Euskal Peneloperen iritzien antipodetan dagoenaren aburuak

i) Protohistoria:

Gure esku dago: zer?

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/13/gure-esku-dago-zer/

ii) Penelope eta Euskal Herria:

a) Gure Esku Dago: Penelope berria?

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/02/07/gure-esku-dago-penelope-berria/

b) Eta Euskal Herrian, zer? (eguneratzea)

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/05/03/eta-euskal-herrian-zer-eguneratzea/

iii) Peneloperen aburuen antipodetan dagoenaren iritziak:

Ane Ablanedo: “Gure esku baldin badago zerbait ez da eskatu behar

http://zuzeu.eus/2015/06/17/ane-ablanedo-gure-esku-balin-badago-zerbait-ez-da-eskatu-behar/

iv) Afera:

Afera hauxe da: nola lortzen da independentzia?

Bi aldarrikapen nagusi:

a) Eladioen, Nabarraldekoen eta nafar batzuen ‘bide’ bertsua: lehendabizi independentzia, gero gerokoa.

Horiek guztiok ez dute inoiz esan, ez esaten, ezta esango ere nola lortzen den independentzia hori.

b) Autodeterminazio eskubidea (AD) erabiliz, nazioartean onartuta dagoen eskubidearen bidez.

AD herri bati dagokio, edozein herriri. Ez herri baten zati bati edo besteri. Nazioarteko legeriak babesten du eskubide kolektibo hori.

Nazioarteko eskubide hori praktikan ere erabili izan da: besteak beste, Kanadan (Quebec-en bi aldiz, 1985ean eta 1995ean), Europan (Eskozian orain dela gutxi, 2015ean), Europar Batasunean (Alemania biak batzerakoan, 1989an).

AD erabili zen lehengo Sobietar Batasunetik zein Jugoslaviatik sorturiko estatu independente berriak martxan jartzeko. Halaber, Txekian, Eslovakian edo Montenegron, Kosovon, …

Zertan ari gara, beraz?


Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude