Astirik ez, baina esan beharrekoak aipatu behar dira

Azken Euskadi Irratiko elkarrizketa1 labur samarra geratu zen eta bertan ezin aipatu esateko pentsatuta neukana. Hortaz, hona hemen elkarrizketa horren luzapena edo segida.

Segida hori bi zatitan bananduta egon zitekeen irratsaioan, zuzenean, eta bitan azalduta egongo da orain hementxe: alde batetik, azken hauteskundeei buruzko iritzi batzuk aipatzea, printzipioz hori baitzen gai nagusia. Bestetik, solasaldian ukitako gaiei buruz, hots krisiaz, eta horren ondorioz dagoen langabeziarekin bukatzeko bideaz eta irtenbideaz aipatutakoa zehaztea eta zertxobait gehitzea, azken gaiak oso sakonak baitira

Lehenari dagokionez, hona hemen punturik garrantzitsuenak, oso laburtuak:

a) Espainiar estatuan:

Badirudi PP-k gehiengo osoa galduko lukeela hurrengo hauteskundeetan. Albiste oso ona berau baieztatzekotan.

b) Hego Euskal Herrian:

Indar abertzaleek, oro har, gora jo dute hala Baskongadetan nola Nafarroan.

c) Badirudi Nafarroan aldaketa sakona egongo dela hala Parlamentuan nola Iruñeko udalean.

d) Baskongadetan EAJ gehi EH Bildu gehiengoa dira.

Enkarterrin EAJ nahiko ongi. Lanestosan EH Bildu. Karrantzan, Sopuertan eta Zallan Herri Kandidaturak.

Gure eskualdetan inoiz ez da egon hain erakustaldi abertzale handia: Ibar Ezkerrean soilik Portugaleten izan da nagusi PSOE, Barakaldon nagusi izanik EAJ aspaldiko PSOEri gaindituz.

Ohar batzuk:

  1. Ez da egia EAJk edo EH Bilduk galdu dutena Podemos alderdiak eskuratu duela, galera propioa egon da eta aspaldiko boto emaileen abstentzioa ere.

  2. Ez da egia EH Bilduk galdu duena abiadura (sic) kontua dela, baizik eta galera gaizki prestatutako taktikak eta aparteko itsukeria dela kausa gertatu da (zaborraren aferan) edo eta oso desegokiro eta lekuz kanpo planteatutakoa estrategiak direla medio (Kutxabank kasuan edo eta aberastasunaren gaineko zergen kasuan).

Kutxabank:

Zer dela eta ‘publiko’ bilakatu nahi izatea? Batzorde nagusian bankugintzaz ez dakiten alderdi politikoen eta eragile sozialen zein sindikatuen ordezkaritza egoteko? Zertarako? Ez badute ezer ulertzen ekonomiaz eta finantzaz, zer planteatuko lukete bertan?

(Aurrezki kutxez, ikus linka2.)

Bankugintzaz jakin behar den ABCa:

A) Kredituak: Inbertsio guztiak ekonomia errealean egin behar dira, ez espekulatzeko (aktibo berberak behin eta berriz sal-erosketak egitea, Ponzi eskema sortuz. Okerragoa: aktibo toxikoen salerosketak. Okerrena: ‘airez’ko produktu finantzarioen salerosketak (deribatuak, opzioak eta antzekoak).

B) Mozkinak nondik datozen jakin behar da, eta horren arabera zergapetu. Kasurako, espekulazioetatik eta paradisu fiskaletatik datozen mozkin guztien gainean zerga sendo eta gogorrak jarri.

C) Zerga ‘progresiboak’. Kontu handiarekin puntu honetan, zeren langileriatik at gure aberastasuna enpresa txiki eta ertainetan ere baitatza. Horiek bultzatu behar dira pizgarri fiskalen bidez.

D) Zergatik ez eskatu dirua, dirua daukan erakunde nagusiari, diru hori banatu dezan. Jadanik jakin beharko genukeenez, Europar Batasun osorako dagoen diru sortzaileko erakunde bakarrari, EBZri, dirua eskatu ahal zaio. Kasu, Europako estatu guztietarako defizit publikoa handitzeko: %3tik %8ra. Horren kostua zero da.

(Bide batez, Baskongadetako Autonomi Estatutuan azaltzen den Banku Zentralaren adarra martxan jartzea beharrezkoa zaigu. Gauza bertsua Nafarroan.)

Aipatutako defizit publikoko diru gehiketa horrekin, gure sare industrialean diru laguntza hornitu daiteke, baita hainbat zerbitzu publikotan ere (osasungintzan, heziketa eta irakaskuntzan, 62 urterekin duinezko pentsio eta erretiro sarietan, lan publikoetan, …)

E) Karitatea eta erlijio mota guztietatik kanpo, ‘errenta unibertsal’aren faltsukeria alboratu, eta horren ordez lan bermeko programak bultzatu eta martxan jarri (ingelesezko job guarantee delakoa). Alegia, langabezia dagoen eta lan egin nahi duen orori trantsiziozko lan publikoa eskaintzea, 8/10 euro orduko ordainduz.

Aipatutako neurri horiekin ekonomi osoa martxan jar daiteke. Izan ere, krisiaren funtsa eskari agregatuaren falta da. Eskaria agregatu hori handitu beharra dago, krisitik irteteko. Dirua jendearen esku, enpresa txiki eta ertainen esku, erakunde publikoen esku jarri behar da, ez bankuen esku.

Erreskatatzekoak direnak gu geu gara, ez bankuak.

Errekuperazioa? Soilik ondokoei begiratu behar zaie: langabezia tasari, sorturiko lanpostu mota eta kalitateari, eta batez ere eta bereziki, gazteen lan egoerari.

Esandako guztiaren ordez, azken hauteskundeetan eskema zaharrak, ‘programa’ zaharkituak, diskurtso aspergarriak entzun eta irakurri ditugu nonahi, baita ‘ezkerrean’ ere.

Ondorioz, estrategiari dagokion boto galera handiegia ikusi dugu.

Boto galera horren segida, dimisioak nonahi azaldu behar ziren. Alta, sasi argudioak erabili izan dira (‘abiadura handiko’ sofisma, edo eta ohiko mass mediaren errua, edo are okerragoak…)

Kontua ez da “ongi goaz(ela) baina abiadura handiz” baizik eta “oso gaizki goaz(ela) eta behar diren aldaketak martxan jartzeko astiroegi”.

Bigarrenari dagokionez, irratian esandakoez gain, hona hemen gehigarri batzuk:

Krisiari buruz, ikus:

Deribatuak: behin eta berriz…3

Elkarrizketa Hamaika TBn (gehigarri batzuk eta zenbait ohar)4

Ez lo egiteko datuak?5

Burbuilak nonahi6

Deribatuak: gogoratu linkeko datuak7

Langabeziari buruz, ikus:

Langabezia: zer egin?8

Errenta unibertsala? Ez, lan unibertsala!9

Pobreziaren aurka, lan postuak, hots, lan bermea10

Maiatzak 1: ez ote dago ezer berririk egiteko?11

Job Guarantee delakoaz, ikus:

Pavlina R. Tcherneva: Why the Job Guaraniera is Superior12

EMPLOYER OF LAST RESORT: A CASE STUDY OF ARGENTINA’S JEFES PROGRAM13

“The Job Guarantee” featuring Pavlina Tcherneva13

Bill Mitchell-en lanak job guarantee delakoaz14

Trabajo garantizado: 

Randall Wray eta trabajo garantizado16

7 Ikus The Elephant In The Room: Deutsche Bank’s $75 Trillion In Derivatives Is 20 Times Greater Than German GDP: http://www.zerohedge.com/news/2014-04-28/elephant-room-deutsche-banks-75-trillion-derivatives-20-times-greater-german-gdp (1 amerikar trilioi: 1 europar bilioi).

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude