O tempora, o mores!

Bai O tempora, o mores!

Angela Davis gure herrira egindako etorrera dela eta1, 1997an argitaraturiko Marxez haratago2 izeneko liburuari begirada azkar bat eman diot.

Euskal Herriarentzat, jadanik 1990eko hamarkadaren hasieran moneta propioa eskatzen nuen, baita bera jaulkitzeko Moneta Teoria Berri bat ere: Bernard Schmitt-en eskutik, zirkuitu monetarioaren teoriaren bidetik, etor zitekeena.

Hainbat lanetan ‘hogerleko’ izena proposatu nuen, kasu, 1994ko Euskal Herria Europa berrian izeneko artikuluan ikus daitekeen moduan3.

Beranduago, 2000ean, ‘eusko’ izena erabili nuen, Euskal Herria bere gain liburuan4 ikus daitekeen bezala, Schmitt-en zirkuitu monetarioaren teoriaren ildotik ere.

Denbora hartan ez nekien Warren Mosler ‘hor’ zegoela eta jadanik lan sakon batzuk idatzita zituela5.

Hona hemen denbora hartako Mosler-en zenbait lan interesgarri.

(i) Zirkuitu monetarioaren teoriaz:

Mosler-ek zirkuitu teoria ezagutu zuen.

Mosler-en arabera, MMT delakoak (DTMk) zirkuitu monetarioaren teoriari gehitu diona hurrengo linkean ikus daiteke6.

Are gehiago, hona hemen Mosler-en hitzak:

Zirkuitu teoria, 1990eko hamarkadaren erdian, lehen aldiz topatu nuenean iruditu zitzaidan hain intuitiboki bistakoa ez dela behar esan bezalako kasua ezen niri buruari galdetu bainion zergatik merezi zuen horri buruz idazteak! Nire lehen iruzkina zen, nahiz eta erabat ados egon esaten zutenarekin, aferak ez zuela hasi «hasieran» enpresek maileguz hartzearekin langileei ordaintzeko, baina inoiz ez eztabaidatzen zergatik edozeinek lan egin zezakeen monetarako lehenengoz.

Beraiei adierazi nien afera moneta monopolio publiko soila izatean zetzala, zerga pasiboa gobernuaren zirkuituaren atzean gidatze indarra izanik, non, makro mailan, zergapetzeak ondasun eta zerbitzu errealen erosleak sortzen dituela, lan indarra barne, jendeak enpresetarako lan egiten dueneko zergatia izanik7.”

(ii) Lan bermeaz edo job guarantee:

Mosler aitzindari izan da hainbat arlotan. ELR-z, alegia, employer of last resort delakoaz ere idatzi zuen 1997an8.

(iii) Aitzindaritasuna:

Mosler-en aitzindaritasuna ondoko linketan ikus daiteke9.

Maila praktikorako, ikus ondoko linkak10.


2 Ikus Tobar-Arbulu, J. (1977) Marxez haratago. Euskal independentzia eta subiranotasun ekonomikoa. Nafarroa: Txalaparta.

3 Ikus Larrun, (1994) 23: 33-45. Halaber, ikus Marxez haratago, 1997, p. 249.

4 Ikus Tobar-Arbulu, J. (2000) Euskal Herria bere gain. Euskal Herriko subiranotasun monetarioa eta ekonomikoa aztergai. Bermeo: Enbolike. Halaber, ikus Euskal Herria independentziaranzko bidean: moneta propioa.

6 Ikus www.moslereconomics.com/wp-content/powerpoints/MMT.pptx. Hona ideia gehigarri batzuk (ingelesez):

MMT begins with government. MMT: loans create both deposits and reserves. The Currency is a (simple) public monopoly. If government spending isn’t sufficient to provide the funds needed to cover tax liabilities and savings desires, the result is unemployment. The price level is necessarily a function of prices paid by government when it spends, and/or collateral demanded when it lends. Changes in private sector savings are generally the result of changes in private sector debt. For a given size government, there is a level of taxation that corresponds to full employment. Federal spending is not (operationally) constrained by revenues. Federal taxes function to regulate aggregate demand, and not to collect revenues per se. Federal borrowing functions to support the term structure of interest rates, and not to collect revenues per se. Paying back government borrowing is a matter of debiting securities accounts and crediting reserve accounts at the central bank. MMT reveals the option and benefits of using an employed buffer stock as a price anchor,”

7 Honela segitzen du Mosler-ek, ingelesez: Professor Alain Parguez immediately picked up on this and added it to his model in his next paper, only to be severely criticized and isolated by much of the ‘Circuitist’ community for many years! Most came around to accept it over the years, though some continue to fail to do so.

9 Ikus http://moslereconomics.com/mandatory-readings/ eta bertan azaltzen diren link guztiak.

10 Ikus http://moslereconomics.com/proposals/ eta bertako linkak.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude