Defizit fiskala, berriz: Grezia eta Britainia Handia

Bill Mitchell-en lana: Corbyn should stop saying he will eliminate the deficit1.

Jeremy Corbyn, Labour Party (alderdi laborista), defizit fiskala, superabit fiskala, moneta jaulkitzaileko gobernua, truke tasak, eta antzekoak daude eztabaidan Britainia Handian.

Eredua ondoko artikulua, UK Guardian delakoan Syriza’s Greece: the canary in the cage for Corbyn’s Britain?, non aipatutako termino guztiak nahasten eta iluntzen diren, erantzukizun fiskala defizit ezabapenarekin berdinduz.

Alta, erantzukizun fiskala enplegu osoarekin eta prezio egonkortasunarekin parekatu behar da. Horrek gaur egun ondokoa esan nahi du: defizit fiskalak BPGren portzentaje handiagoa izan behar du egun dagoena baino. (Corbyng-ek horretaz hitz egin behar zuen eta ez defizit ezabapenaz, zeina zentzugabeko politika den.

Gogora dezagun Grezia:

Grezia dela eta, Greece – Memorandum of Understanding for a three-year ESM programme delakoan azaltzen diren helburu fiskalak barregarriak eta zentzugabekoak dira ekonomiaren egoera kontuan edukiz: 2016an % 0,5eko superabit nagusia (alegia, interes ordainketen balantze fiskal netoa); 2017an, %1,75 eta 2018an %3,5.

Hurrengo 12 hilabeteetan ekonomia are gehiago murriztuz joango denez, eta ondorioz zerga errenta jaitsiz funtsean, helburu horiek erabat ez errealistak dira.

Aipatutako Memorandum horretan ez dago ezer lanpostuak sortzeari buruz eta enplegu osoa berreskuratzeaz. Ez dago ezer gazte jendea lanean jartzeko planaz.

Alderantziz, Troikak austeritate indar basatia erabili du Grezian, EBZk bere existentziaren terminoak bortxatuz, Greziako banku sistema finantza ezegonkortasun masiboa bultzatu zuenean eta ekonomia likidezia murrizketak direla medio geldiarazte batera eraman.

Syrizaren lidergoa ez zen gai afera zuzentzeko… hau da, B plana aipatu, zeinak EBZren hertsikeria zapuztuko zukeen eta adieraziko zukeen ezen eurogunea den Atzerapen Kultutik irtetea litekeena eta onuragarriagoa zela.

Ez zegoen ezer demokratikoagorik Grexit baino. Orain demokrazia Grezian nolabait hilda dago. Troikak kontrolatzen ditu gaur egun politika ekonomikoa eta soziala, Greziako Administrazioak ezin du inongo legislaziorik martxan jarri Troikaren teknikarien onarpenik gabe eta Greziako jendearen ongizatea suntsituko duten salbamendu neurri batzuk legislatu behar ditu, austeritate bukatzeko jendearen desioaren aurka.

Syrizak funtsezko agenda gogor batekin hasi zen, baina errealitateari aurre egin behar zion – eta zintzotasun fiskala onartzea nolabait erantzukizun politikaren eredugarria da (langabezia %25ekin eta gora joanez!)

Badirudi Syrizak ikasgai hau ikasi duela, alegia ohiko politika ezkertiarra dinosauroekin bukatu zela eta Kapitalismoaren presio globalek gobernuak behartzen dituztela merkatu indarrak bultzatzeko baliabideak esleitzearren eta zigortzen dituztela ezinbesteko behar horri aurre egiten saiatzen diren gobernuak.

Syrizak onartu behar zuen errealitatea hauxe zen: berak nahi baldin badu eurogunean geratzea eta atzerritar moneta bat (euroa) erabiltzen segitzea, orduan ahalmen gutxi dauka Bruselan/Frankfurt-en eta Washington-en (IMF, hots, NMF) dauden teknokratek jarritako neurritik independenteki aritzeko.

Ez zuen irakatsi ezer moneta jaulkitzaileko gobernu batek dauzkan ahalmenak barneko politika progresiboa artikulatzeko eta inplementatzeko. Syrizak Memorardum-eko amesgaitzari aurre egin ahalko zion eurogunetik alde eginez eta bere politika independentea berreskuratuz, noski Job Guaranttee izeneko programa bat martxan jarriz ere.

Kontua da moneta jaulkitzaileko gobernuak, bere moneta flotatzen duen eta atzerriko monetatan inongo pasiborik jaulkitzen ez duen gobernu batek botere guztia daukala, ekonomia nolako maila globala bilakatu denetik kanpo.

(Moneta jaulkitzaileaz eta moneta erabiltzaileaz, ikus Subiranotasun monetarioa eta fiskala2; Moneta jaulkitzaileak eta moneta erabiltzaileak3 eta Randall Wray: moneta subiranoa eta elkarrizketa4)

Ikus ditzagun orain puntu batzuk Corbyn-en eginbeharraz:

  1. Corbyn-ek bultzatuko lukeen edozein gobernuk barneko politika asmoak helburutzat izan behar ahalko ditu eta bono pribatuko edozein merkatu eraginik neutralizatu, berak horrela nahi badu.

  2. Ingalaterrako Bankuak interes tasak jartzen ditu eta Altxor Publikoari kasu egin behar ahalko lioke gastu publikoa sostengatzeko, bono pribatuko merkatuei zorra jaulkitzeko inongo beharrik gabe.

Noski, moneta jaulkitzaileko gobernu batek segurtatu dezake moneta horretan saltzeko dauden baliabide produktibo guztiak era produktiboan erabiliak izango direla. Horrek ez du suposatzen bizitza estandarreko maila zehatz bat bermatzeko gai dela.

Izan ere, gizarte batek lor dezakeen bizitza estandarreko maila, berak menderatu ditzakeen baliabide errealek mugatzen dute. Moneta jaulkitzaileko gobernu batek ez dauka muga fiskalik baina baliabide errealen mugei aurre egin behar die.

Horrek esan nahi du baldin eta herrialde bat atzerriko inportazioekiko menpekoa bada, orduan jasan ditzake jaitsierak haren bizitza estandar errealean (baliabide errealekiko eskuratzeko aukera), baldin eta kanpo sektoreak erabakitzen badu merkataritza termino errealak aldatu behar direla.

Britainia Handirako, erlatiboki kanpoko defizit handi samarrarekin, aipatutakoa gerta liteke baldin eta atzerritarrek erabakitzen badute ez dutela metatu nahi libra esterlinatan izendatutako finantza aktibo neto gehiagorik.

Baina errealitate horrek ez du geldiarazten moneta jaulkitzaileko gobernuak enplegu osoa, prezio egonkortasuna eta ekitatea lortzeko daukan gaitasunik.

Hortaz, Jeremy Corbyn-ek aholkulari hobeak behar ditu, baldin eta Alderdi Laboristako lider bilakatzen bada.

(Horren inguruan idatzi berri du Mitchell-ek: Jeremy Corbyn must break out of the neo-liberal framing eta Correcting political ignorance and misperceptions.)

Baina, berriz, Corbyn-en aldeko jendea nolabaiteko hildakoen munduan bizi direla ematen du, Jeremy Corbyn would clear the deficit – but not by hitting the poor, hanka bat mundu progresista batean eta bestea mundu neoliberalean zeinak zapuztuko duen haien agenda progresista. Izan ere, artikuluan esaten da defizit fiskala balantzera eraman behar dela.

Ez dago inolako kidetasunik, arlo fiskalean, posizio erantzule baten eta balantze fiskalaren egoeraren artean. Automatikoki, ez dago ezer erantzulerik orekatutako posizio fiskal bati buruz. Izatez, etengabeko defizit txiki bat segur aski moneta jaulkitzaileko gobernu batek har dezakeen jarrera erantzulerik hoberena da, ez-gobernuko sektorearen aurrezki lehentasunak kontuan harturik.

Britainia Handiari dagokionez, zeinek egin du plana erakusteko zeroko defizit fiskal bat izango dela aproposa, kontu korronteko defizit %5,9 ingurukoa izanik (2014an) eta jadanik sektore pribatu gain-hedatuta egonik (zor terminoetan)?

Ez litzateke izango posible. Ekonomiatik gastu oso handia hustuko luke eta barneko sektore pribatua zor handiagoan estutu, ekonomia moteltzen ari zen heinean.

Balantze fiskal batek orain edo aurreikus daitekeen etorkizunean Britainia Handia atzerapen ekonomikora eramango luke.

Mitchell-ek ez du ikusten aldaketa handirik kanpoko egoeran, eta barneko sektore pribatuak behar du bere ‘balantze orria’ berregituratzea zor pasiboak maila jasangarrietara eramateko.

Kontu korronte defizit batekin eta barneko sektore pribatuak bere zor egoera murrizteko beharrarekin, ezin daiteke egon funtsezko gutxitze bat defizit fiskalean, orain edo beranduago.

Corbyn-en taldeak argi eta garbi ulertu behar du superabit fiskalak edukitzeko kontakizun neoliberala funtsean akatsa dela eta atzerapen joera bat erakusten duela langabezia masiboarekin. Eta jarduera ekonomikoa jaisten den heinean, zerga errenta kolapsatzen den moduan, defizit fiskaletara eramaten duela edozein modutan.

Beraz, Corbyn gelditu behar zen defizit-i buruz hitz egiten, beraiek helburu politiko legitimoak balira bezala. Alderantziz, berak bere taldekide eta laguntzaileak bultzatu eta behartu beharko lituzke iritzi artikuluak idaztera, enplegu osoa eta oparotasuna sustatzean defizitek daukaten rolei buruz, jendea hezteko.

Beste leku askotan bezala, uste dute joera progresiboa defizitak alboratzea dela, aberatsak eta errenta handiko irabazleak behartuz helburua lortzearren.

Beraz, Corbyn-en Alderdi Laboristak aberatsengandik har lezake txiroei emateko, Mitchell-ek onartzen duena, baina “it still remains that the overall net position of the government will require deficits.”

Argi gera bedi: nahastea ekitate aferak defizit fiskalaren tamaina aproposaren erabakitzearekin larria da eta Corbyn-en taldeak nahaste hori alboratu behar du5.

Gaur egun, Britainia Handiko defizita txikiegia da. Ez dago batere arazorik hurrengo urteetan egoera hori aldatzeko, hazkunderako sostengu fiskalaren beharra areagotuz.

Birbanatu gastua bide guztien bidez baldin eta ekitatea zure helburua bada. Baina egun gastu netoa moztea zentzugabeko helburu politikoa da.

Erantzukizun fiskala enplegu osoari eta prezio egonkortasunari lotuta dago. Gaurko testuinguruan, horrek behar du defizit publiko handiagoa, BPGren portzentaje handiagoaz dagoenaz baino.

Gehigarria:

Bill Mitchell Londresen egongo da horretaz eztabaidatzeko, datorren abuztuaren 27an6.

(Mahatma Ghandi once said: “First they ignore you, then they laugh at you, then they fight you, then you win.”)

Konparatu goian esandakoa euskal prentsan Corbyn-ez agertu berri diren informazio eta iritziekin.

Galduak dira egileak, erabat.

Aspaldiko kontua da. Afera ‘ezkerrari’ dagokio.

Ikus ondoko linkak:

Ezker/eskuin: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/07/14/ezkereskuin/

Ezkerraz, beste behin…: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/07/22/ezkerraz-beste-behin/

Europako ezkerra bluff bat da.

Ikasiko dugu? Noiz?


5 Are gehiago, “… John McDonnell should rethink his position summarised by: We accept that cuts in public spending will help eliminate the deficit, but our cuts won’t be to the middle-and low-income earners and certainly not to the poor. Our cuts will be to the subsidies paid to landlords milking the housing benefit system, to the £93bn in subsidies to corporations, and to employers exploiting workers with low wages and leaving the rest of us to pick up the tab. Who says that cuts to net public spending are appropriate? Why would Corbyn want to do this? What does he think will be the impact on unemployment?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude