‘Puntua’

Eskozia, Katalunia,…

Galdera hauxe omen da: Eskozia, Katalunia eta orain?

‘Eskozia, Katalunia eta orain?‘ foroa egingo dute larunbatean, Baionan[1]. Eta dirudienez goi mailako adituak (sic) arituko dira hausnartzen. Mon dieu!

‘Orain’ delako hori, dirudienez, Euskal Herriari dagokionez, iparrik gabe dagoen EHri, non eta Iparralden.

Iparrik gabe eta erabat galduta, ohiko pragmatismo itsu eta aspergarrietan murgilduz, benetako arazoak (hala teorikoak nola praktikoak) ukitu gabe. Beldurrez? Ezjakintasunez?

Zeren esperoan dago gure herria? zioen Gabriel Arestik.

Zeren esperoan dago

gure herria?

Nondik etorriko zaio

argi berria?

Nola kenduko zaio

lepotik uztarria?

Noiz onartu behar du

etorkizun berria?

Eskozian aukera ederra galdu zen[2]. Moneta propioa zeukaten (libera eskoziarra), Banku Zentrala eta Altxor Publikoa[3], baina ez ziren ausartu bide horretatik abiatzeko[4], nahiz eta batzuek bide hori aproposa zela aipatuz[5].

Ene ustez, bozketaren galtzea, hein handi batean, arazo horri zegokion. Zeren zertarako erabili libera ingelesa, Londresko Banku Zentrala eta Altxor Publikoa, de facto Britainia Handiko kolonia bilakatuz eta, arlo ekonomikoan eta finantzarioan, aurreko egoeran, edo okerragoan, segitzeko?

Eskozia ez da inoiz egon, orain arte, independentziarako bidean. Argi eta ozen esanda[6].

Alta, porrotak ez ditu eraman eskoziarrak benetako hausnarketa sakona egiteko.

‘Puntuan’ ez zuten asmatu.

Ez naiz bertsolaritzaz ari. Mundu berezi horretan ez naiz inoiz sartu, segur aski sartuko ere ez.

Baina ‘puntua’ moneta propioa zen eta bada oraindik.

Beste alde batetik, Kataluniako bozketa berezian ikusitako arrakasta apartekoa izan da.

(Euskaldunok asko daukagu Kataluniatik ikasteko, hasi metodologia arloan, segi lan egiteko maneran eta nazioarteko harremanak zaintzeko eran, eta abar luze batean. Benetan eredugarria emandako lezioa. Ikasiko ote dugu?)

Baina, dakidalarik, ‘puntua’ ez zen ukitu ere ez[7].

Ukituko ote dute Baionan laster bilduko diren ‘goi mailako adituek’ (resic) puntu berezi hori?

Ba ote dakite ‘puntua’ egon badagoenik?

Ba ote dakite ezer finantzaz eta diru teoria moneta berriaz?

Quosque tandem?

 

[1] Ikus http://www.berria.eus/albisteak/103902/eskozia_katalunia_eta_orain_foroa_egingo_dute_larunbatean_baionan.htm.

[2] Ikus, kasu, ondoko linkak: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/08/bill-mitchell-ek-eskoziaz/ eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/31/eskozia-independentziaranzko-bidean/.

[3] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/05/06/eskoziako-libra/.

[4] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/04/24/eskozia-analisiak-moneta-eta-politika-monetarioa/.

[5] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/09/06/eskoziaren-moneta-propioaz-zenbait-iritzi/.

[6] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/29/eskozia-independentziarako-bidean/.

[7] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/11/12/katalunia-eta-dtm/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude