B. Mitchell-en bi ohar: EBZ-z eta bankugintzaz

EBZ:

Mitchell-en ohartxoa in Friday lay day – government and central bank venality1.

Banku zentralak txahalkiak ere izan daitezke (And central banks can be venal too):

EBZ-k berriz presioa egin dio Greziako gobernuari, European Central Bank tightens screws on Greek banks:

“… Mario Draghi, the president of the ECB, has made it clear that if Greece does not strike a deal with Europe he will eventually stop backing the Greek banks – a step that would inevitably lead to capital controls and eventual default.”

Hor ikusten da argi eta garbi banku zentralaren independentziaren mitoa.

EBZ elite politiko baten partaidea da, Troikaren partaidea. EBZ-k bere politika monetarioaren botereak erabiltzen ditu. Botere horiek diseinatuta zeuden moneta erregioan finantza egonkortasuna lortzeko, politika fiskalari loturiko ondorio politikoak betearazteko.

Hori eginez, alta, finantza egonkortasuna hondatzen ari dira.

Ortodoxiak inflazioa du helburua ez langabezia2.

Bankugintza:

Bankugintza eta erreserbak, in China relaxes reserve requirements3.

Hemen ortodoxiaren beste mito bat dago, alegia, “banks are somehow reserve constrained” aipatzen duena.

(Irakur, Mitchell-en Lending is capital- not reserve-constrained.)

Izan ere, erreserba baldintzek ez dute horrelako muga jartzen maileguz ematean. Merkataritza bankuek erreserba kontuak dauzkate banku zentralean, helburu soil batekin, alegia, ordainketa sistema erraztea (konpentsazio-ganbara). Kontu horiek ez dira egon behar zenbaki gorriz, besterik ez.

Erreserba baldintzak urre estandar zaharreko tresnak ziren eta erabat desegokiak dira gaur egungo sistema monetarioan. Ez dute banku arriskurik gutxitzen4.

Ulertzeko zer dela eta erreserba baldintzek ez duten maileguz ematerik murrizten, bankuak nola funtzionatzen duen ulertu behar da.

Bankuek kreditu-duineko bezeroek bereganatu nahi dituzte, zeintzuei fondoak maileguz eman ahal dizkieten eta, beraz, mozkinak lortu.

Kreditu duina zer den aldatu egiten da negozio zikloan, eta, hortaz, mailegu estandarrak bigunagoak bilakatzen dira goraldi denboratan, bankuak merkatu zatiaren atzetik ibiltzen diren heinean (hauxe da Minsky-en gidari bat).

Mailegu horiek egiten dira bankuen erreserba egoeretatik independenteki. Merkataritza banku erreserbetarako, banku zentralak kontuak ematen ditueneko moduaren menpe daude. Merkataritza bankuek fondoak bilatuko dituzte segurtatzeko beraiek behar dituzten erreserbak badauzkatela, dagokion kontabilitate denboraldian. (ikus The role of bank deposits in Modern Monetary Theory.)

Fondoak handizkako salmentako merkatuetan ere eskuratu ditzakete.

Epe laburreko fondoetarako, bankuek maileguz hartu diezaiokete elkarri, bankuen arteko merkatuan. Baina, oro har, sistema erreserbatan motz badago transakzio horizontal5 horiek ez dituzte gehituko behar diren erreserbak.

Azken kasuetan, bankuak bonoak salduko dizkio banku zentralari edo maileguz hartu deskontu leihatila, ‘discount window6 deitzen den tresnaren bitartez. Horrelako fondoak erabiltzeko, normalki isun bat dago. Banku indibidual mailan, segur aski ‘erreserben prezioak’ rol bat jokatu dezake kreditu departamentuaren erabakian, fondoak maileguz ematean.

Baina erreserba egoerak, per se, ez du ardurarik. Maileguaren gaineko etekinaren eta, discount window delakoaren bidez, banku zentraletik beraiek maileguz hartu behar duten tasaren arteko marjina nahikoa den heinean, bankuak maileguz emango du.

Beraz, erreserba balantzeak hasieran behar direla banku balantze orriaren handitzea finantzatzeko, via gehiegizko erreserben igoeraz, aplikaezinezkoa da. Banku baten gaitasuna bere balantze orria handitzeko, ez du mugatzen berak dauzkan erreserben kantitateak, ezta erreserba frakzionalen edozein baldintzak ere.

Bankuak bere balantze orria handitzen du mailegu emanez. Maileguek gordailuak sortzen dituzte zeintzuk erreserbek sustengatzen duten, gauzatu eta gero. Maileguak luzatze prozesuak (kreditua), zeinak banku pasibo berriak sortzen dituen, ez dauka inolako loturarik bankuaren erreserba egoerarekin.

Ikasgai nagusia hauxe da: behar diren erreserbarekiko, banku bat motz uzten duen edozein balantze orri handitzek maileguan espero dezakeen mozkinari eragin diezaioke, banku zentralak discount window delakoaren bidez behartu dezakeen ‘isun’ tasaren ondorioz. Baina ezin du inoiz oztopatu bankuaren ahalmena lehenengoz mailegua burutzeko.

Gai honetan sakontzeko, ikus Money multiplier and other myths, gehi Building bank reserves will not expand credit, zein Building bank reserves is not inflationary edo Oh no … Bernanke is loose and those greenbacks are everywhere.


2 Ingelesez. “Mainstream economists justified the increased separation of treasuries and central banks under the smokescreen that politicians would corrupt the inflation-fighting determination of central bankers if they created unemployment.”

4 Ingelesez: “They do not reduce bank risk nor do they comprise a buffer that can be drawn on when there is a run on a bank.”

5 Transakzio horizontalez, ikus Deficit spending 101 – Part 3: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=381.

6 Ikus http://en.wikipedia.org/wiki/Discount_window. The discount window is an instrument of monetary policy (usually controlled by central banks) that allows eligible institutions to borrow money from the central bank, usually on a short-term basis, to meet temporary shortages of liquidity caused by internal or external disruptions.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude