Happy new year? Urte berri on?

Beste urte bat gehiago. Zaharrago eta, hala ere, indartsuago. Oraindik ‘In Struggle‘, borrokan alegia.

Borrokan against flat earth economics, hots, lur lauko ekonomiaren aurkako borroka, etengabe.

Bidea:

Ene bide berria

Kontaktu zuzenak:

Besteak beste, Italiako Rete MMT-koak (http://www.retemmt.it/).

Eta bereziki Warren Mosler.

Liburua (in progress, prozesuan):

DTM hasiberrientzat: Mosler Ekonomia.

Hitzaldiak:

Portugaleteko talde feminista bati (Andere Bidatz, 2015-16)1 eta Hendaiako sindikalista batzuei (Ipar Hegoa, otsail honetan)2.

Santurtziko Institutu bateko gazteei, datorren ekainean3.

Gaurko egoera:

Harrituta nago Europako ekonomiarekin, hobeto esanda, Europar Batasuneko ekonomiarekin, eurogunearekin.

Harritzen naute bertako eta hemengo ekonomialariek, austeritateari lotuta, TINA (There Is No Alternative) behin eta berriz aldarrikatuz.

Harritzen nau hango eta hemengo ezjakintasunak.

Makroekonomian dauden legeak ez dira ezagunak. Defizit publikoaz, BPGren %3tik haratago joan daitekeen gastu publikoaren erabilera egokia baztertuta dago, eta defizit publiko egoki baten bidezko inbertsio publikoaren finantzaketa erabat debekatuta.

Alta, I’m an owl (Keynesian deficit owl4): gizateriaren aurkako krimena den langabeziarekin bukatzeko helburu praktikagarria eta egingarria daukan hontz bat.

Zina:

Segituko dut borroka honetan, Gabriel Arestiri parafraseatuz:

Gure diru teoria modernoa
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
gure
diru teoria modernoa.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina gure diru teoria modernoa
defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
gure diru teoria modernoa
;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
gure diru teoria modernoa
;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
diru teoria modernoa.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina gure diru teoria modernoak

iraunen du
zutik.

Beraz, DTM zabaltzen segituko dut, estatuaren rola azpimarratuz.

Defizit publikoak ez dauka mugarik: ez moneta jaulkitzaileko estatu batean ezta eurogunean ere (non estatu desberdinak moneta erabiltzaileak diren), baldin eta Mario Draghi-ri erakusten bazaio badakigula nola funtzionatzen duen diruak!

Estatua sine qua non-eko baldintza da diruaren funtzionamendurako. Gainera, Mariana Mazuccato-ren lan ederrak5 argi erakusten du ezen, “The state has not just fixed markets, but actively created them…”, alegia, defizit publikoak eta zor publikoak ez daukate inongo muga exogenorik, baldin eta estatua ez badago inoiz banku pribatuen menpe zorpetuta.

Irtenbidea:

Europar Batasunean momentu honetan soilik dago irtenbide bat: eurogunea uztea, bertan dauden akordio eta paktu fiskalak denuntziatuz.

Helburu pertsonala argi daukat: gustatuko litzaidake UEUren bitartez azaldu eta azalduko den lan guztia etorkizuneko euskal ekonomialari aurrerakoiko belaunaldiei ondare gisa uztea. Hala biz!

Gehigarriak:

Elkarrizketa Warren Mosler-i

Euskal Herrirako gehigarria. Grezia barik, irakur Euskal Herria:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/elkarrizketa-warren-mosler-ekin

Bankugintzaz: Euskal Herrirako gehigarria

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/warren-mosler-ek-greziako-bankuen-itxieraz


2 Aurreko oharretan aipatzen diren lanetatik laburpen luze bat.

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude