Grabitate kuantikoa eta Diru Teoria Modernoa, Grezia tartean

Mekanika kuantikoa eta erlatibitate orokorra ‘batzen’ direnean, ondorioz, orain arte dakiguna hauxe da: zulo beltzak ez dira erabat beltzak. Bertan ‘gertatzen den guztia’ ez da bertan geratzen. Oso noizean behin, eta probabilitatea dela kausa, zertxobait irten daiteke.

Big Bang delakoarekin gertatu bide zen antzera, naturan, mundu fisikoan, oinarrian dagoen probabilitateak unibertsoaren hasieraren hasiera ‘esplikatu’ dezake inolako jainkoren esku sartzerik gabe.

Ikusi dugunez, Eurolandia, eurogunea, infernu bat da, bertan sufritzen duten guztien artean kasurik aipagarriena  eta lotsagarriena Grezia izanik.

Dante Alighieri-ren hitzak ekarriz, honela idatzi dugu:

Lasciate ogne speranza, voi ch’intrate

Euroland,  mon amour

(Dante revisited)

Oso ongi dakigunez, fisika teorikoak ez dauka inongo zerikusirik moneta teoriarekin. Baina zilegi bekit, beste behin, biak parekatzea. Zulo beltzetik ateratzea eta Euroland-etik irtetea.

Diru Teoria Monetako autorea nagusiek (Warren Mosler, Randall Wray, Bill Mitchell, Stephanie Kelton) argi eta garbi erakutsi dute, behin eta berriz, Greziak badaukala irteera duin, dotore eta halabeharrezko bat, Grexit martxan jarriz. Gainera, zenbat eta arinago, hobe.

Alta, ekonomialari gehienek, eta sasi ezkertiar guztiek, Eurolandian sinesten dute: de facto, Greziak infernu horretan segi dezan nahi dute, haien ezjakintasuna aparteko delako, itzela delako, neurririk gabekoa delako,…

Baina irteerarik egon badago, malgré progre, sasi-ilustratu, kazetari, politikari eta ekonomialari asko, gehiegi, ia guztiak.

Mekanismo probabilistiko naturalik erabili barik, alegia, Naturan bertan dagoen mekanismo probabilistiko horri atxiki barik, Grezia giza mekanismo baten bidez, Teoria Ekonomiko Modernoaren (DTM) bitartez, gizaki solte batzuek asmatutako teoria berri bat aplikatuz, eurogunetik, infernu horretatik atera daiteke, aska dezake bere burua. Erremintak hauexek dira: DTM, moneta subiranoa (drakma berria) eta lan bermea (job guarantee).

Ikasiko ote dugu inoiz?

Bibliografia laburra:

Fisikaz:

Stephen Hawking: A brief history of time1

Steven Weinberg: The first three minutes2

DTMz:

Blog honetako sarreretan aipaturiko hainbat lan, bereziki 2009ko abendutik aurrerako sarrerak, non DTMz era sakon batez aritu baikara.

Hasteko, hauxe: DTM hasiberrientzat3.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude