Liburua braillez

Subject: Zure liburua braillez

To: josebafelix@…

Kaixo Joseba:

Inma … naiz, eta ONCE  Itsuen elkartetik idazten dizut.

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zure liburuak guk braillez egiteko emandako erraztasunagatik, azalduko dizut nola gabiltzan lanean azken urteotan itsu euskaldunek ere izan dezaten euskaraz argitaratzen den guztia irakurtzeko aukera.

Aspaldian gabiltza Eusko Jaurlaritzarekin sinatuta dagoen hitzarmenaren bidez, euskaraz argitaratzen diren liburuen kopuru ahalik handiena  itsuentzako eskuragarri jartzen. Bi sistema erabiltzen dira gaur egun idatzizko testuak itsuak diren edo ikusmen urritasuna dutenei  helarazteko: audioa eta braillea.

Audioz egiten diren liburuak, grabatzaile batek irakurrita, modu berezian editatuta itsuentzako beren-beregi eta nabigatzeko sistema bat erabilita, daysi sisteman egiten dira.  Eta braillea, jende gutxiagok erabiltzen duena, baina azken baten, itsuentzako dagoen alfabetatua izateko modu bakarra dena.

Liburuak braillez egiteak teknologia berezia eskatzen du,  eta horretarako testuak euskarri informatikoan edukitzeak asko laguntzen du. Euskal argitaletxe batzuekin  hitzarmena egina dugu, eta honen bitartez  izugarri laguntzen digute gure braille testuekin eurak  argitaratutako liburuen testuak euskarri  informatikoan emanik . Guk liburua bera erosten diegu, jendaurreko prezioan eta gero, behin liburua eginda dagoenean, braillez eginda dagoen  liburua  bidaltzen diegu, argitaletxearentzat eta idazlearentzat, hala nahi izanez gero. Argitaletxe batzuk ez dute gehiagorik nahi izaten, brailleak leku asko behar duelako gordetzeko. Egileek ere, batzuk, asko argitaratzen badute, liburu batekin edo, nahikoa daukate, nolakoa den ikusteko, baina beste batzuk, euren liburu guztiak eduki  nahi dituzte. Adibidez …-ren kasuan ez dugu hitzarmenik sinatu, eurak beste modu batera funtzionatu nahi dutelako, baina azkenean gauza bera egiten dugu, baita beste argitaletxe batzuekin ere.

Ba hauxe da  gutxi gora behera egiten duguna, itsu eta ikusmen urriko euskaldun gutxi gara, baina  hau guztia egingo ez bagenu, garenok ez genuke euskaraz irakurtzeko aukerarik izango, horrexegatik asko eskertzen dugu laguntza, eskubide hori edukitzea beharrezkoa dela uste baitugu.

Badugu irakurle “sutsu” bat eta zure liburuak irakurtzeko interes handia zeukan, orain laster irakurri ahal izango ditu.

Zerbait gehiago jakin nahi bazenu, galdetu lasai, ahal badut, erantzungo dut eta.

Eskerrik asko denagatik, eta nahi baduzu, eginda ditugunean, zuk esandako helbidera bidaliko dizugu liburuen braille  kopia bat, nolakoa den ikus dezazun.

Nahi duzun arte, ondo ibili.

Oooooo

From: josebafelix@…

To: inmaculada…@…

Subject: RE: Zure liburua braillez

Date: Wed, 5 Nov 2014 14:39:52 +0100

Kaixo Inma,

Mila esker informazioagatik.

Txundituta eta harrituta nago. Poztasun ikaragarria izan da niretzat zuen berri hau.

Eskubideaz?

Argitaratuta daukadan guztia zuen esku dago, inolako kosturik gabe: alderantziz, pozik, ohorez eta plazerez.

Beraz, badakizu. Nahi duzunean, esan eta nire esku dagoen edozein lan argitaratuko duzue!

(Parada bat izan dut, mendian peronea apurtuta, Gurutzetan lan egiten duen Iñaki fisioterapeuta, barkatu, Iñaki artista ezagutzea. Aparteko gizona eta profesionala. Laster Iñakirengana joango naiz eta albistea emango diot.)

Mesedea: posible balitz, eta inolako konpromisorik gabe, gustatuko litzaidake liburua argitaratuko duzuenean, halako kopiaren bat edukitzea. Zuen esku dago.

Mila esker, benetan, egiten duzuenagatik.

Ez adiorik.

joseba

Oooooo

Date: Thu, 6 Nov 2014 11:44:03 +0100

Subject: Re: Zure liburua braillez

From: inmaculada…@…

To: josebafelix@…

Kaixo Joseba:

Pozten nau hain ondo hartu duzula jakiteak, eta eskerrik asko zuri, jakina. Braille kopia daukagunean bidaliko dizugu, nahi baduzu, orduan galdetuko dizut helbidea postaz bidaltzeko.

Iñaki ezagutzen duzu! benetan gizon jatorra. Bera da braillez eta euskaraz irakurtzen duen gutxietariko bat, baina uste dut denbora askorik ez duela izaten lana dela eta.

Berriro ere mila esker, hankako arazo hori ondo joan dadila eta laster arte.

Ondo ibili!

Oooooo

Gehigarria

Hona hemen braillez azalduko den liburua:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/07/12/finantza-kapitalismoa-braillez/

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude