe edo antzekoa hamaika biderrez entzun dut gutxienez 1986tik, Montreal etorri nintzenetik, gaur arte: aitzakia aurrerapena zen, gero Europar Batasuna, geroago ecua, pixkat bat geroago euroa, eta beti ‘historia’-ren aurrerapenaz aldarrikatuz, gure nazio-estatua ukatu, hala maila teorikoan nola praktikan.

Behin eta berriz autodeterminazio eskubidea (ez inongo erabaki (sic) eskubiderik) aipatuz, eta berari atxikiz, gure herriak, bere osotasunean, beste edozein herrik bezalaxe, UNOk onarturiko eskubide hori daukala, horrela erantzun (eta idatzi) dut: autodeterminazio eskubidea aplikatuz, estatu independente bat zitekeena zen eta litekeena da, inongo sasi-historiari lotuta egongo litzatekeen estatu berri bat, errepublika berri bat, eta lehen aldiz gure herriaren historia luzean eta erabat korapilatsuan.

Ez hori bakarrik, estatu berri horretarako, moneta propioa bat ere aldarrikatu dut, edozein delarik haren izena: hogerlekoa, euskoa edo dena delakoa.

Izan ere, Euskal Herriarentzat, jadanik 1990eko hamarkadaren hasieran moneta propioa eskatzen nuen, baita bera jaulkitzeko Moneta Teoria Berri bat ere1, nazio monetarioa aipatuz eta aldarrikatuz.

Hainbat lanetan ‘hogerleko’ izena proposatu nuen, kasu, 1994ko Euskal Herria Europa berrian izeneko artikuluan ikus daitekeen moduan2.

Beranduago, 2000ean, ‘eusko’ izena erabili nuen, Euskal Herria bere gain liburuan3 ikus daitekeen bezala4.

Beraz, Europan moneta komuna martxan jarri baino lehen, ecua eztabaidatzen zenean, zein euroa martxan jarri baino pixka bat lehentxoagoan, 2000ean, jadanik Euskal Herriarentzat moneta propioa aldarrikatzen nuen.

Aldarrikapen hori askoz hobeki egiten dut orain DTM-ren eskutik, eta bereziki Warren Mosler-i jarraikiz5.

Baina, Bill Mitchell-ek gogoratu digunez, The impossibility theorem that beguiles the Left6, Dani Rodrik-en ezintasun teorema aipatuz, eskuinak eta ezkerrak ere oraindik ere nonahi horrela diote:

democracy, national sovereignty and global economic integration are mutually incompatible: we can combine any two of the three, but never have all three simultaneously and in full

Argudioak, sasi-argudioak hobeto esanda, 1980ko hamarkadaren bukaeran Euskal Herrian entzun eta irakurtzen ziren antzekoak dira7.

Orain beste era batera agertzen da ezintasun teorema horrek: “the downfall of the working class is the inevitable price we pay for globalization.

(Faltsukeria horri aurre eginez, Bernie Sanders-en alde azaltzen da Mitchell.)

Mitchell-ek dioenez, Rodrik-en teorema maiz erabiltzen da Ezkerraren aldarrikapen berria artikulatzeko, alegia hauxe dioena: “the nation-state is unable to guarantee full employment if international capital is opposed – which is told as an unchallengable truth.”8

Ezintasunezko hirutasunak honela dio: gainontzeko munduekiko harremanetan dagoen edozein nazio dela eta (hots, ‘ekonomia ireki’ batean),

[the nation] cannot simultaneously maintain independent monetary policies, fixed exchange rates, and an open capital account

Kontua da Bretton Woods sistema desagertu dela9, aspaldian gainera.

Muga nazionalak existitzen dira, nazio-estatuak hor daude10, ez dira desagertu.

Baina horrek ez du suposatu behar Ezkerrak ‘merkataritza libreko akordioak’ onartu behar dituenik.

Izan ere, hona hemen Ezkerreko Alderdiek oso argi eduki behar dituzten zenbait puntu garrantzitsu:

(a) Nahiz eta nazioarteko enpresak hor egon, nazio-estatuak badauka bere zeregina, agian inoiz baino handiago eta sendoagoa11

(b) Kapitalismoak ez badauka inongo mugarik, orduan eta soilik orduan nazio-estatuak desagertuko dira eta/edo hiritarrek eskubide politikoak galdu: tautologia da12

(c) Politika lokalak diseinatu behar dira ez zerbitzatzeko orain kapitala eta demokrazia ezagutzen ditugun moduan

Beraz, trilema nozio konstruktu bat da. Benetako errealitatean oraindik politikariak aukeratu ahal ditugu herrialde gehienetan, politikari horiek oraindik legegintzako ahalmena daukate mugetan zeharkako jarduera ekonomikoa murriztearren, eta kapitalismo globalak oraindik merkatu lokalak behar ditu prozesu produktibo global horien barruan beraiek produzitzen duten superabiteko balioa gauzatzearren.

Gaurko desafio ez datza subiranotasun nazionala nazioarteko integrazio ekonomikoko estatu mitiko batean uztean, baizik eta teknokraten politika nazionalean ustelkeriari aurre egitean, segurtatuz bozketa sistemak, hala herritarrena nola beraien ordezkari politikoena, ez direla ustelduta kapital eliteen interesen aldeko lobbysten bidez.

Hori dela eta, Mitchell-k uste du Bernie Sanders-ek xarma handia duela13.

Kapital globalak ongi ulertzen du nazio-estatuaren boterea14.

Arazoa Ezkerrean dago15.

Ondorioak eta Sanders-en jarrera:

  1. Enplegu osoaren afera 1930eko hamarkadarena bera da16

  2. Moneta jaulkitzaileko gobernuek enplegu osoa lortu dezakete17

  3. Horretarako, gobernuek etengabeko defizit fiskalak erabili behar dituzte, inongo zor publikorik jaulki gabe18

Mitchell-ek dioenez,

It is time that the Left grasped that reality

Baita Euskal Herriko ezkerrak ere!

Bukatzeko, hona hemen Euskal Herrientzako proposamen batzuk:

(a) Europa Munduan

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/europa-munduan-power-point

(b) Litekeena ote eurogunean austeritatearekin bukatzea?

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/11/11/ekonomiaz-jakin-nahi-zenuen-eta-galdetzeko-ausartu-ez-zinen-ia-guztia/

(c) Bideragarria ote da euskal estatu independentea?

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/bideragarria-ote-da-euskal-estatu-independentea

(d) Ongi etorri euskoa!

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/bideragarria-ote-da-euskal-estatu-independentea


1 Denbora hartan Bernard Schmitt-en eskutik, zirkuitu monetarioaren teoriaren bidetik, etor zitekeena.

2 Ikus Larrun, (1994) 23:33-45. Halaber, ikus Tobar-Arbulu, J. (1977) Marxez haratago. Euskal independentzia eta subiranotasun ekonomikoa. Nafarroa: Txalaparta, p. 249.

3 Ikus Tobar-Arbulu, J. (2000) Euskal Herria bere gain. Euskal Herriko subiranotasun monetarioa eta ekonomikoa aztergai. Bermeo: Enbolike. Halaber, ikus Euskal Herria independentziaranzko bidean: moneta propioa.

4 Bernard Schmitt-en zirkuitu monetarioaren teoriaren ildotik ere.

5 Ikus Etxepare gaurkotua (halabeharrez! Honela, hain zuzen ere:

Europar Batasunak defizit publiko handiagoa behar duenez, horretarako, Draghi-ri defizit publikoa BPGren %3tik %8ra igo dezala eskatu behar dugu.

Draghi-k eta EBZ-k igoera hori onartzen ez badute, bigarren aukera eder bat izango du EBko edozein herrialdek, baita balediko Euskal Herri independenteak ere: moneta subiranoa edukiz, moneta propioa erabiliz, bere defizit publikoa handitzea, BPGren %8ra igoz, inori ezer eskatu barik, ez Draghi-ri ez ‘merkatuei’. Irtenbidea edo soluzioa defizit handiagoak dira- EBk hori ez onartzekotan, aukera norberaren monetara itzultzea da.

7 Oraingoak, ingelesez: “…. deep economic integration required we eliminate all transaction costs … in … cross-border dealings” (…) “Nation-states are a fundamental source of such transaction costs” (..) Ergo, if you want ‘deep’ integration then the Nation-state has to surrender.”

9 Ingelesez: “Clearly, the Bretton Woods system broke down because the political process could no longer mediate the tensions of maintaining the exchange rate regime with (even imperfect) capital flows (the manifestation of increasing global integration). The excessive unemployment and suppression of material living standards that that system brought were politically unsustainable.” Alta, Mitchell-ek aipatutako baieztapen hori kritikatzen du Bretton Woods sisteman ere. Irakurleak, nahi izanez gero, badauka nora jo.

10 Ingelesez: “National borders remain cogent because they “demarcate political and legal jurisdictionsthat impose transaction costs, and hinder “contract enforcement” rules.

11 Ingelesez: “The point is that despite the flowering of global firms and supply chains, there is nothing like ‘true international economic integration’, which means the nation-state can still reflect local politics and these constructs that place power in the hands of unelected technocrats (fiscal agencies and central bankers) are unnecessary and the Left should oppose them at the political level.

12 Ingelesez: “… it is a definitional truth that if we allow capitalism to have no limits, then nation-states either disappear as legislative vehicles with enforceable jurisdictions (and confine themselves to being servants of global profit making) and/or citizens lose any political rights.

13 Ingelesez: “He [Sanders] is savvy enough to understand that the currency-issuing government with the power to enforce legislative decisions can act broadly in the interests of the well-being of all citizens and can stand tall against the powerful capitalist interests that are continually attempting to skew the power of such a government in their favour.”

14 Ingelesez: “The fact that billions are pumped into the lobbying industry each year by the major industrial and financial capitalist interests and that these efforts are supported by massive funding of think tanks and marketing agencies, which are designed to skew the opinions of ordinary voters, is testament that global capital, however concentrated, understands the power of the elected nation-state.”

15 Ingelesez: “The problem is that the stupidity of the Left politicians has bought the myth that international economic integration is so advanced and inevitable that they had to abandon the traditional progressive goals and, instead, serve the interests of capital. Their differentiating narrative is the implausible claim that they somehow will maintain that policy position to deliver fairer outcomes. It’s laughable really.

16 Ingelesez: “What Bernie Sanders understands is that the conditions that are required for, say, the full employment of all workers who desire jobs, remain exactly the same as they were in the 1930s, when the New Deal was introduced to combat the mass unemployment that followed the onset of the Great Depression.”

17 Ingelesez: “Whatever internationalisation of capital that has occurred since then, the conditions under which a currency-issuing government can sustain full employment of all the domestic productive resources have not changed.

18 Ingelesez: “In general, those conditions require such a government to run continuous and fluctuating fiscal deficits. They do not require such a government to issue any debt, nor deregulate anything.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude