Quebec, berriz ere!

Quebec ezaguna dugu. Montrealen eman nuen denboralditxo bat.

Alabatxoak bertan dira eginak, nahiz eta Euskal Herrian jaio…

Montrealen ekonomiari, zentzu formalean, lotu nintzaion1.

Beraz, Quebec-eko lotura handi samarra dugu.

Beste aldetik, Warren Mosler-ek 1997an Quebec Kanadatik irteteko proposamen zehatza idatzi zuen, moneta propioa, fleur izenekoa, erabiliz2.

Proposamen hori euskaraz ere ikus daiteke3. (Proposamen hori erabili dugu eurogunetik irteteko estrategia analizatzerakoan4.)

BERRIA-koek, berriz ere, Quebec ekarri dute plazara5:

Independentistak prest izan behar dira beldurrari loturiko argumentu guztiei erantzuteko; guk independentziari buruzko argumentu baikorrak plazaratu behar ditugu.”

… Independentziaren aldarria ez da ezker ala eskuin kontu bat.”

Hortaz, lehendabizi independentzia, eta horretarako badago Mosler-ek proposaturiko bidea, moneta propioaren bidez.

Ikasiko ote dute quebectarrek?

Ikasiko ote dugu guk gaurko eurogunean EHrako ez dagoela inongo irtenbiderik bertoko arauak austeritatearen muina eta funtsa direlako?


5 Ikus “Independentzia nahi bada, gainditu egin behar da ezker-eskuin zatiketa”: http://www.berria.eus/paperekoa/1833/018/001/2015-05-20/independentzia_nahi_bada_gainditu_egin_behar_da_ezker_eskuin_zatiketa.htm.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude