Euskal Penelope eta AD, berriz

i) Euskal Penelope-k ez dakiena:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/02/07/gure-esku-dago-penelope-berria/

Zertarako alboratu autodeterminazio eskubidea eta ‘erabakitzeko eskubidea’ asmatu, berrasmatu edo eta ez dakit zer?

Progreen hitzek ez dute ezertarako balio, ez bada ‘eztabaida’ desbideratzeko.

Aspalditik, oso aspalditik argi geratu zen AD zer den, zertan datzan, nola erabili behar den…

Agian progreek ez dakitena, espainiar estatuak eta frantziar estatuak badakite.

Benetan, zertan dago GED? Ehuntzen eta ehundutakoa desegiten? Egunez ehuntzen? Gauez ehundutakoa desegiten?

ii) ‘Izar’ ohia den espainiar epaileak dakiena:

http://www.publico.es/politica/baltasar-garzon-27-s-derecho.html

Creo que el derecho de autodeterminación de los pueblos es un derecho humano y como tal, en sí mismo, hay que respetarlo.”

iii) Oso jakina dena:

a) Autodeterminazio eskubidea (AD) nazioartean onartuta dagoen eskubidea da.

b) AD herri bati dagokio, edozein herriri. Ez herri baten zati bati edo besteri.

c) Nazioarteko legeriak babesten du eskubide kolektibo hori.

d) Are gehiago, nazioarteko eskubide hori praktikan erabili izan da: hala Kanadan (Quebec-en bi aldiz, 1985ean eta 1995ean) nola Europan (Eskozian orain dela gutxi, 2015ean), Europar Batasunean (Alemania biak batzerakoan, 1989an).

e) AD erabili zen lehengo Sobietar Batasunetik zein Jugoslaviatik sorturiko estatu independente berriak martxan jartzeko. Halaber, Txekian, Eslovakian edo Montenegron, Kosovon, …

Hortaz, zer asmatzen ari dira Penelope-ren jarraitzaileak ‘erabakitze eskubide’ delako harekin? Atzera joan nahi dute? Noraino? Zertarako?

Espainia una, grande y libre ‘demokratizatzeko? Progreen bidez? Sasi ezkertiarren bitartez? Espainiarren laguntzaz?

Epaile espainiar batek, nahiko ezaguna berorrek, erakutsi behar al digu bidea?

Hots, erdara batuan. “… el derecho de autodeterminación de los pueblos es un derecho humano y como tal, en sí mismo, hay que respetarlo.”

Hau dun/k hau!

Zertan ari gara?


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude