Ander-en e-posta

Ander lagunak honelako mezua helarazi dit:

Ikus http://www.berria.eus/paperekoa/1781/014/001/2015-01-21/erakutsi_nahi_dugu_arazoa_politikoa_dela.htm.

Yannis Milios: Eurogunea uzteak, “Grezia bezalako herrialde txiki batentzat dibisaren debaluazioa ekarriko luke. Barne debaluazioak, austeritateak eragindako kalteen antzekoak ekarriko lituzke”.

Hau horrela al da?

Erantzuna:

Aspaldiko Ander,

Horixe da mamua, horixe da beldurra.

Hori dela eta, aipatu dut Syriza-koak kikildu direla Troikaren aurrean.

Zeinek esaten du Milios-ek aipatutakoa?

Troikak, hau da Nazioarteko Moneta Fondoak, Europako Banku Zentralak eta Europako Komisioak… gehi Merkel-ek (Alemaniak!).

Ez horiek bakarrik.

Greziako zorabio berdintsua ikus daiteke Italiako ‘ezkerrean’.

Ikus argitaratutako azken sarrera: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2015/01/21/italiaz-hitz-bi-2/

Eurolandiatik kanpo ez dago bizitzerik?

Zer moduz Islandia, Groenlandia, Suitza, Norvegia?

Ikus Kataluniari buruz, gure UEUko sarrera hau: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/11/12/katalunia-eta-dtm/

Herrialde txikiak ala ezjakintasun handia?

Herrialde txikiak ala beldur ikaragarria?

Bide batez, nominalismotik at, non ote dago gaur egun ‘ezkerra’ Europa osoan?

Izan untsa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude