Fisika ez da Ekonomia

Fisika natur zientzia da, zientzi zentzu oso hertsian, non esperimentuak egiten diren teoriak balioztatzeko. Fisikan lege askotxo daude.

Ekonomia zientzia soziala da, non, jakin zein ez!, zenbait lege dauden, kasu Mosler-en legeak. Esperimentuak ez dira gauzatzen. Alta, jendeak, populazioak teoria desberdinen ondorioak jasaten ditu (baita sufritu ere).

Gauza bat da inflazioa, eta beste bat, erabat desberdina langabezia. Bigarrena gizateriaren aurkako krimena da.

Ekonomian, Phillips-en kurbak ez du balio ezertarako ere ez: onenenean, soilik bi aldagai oso ezberdinen artean (inflazio eta langabezia) nolabaiteko koerlazio estatistiko huts bat eman ahalko luke. Besterik ez.

Gaur oso egun garrantzitsua da fisika maite dugunontzat1.

Orain dela 100 urte munstro intelektual itzela zen Albert Einstein-ek bere Erlatibitatearen Teoria Orokorra plazaratu zuen.

Gaur baieztatu dute teoria horren ondorio garrantzitsu bat, gravitational waves delakoei zegokiena2.

Bejondeiela. Congratulations. Zorionak.


1 Ikus Grabitate kuantikoa eta Diru Teoria Modernoa, Grezia tartean. Halaber, hauxe ere: Mekanika kuantikoaren zenbait berezitasun: www.ueu.eus/download/liburua/MekanikaKuantikoa.pdf

2 IkusWe have detected gravitational waves!’, breakthrough discovery confirmed (FULL PRESSER): https://www.youtube.com/watch?v=_582rU6neLc

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude