Back to the future (Etorkizunera itzultzea)

Zertxobait ikusia dugu Kontzertu eta Komenio ekonomikoez1.

Bi ideia nagusi:

a) Zerga kontua da afera, beraz dirua da gaia

b) Diputazioen garrantzia

Gogoratu beharra dago bi ‘akordio’ horiek XIX. mendetik datozela, nahiz eta nolabait ‘eguneratuak’ izan Franco eta geroko denboran…

Baina XX. mendea atzean utzi dugu eta XXI. mendean gaude, non beste ezaugarri askoren artean, hauexek diren nagusietarikoak:

  1. Urre estandarra desagertu da, 1971n hain zuzen ere

  2. Neoliberalismoa da nagusi, Europa osoan

  3. Finantza kapitalismoko aro berrian bizi gara

Egoera berriari aurre egiteko teoria berri batez baliatzen gara, aspalditik gainera: Diru Teoria Modernoa (DTM), alegia.

Orain monetak flotatu egiten du, fiat-eko moneta erabiltzen da, dirua konputagailuen teklatuen bidez sortzen da. Printzipioz, banku zentral batek (baita Europako Banku Zentralak ere, EBZk) dirua nahitara sor dezake, nahi duen beste moneta kopuru, kostua zero izanik, …

Hortaz, ‘historiatik’, lotzen eta zapaltzen gaituen legeriatik eta progresia mota guztietatik haratago, askoz haratago joan beharra dago, nahitaez!, justizia aldarrikatuz, Gasteizen bildutako gazteriak2 gogoratu berri digun bezala.

Izan ere, ez dira ulertzekoak progreen arteko eztabaida antzuak3, ez badira zuzenduak izan independentziari, EHren independentziari, beste oztopo eta traba batzuk jartzeko.

Goazen, beraz, gurera, alegia, etorkizunera itzultzera: back to the future.

Mekanika kuantikoan gertatzen bide den bezala, Richard Feynman4 nagusi, etorkizuneko ‘gertakariek’ oraingo ‘gertakarietan’ eragina dukete.

Zilegi bekit nolabaiteko paralelismoa egitea, nahiz eta jakin, ongi jakin, fisikak ez daukala inongo zerikusirik ekonomiarekin5.

Beraz, ikus dezagun EHren balediko etorkizuna: politikoki errepublika independentea, estatu gisa. Euskara eta ikurrina nagusi. Moneta propioa (edozein delarik haren izena) edukita, ekonomialariak eta politikariak DTMz ongi jantzita, langabeziaren aurka lan bermeko programak bultzatuz, segur aski EFTA delakoan6 sarturik…

Litekeen etorkizun horrek bere eragina izan beharko luke gaurko agendan.

Hortaz,

  1. Hala Baskongadetan nola Nafarroan zein Iparraldean antzeko politika fiskal bat bultzatu beharra dago, krisiaren kontrakoa, austeritatearen aurkakoa, langabeziari aurre egitekoa.

  1. Baskongadetako Kontzertu ekonomikoaz eta Nafarroako Komenio ekonomikoaz haratago joan beharra dago, Europar Batasunari (EBri) eskatuz defizit fiskala %3tik %8ra igo dezala. Gauza bera Iparraldeko Merkataritza Ganbararako ere.

  1. Halaber, hiru esparru horietan Job Guarantee delako programan martxan jarri behar da, enplegu osorako bidean.

Euskal Herriaren moneta propioa dela eta, zehaztasunak hemen:

a) Bideragarria ote da euskal estatu independentea?

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/bideragarria-ote-da-euskal-estatu-independentea

b) DTM lau eskematan (euroa eta lira)

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/dtm-lau-eskematan-euroa-eta-lira

c) Ongi etorri euskoa!

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/ongi-etorri-euskoa

(Zabaldu, mesedez)


3 Kasu, ondoko ‘elkarrizketa’ hauek: Ezkerra? Progresia? Legeria?: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/05/19/ezkerra-progresia-legeria/.

5I kus Mekanika kuantikoaren zenbait berezitasun: www.ueu.eus/download/liburua/MekanikaKuantikoa.pdf.j

Iruzkinak (4)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude