ANCk irailaren 8an ospatuko du Diada Bilbon

Orain da ordua…

… kasurako, honelako galdera zuzenak egiteko 18 hilabete (eta hiru aste) Kataluniako independentziarako izeneko solasaldian parte hartuko duten Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendariari eta Vicent Partal Vilaweb.cat atariko zuzendariari:

  1. Zein moneta erabiliko luke Kataluniako  balediko1 Errepublika independente berriak? Eurogunean egotekotan, euroa noski. Eurogunetik kanpo geratzekotan, euroa? Moneta berri bat?

  1. Zein politika fiskal erabiliko da Kataluniako  balediko Errepublika independentean? Eurogunean egotekotan? Eurogunetik kanpo egotekotan, baina euroa erabiliz? Eurogunetik kanpo egotekotan eta moneta propioa usatuz, baldin eta proposamen hori aurreikusten bada?

  1. Zein politika zehatz erabiliko du Kataluniako  balediko Errepublika independenteak langabeziari aurre egiteko? Europan erabiltzen den monetarismo hutsa? Europan erabiltzen den politika neoliberal hutsa? Zein?

Nahiko eta sobera hasiera baterako…


1 ‘Baledi’ eta ‘balitz’ desberdintzen ditugu. ‘Baledi’ potentzialtasuna adierazteko. ‘Balitz’ irrealtasuna markatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude