Mon dieu (2)

Hasieran Eusexit zen.

Gogoratu: Eusexit (sic)

Orain beste batek horrela dio “Euroak izan behar du Europako proiektu politikoaren mamia”1 delakoan:

Greziaren antzeko kasu bat gertatuko balitz, ez dut baztertzen estaturen bat eurotik ateratzea. Horrek euroaren beraren oinarriak kolokan jarriko lituzke.”

Urkullu, arren, faborez, mesedez, esan berriz:

El derecho a decidir no supone la independencia de facto

Badirudi ez dizutela ulertzen. Maizago errepikatu behar duzu goiko leloa.

Gertatuko balitz eta gerta baledi!

Jarriko lituzke eta jar litzake!

Irrealtasuna eta potentzialtasuna, tartean euskal aditza.

Adi, baina:

Joseph Goebbels Alemania Naziko propaganda ministroak zioenez, “Gezur bat nahikoa errepikatzen bada, egia bihurtzen da.

Galdera: zein da egia eta zein gezurra? Urkulluren lelo sakona ala Eusexit delakoan eta oraingo honetan aipatzen diren bi ‘pentsalari’ sakon horiena?

Afera sakontasunari dagokio.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude