Syrizaz eta Greziaz hitz batzuk (1)

Oro har, we are in the middle of nowhere… Eta afera nagusia ekonomiari dagokio, hobe esanda, finantza arloari.

Etsenplu batzuk? Hona hemen:

i) Eskozia, libera eta moneta propioa…

Eskozian apustua egin zen Britainia Handiko liberaren alde, Londreseko Banku Zentral eta Altxor Publikoaren alde…

Hortaz, non zegoen soberania, ‘independentzia’? Nowhere!

Ene ustez, politika finantzarioa eta ekonomikoa argi ez edukitzeak suposatu zuen, beste arrazoi batzuen artean, hauteskundeak galtzeko bide zuzenean jartzea.

Ahots batzuk entzun ziren moneta propioaren alde, baina kasu handirik ez.

(Blog honetan ad nausean ukitu dugu afera hori.)

ii) Kataluniaz?

Katalunia ere luze eta sakon ikertu dugu blog honetan. Maila politikoan katalanek erakutsi dutena txapela kentzeko modukoa izan da, eta izatez, bada.

Eta ekonomian? Ba ote dago eztabaidarik euroaz eta etorkizunaz? Liburu Zurian zertxobait azaldu da, nahiz eta ortodoxia katalanak EBn segitzea, eurogunean egotea proposatu.

Ikusteko dago zer gertatuko den politikan eta, gertakarien arabera, zer nolako politika ekonomiko eta finantzarioa proposatuko duten…

iii) Syrizaz?

Syriza Grezian aritzen da. Hortaz, horiek ez daukate arazo nazionalik.

Baina ekonomian zer proposatzen da: eurogunean segitzea? Hortik ateratzea eta moneta propioa, lehengo moneta, erabiltzea? Zertan ari dira Syrizakoak?

Blog honetan zertxobait jadanik daukagu ikusita:

a) E pur si muove: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/29/grezia-eta-syriza-e-pur-si-muove/

b) Programa politikoa: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/06/17/978/

c) DTM eta Grezia: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/06/21/mmt-hots-dtm-eta-grezia/

d) Z plana: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/05/27/z-plana-istorioa-eta-historia/

e) Eta orain, zer? https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/05/28/eta-orain-zer/

Laster hauteskundeak gauzatuko dira Grezian.

Hona berriki plazaratutako bi artikulu interesgarri:

I) Bill Black: Greece, the Troika, and the New York Times: http://neweconomicperspectives.org/2014/12/greece-troika-new-york-times.html#more-8942

II) W. Mosler: Comments on Greece: http://moslereconomics.com/2014/12/30/comments-on-greece/

Bi artikulu horiek eta pixka bat gehiago hurrengo batean ukituko ditugu.

Eta EHn? Zertan ari gara gu?

Galduta, erabat galduta! In the middle of nowhere!

(Segituko du.)


Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude