Litekeena ote hirugarren sektorea suspertzea Italian? DTM: analisia eta proposamenak

“Solo in Italia esiste oggi un movimento che si oppone al totalitarismo che sta trascinando l’Europa, e forse il mondo, verso la catastrofe”1

Bergamo-ko aurkezpena2

Diapositiben aurkezpena link honetan dago3, ingelesez eta italieraz.

Ondoren transkripzioaren euskarazko bertsioa dago.

  • 1. Warren Mosler Visiting Professor of Economics. Bergamo-ko aurkezpena, martxoak 10, 2014. Litekeena ote hirugarren sektorea suspertzea Italian? DTM: analisia eta proposamenak

  • 2. (Ekonomia gaizki dago!) Jantzien salmentak %5,2 jaitsi dira (Italiako Estatistika Institutua). Gastu totala jaitsi da. Zerga handiagoak jendea gutxiago gastatzera behartzen du. Gastu mozketek esan nahi dute gastu gutxiago. Zergatik gertatzen da hori? Zer egin daiteke?

  • 3. Zergatik austeritatea? Maastricht-eko akordioak mugatzen ditu zorra eta defizitak. Euroaren barruan, merkatuek ez dituzte defizitak onartzen. Politika hori desastre ekonomiko eta soziala izan da!

  • 4. Zer joan zen gaizki? Ekonomiak ez du funtzionatzen esaten duten moduan. Ez dute ulertzen nola funtzionatzen duten merkatuek. Ez dute ulertzen nola funtzionatzen duen kapitalismoak.

  • 5. Kapitalismoak negozioa esan nahi du! Ekonomiaren helburua kontsumoa da. Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dira salduak eta kontsumituak izateko. Ez da kontua inork erabiliko ez dituen gauzak produzitzea!

  • 6. Afera kontsumitzailearen aukeran datza. Negozioa lehiatzen da kontsumitzailearen gasturako. Beren outputa saldu ez duten negozioek porrot egiten dute. Beren outputa saldu duten negozioek arrakasta dute. Baina horrela funtzionatzen du gastatzeko nahiko dirua dagoenean!

  • 7. Aurrezkiaren Paradoxa. Zer gertatzen da guztiok aurrezten ahalegintzen bagara, eta ezer ez gastatu? Ez da ezer salduko. Ez dira egongo ez lanpostuak ezta errentarik ere ez. BPG zerora joango da. Gasturik ez = salmentarik ez = produkziorik ez. (Eta errentarik ezak esan nahi du ezer ere ez aurrezteko!)

  • 8. Salmentak = Errenta. Pertsona baten erosketak beste baten errenta dira. Salmenta totalak = Alokairu eta mozkin totalak. Errenta hori guztia gastatua izan behar da output hori saldua izateko. Bere errenta baino gutxiago batek gastatzen badu, beste batek bere errenta baino gehiago gastatu behar du, edo output hori ez da saldua izango!

  • 9. Nork gastatzen du gutxiago irabazten duena baino? Aurrezten duen jendea. Eskudirua egiten duen negozioa. Erreserba fondoak egiten dituzte korporazioak. Euro erreserbak edukitzen dituzten banku zentralak. Beste batek bere errenta baino gehiago gastatu behar du output guztia saldua izateko!

  • 10. Nork gastatzen du gehiago irabazten duena baino? Bere aurrezkietatik gastatzen duen jendea. Autoak erosteko maileguz hartzen duen jendea. Etxeak erosteko maileguz hartzen duen jendea. Inbertitzeko maileguz hartzen duen negozioa. Gastatzeko maileguz hartzen duen edozein.

  • 11. Lehiaketa irekita dago! Pentsatu horretaz aurreztaileen eta maileguz emaileen lehiaketa gisa. Aurreztaileak irabazten ari direnean, ez dago nahiko gasturik outputa saldua izateko. Mailegu hartzaileak irabazten ari direnean, inflazioa da ebidentzia gastu gehiegitik.

  • 12. Gobernuaz, zer? Sektore pribatuak ezin du ezer egin! Prezioak eta alokairuak jaisteak ez du laguntzen! Egiturazko erreformek ez dute laguntzen!

  • 13. Gobernuaz, zer (2)? Soilik zerga murrizketek edo gastu publiko handitzeek segurtatu dezakete maila berean dagoela lehiaketa.

  • 14. Gobernuak gastatzen duenean soilik bi gauza gerta daitezke: dirua erabilia izatea zergak ordaintzeko, ala aurrezki pribatuak bilakatzea.

  • 15. Gobernuak lehiaketa mantentzen du maila berean. Aurreztaileak irabazten ari badira, gobernuak gehiago gastatu dezake bere errenta baino (zergak), zeina defizit publikoa deitzen den. Mailegu hartzaileak irabazten ari badira, gobernuak gastatu dezake berak zergapetzen duena baino gutxiago, zeina soberakin publikoa deitzen den.

  • 16. Italiarrak aurreztaile netoak dira. Italiarrak aurreztaile onak dira. Italiar aurreztaileak beti ari dira irabazten lehiaketa. Eta gaur egun maileguz hartzaileek borrokatzen dute kreditua lortzeko. Aurreztaile onentzako saria suposatzen da ekonomia on bat dela, gobernuaren tamaina edozein delarik, zerga baxuagoetatik datorrena. Europar Batasuneko (EB) defizit arauek Italia zigortzen dute aurreztaile ona izateagatik!

  • 17. Behar diren euroak zergak ordaintzeko soilik EBZtik datoz, ala faltsuak dira! Ez zegoen eurorik EBZk diru zaharra erosi baino lehen, finkatutako truke tasan. Hasieratik gobernuak lehendabizi gastatzen du (edo maileguz eman), bere dirua atzera eskuratu baino lehenago.

  • 18. EBZ euroaren iturburua da. EBZk gastatzen du kontu bat kreditatuz. Euroa kontabilitate sarrera bat da. EBZk ezin du ‘eurorik gabe geratu’. EBZk EBko herrialde kideak finantzatu ditzake bere interes tasako politikan, mugarik gabe. EB politika murriztailea da arazoak sortzen dituena, ez sistema monetarioa bera.

  • 19. Tasa Politika. EBk erabaki zuen EBZk ez zituela sostengatuko herrialde kideak. Horrela egin zuten ‘merkatu indarrak’ askatzeko herrialde kideak ‘diziplinatzearren’. Akats horrek interes tasak erabat altxarazi zituen eta finantza krisia areagotu.

  • 20. “Egingo dugu behar dena”. Interes tasako krisia 2012an bukatu zen, EBZk esan zuenean “egingo lukeela behar dena” herrialde kideen ordaintze ezak alboratzearren. Horrek ahalbidetu zuen Italiak bere burua finantzatzeko tasa baxuetan. Baina ez zuen ekonomia konpondu. Alderantziz, gastu mozketa berriek eta zerga berriek langabezia areagotu zuten.

  • 21. Ekonomia gaizki segitzen du! Aurreztaileak oraindik lehiaketa irabazten ari dira, salmenta baxuek eta langabezia altuak erakusten duten bezala. Maileguz hartzaileek ez daukate inongo aukerarik errenta baxu, salmenta baxu, eta kreditu baldintza estuekin.

  • 22. Erantzuna. EBZren sostengua gehi defizit gehitze bat. EBZren tasa politika herrialde kideetarako fondoen kostua izango litzateke, ez handiagoa. Merkatuek ez dute oztopatuko politika fiskala. Orduan defizitak egokitu ahalko dira, behar den moduan, ‘lehiaketa mantentzeko maila berean’ eta salmentak, outputak, enplegu osoa eta oparotasuna sostengatzeko!

  • 23. Gehigarria. Trantsizio lana. Enpresak ez ditu nahi langabetuak kontratatu. EBZk trantsizio lan bat finantzatu dezake, lan egin nahi duen eta lan egiteko gai den edozeinentzat. Alokairua alokairu minimo, zehaztu bat izango da. Lan horrek langabeziatik sektore pribatuko enplegurako trantsizioa sustatzen du.

  • 24. ‘Derrigorezko’ irakurketa4

  • 25. Meeting with Confartigianato, Cooperative banks, Trade unions 7.3.20145

Gogoratu Udine-ko aurkezpena: Ekonomia, Europa eta moneta bakarra: zein eszenategi?6

Aipatu genuenez,

(Italiari buruz esandakoa, Greziari ere aplika dakioke, batez ere ondoko diapositibak: 25, 26, 27 eta 28. Beraz, Greziak badauka irtenbidea: hain zuzen ere, Mosler-ek Udine-n, Italian, adierazi duen ildotik.)

Orain ere antzekoa esan ahalko genuen. Izan ere, 17, 18, 19, 22, eta 23garren diapositibetan argi dago zein den irtenbidea, ez soilik Italiarako.

Baina orain Greziako gobernuak bere porrota ‘apaindu’ behar du, bere kapitulazioa7 ‘egokitu’ behar du…


1 Ikus VIDEOMESSAGGIO DEL PROF. ALAIN PARGUEZ AGLI ATTIVISTI MMT ITALIANI: http://www.retemmt.it/economia/item/400-videomessaggio-del-prof-alain-parguez-agli-attivisti-mmt-italiani; halaber, ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-TKtNUojb5M.

3 Ikus E’ possibile la ripresa del settore terziario in Italia? Analisi e proposte MMT: http://www.slideshare.net/retemmt/a-return-to-prosperity-eng-ita-20140310.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude