Denbora kontua da…

Bai, badakit!

Denbora igaro behar da, denbora pasatu behar da Diru Teoria Modernoaz, DTMz jabetzeko, DTM hedatzeko eta, batez ere, DTM erabiltzeko (baita gure Euskal Herri honetan ere).

Jende batzuek horrela esan didate. Badakit hori horrela dela.

Hori dela eta, blog hau martxan jarri genuen DTM hedatzeko asmoz, UEUkoen aparteko laguntzarekin.

Denboraz, zenbait euskaldun ere konturatuko dira, ziur nago, DTM dela gauden impasse-tik irteteko dagoen teoriarik onena eta bakarra[1].

Bai, denboraz, euskaldunok ere jakingo dugu “Dakienak badaki. Ez dakienak baleki” delakoa zer esan nahi duen ekonomian, eta bereziki finantza ekonomian[2].

Denbora igaro behar da bereganatzeko Europar Batasuna desastre huts bat izan dela, hasiera hasieratik[3].

Denboraz, zorionez, euskaldunok ere, “Diruaren kolorea” ikusiko dugu[4].

DTMz jabetzen hasi diren guztientzat[5], nire zorionik sakonenak.

Gozatu DTMz!

 

[1] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/09/dtm-ortodoxiaren-aurkako-aukera-bakarra/.

[2]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/02/dakienak-badaki-ez-dakienak-baleki/ eta https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/warren-mosler-magister. Hona hemen, Fed-i buruz, Mosler-en azken lantxoa: http://moslereconomics.com/2014/08/28/comments-on-professor-john-cochranes-a-few-things-the-fed-has-done-right/,

[3] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/04/24/desastre-hutsa/ eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/08/27/bill-mitchell-ek-euroguneak-porrot-egin-du-aparteko-norabide-aldaketa-bat-behar-da/.

[4]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/08/30/diruaren-kolorea/.

[5]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/08/04/diru-teoria-modernoa-hasiberrientzat/ eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/21/diru-teoria-modernoa-hasiberrientzat-3/.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude