Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (4)

Ideia berriak

Zergatik konpondu hautsita ez dagoena?

Hamlet gogoratuz, Randall Wray-k segitzen du finantza sistema aztertuz[1].

Marcellus:  Something is rotten in the state of Denmark

Hamlet Act 1, scene 4

Marcellus  zuzen dago, Danimarkako arraina Wall Street eta Londres dira. Edozeinek imajina ahalko duena baino askoz ustelagoa.

Atzerapen handia eta gero, guztiok begira egon gara adierapeak bilatzen “esperantzarik gabeko imajinazioarekin”. Irtenbidea topatzen.

Sistema fiskala ustel dago. Banku erregulatzaileek eta begiraleek huts egin dute krisiaren kontra, huts egin dute krisiari erantzuna ematean, eta krisia eta gero huts egiten ari dira  espero genuen erreforman.

Zeruak ez gaitu salbatuko, ere. Ikusezinezko Eskua ahalmenik gabekoa da.

Horrelako denboratan esperantzarik gabeko ideiak, imajinazioa, zuzendaritza bilatzen dira.

Agian ideia zoroak behar ditugu. Ez dago ezer, deus ez, ortodoxiatik erabil daitekeenetik, ezer ere ez.

Chicago Plana

Depresio Handia eta gero, Hondamena Handia eta gero, ekonomialari talde batek (Irving Fisher, Milton Friedman, eta Henry Simons) Chicago Plan izenekoa argitaratu zuen.

Ideia honetan zetzan, alegia, sukar espekulatiboan beste lasterketa bat ekiditeko, bankuetan mugak jartzea. Gordailuak jaulki ditzakete baina maileguz ematea ez. Gordailuen segurtasuna babesteko, soilik aktiborik seguruenak eduki zituzten, gobernuko tituluak bezalakoak[2].

Hyman Minsky-k  2. oharrean aipatutako Phillips-en liburuaren onespen bat idatzi zuen, baina, halaber, hauxe idatziz: bankugintza plan horrek nahi zuela “konpondu apurtuta ez zegoena.”

Izan ere, planak moztuko luke sistema finantzarioaren sekzio bat, zeina seguru geldituko litzatekeen. Hala ere, azken baliabideko mailegu-emaile gisako banku zentral batekin, eta gordailu asegurua hornitzen duen altxor publikoarekin, gure ordainketa sistema erabat segurua zen.

Froga? Azken finantza krisi globalean[3].

Baina gordailuz oinarritutako ordainketako sistema babestuak kalterik gabe segitu zuen.

Oraingo xelebre batzuek ere Chicago Planera itzuli nahi dute. Existitzen ez den arazo bat konpondu nahi dute.

Wray-k dioenez, agian ordainketa sistema hobe bat egon daiteke. Baina ez dugu behar gurpila berrasmatu. Ez dugu behar inongo Chicago Planik. Kasu, ezar dezagun martxan, berriz ere, US Postal Saving System[4] izeneko, zeina 1960ko hamarkada arte iraun zuen.

Wray-ri beti gustatu zaio “the idea of a nationwide, universally accessible, government-funded, postal savings system.”

Adituen Komite Zentralizatua

Batzuek haratago joan nahi dute: sistema finantzario osoa banku mugatuekin ordezkatzea[5].

Wray-k argudiatu duenez[6], bankuek “dirua sortzen dituzte” (eskari gordailu gisa) aire finetik beraiek maileguz ematen dutenean. Badirudi orain jende guztiak onartzen duela hori, Paul Krugman izan ezik. Eta jende askok ez du hori gogoko, Martin Wolf[7] barne.

Hortaz, azken autore horiei segituz, bazter dezagun bankugintza mota hori, utz ditzagun banku mugatuek gordailuak hartzea eta gero erosi gobernu titulu seguruak. Ez gehiago diru sortzea aire finetik.

Nork emango du maileguz?

Bi aukera daude. Permititu ahalko ditugu bitarteko bereziak aurrezkiak hartuko dituztenak eta gero beraiek maileguz eman. Ala, gobernu banku bereziak eduki. (Lehen aukera ikusiko dugu.)

Badirudi ideia dela aurreztaileek beren aurrezkiak inbertitzaileei maileguz eman ahal dizkietela.

Hori mendiak bezain zaharra da.

Janzkera modernoan, proposamena zentralizatutako ez-gobernuko ‘adituen‘ komitea ezartzea da nork hartzen dituen maileguak erabakitzeko.

Pettifor-ek egindako ondoko kritika[8] zuzena da oso:

“…They agree that all ‘decisions on money creation would … be taken by a committee independent of government’. Furthermore, Wolf argues, private commercial banks would only be allowed to: ‘…loan money actually invested by customers. They would be stopped from creating such accounts out of thin air and so would become the intermediaries that many wrongly believe they now are.’

Wray-k zorotzat hartzen du ideia hori. Wray-ren hitzak segituan:

i)                  Ez dut gogoko zentralizazioa eta kezkatzen nau adituen komite batek erabakitzeak nork eskuratuko duen mailegua. Nahiago dut deszentralizaturiko milaka finantza erakundeek horrelako erabakiak hartzea.

Halaber, mota desberdinetako finantza erakundeak ere ditut gogoko[9].

Era berean, gobernu garapen bankuen aldeko naiz, helburu publikorako mailegu ematen dutenak. Altxor publikoak zuzenki egindako maileguz ematea ere onuragarria da, ikasleen mailegutarako eta beste helburu publikoetarako ere.

Hala ere, ez ditut mailegu-emaile pribatuak edo kooperatibak zein mutualitateak alboratuko[10].

ii)                Oso garrantzitsuagoa dena ondokoa da: zentralizazio proposamen hori oinarritzen da ikuspuntu oker batean, aurrezki-inbertsioaren eta gordailu-maileguaren erlazioen ikuspuntuan.

Izan ere, azpian dagoen ideia hauxe da: “aurrezkiek inbertsioa finantzatzen du.” Keynes-engandik badakigu ikuspuntu hori okertuta dagoela. Izatez, alderantzizkoa da afera: “inbertsioak sortzen du errenta zeina aurreztua izan daitekeen.”

Keynes-en ikuspuntua zuzen baldin bada (eta izatez, bada), orduan zerk finantzatzen du inbertsioa (eta  errenta gainetiko edozein gastu)? Kreditua. Nondik dator kreditua? Aire finetik.

Beharrezkoa da marko teoriko zuzena edukitzea. Pettifor-ek bere saiakeran, zuzen dioenez, gure finantza soilik aurrezkietara murrizten badugu, orduan “we’d run our economy right into the ground.”

Aurreztea bi urratseko erabakia da: ez gastatzeko erabaki bat, eta gero zure aurrezkiak modu batean edo bestean edukitzeko erabaki bat[11].

Noski, horren ordez gobernua handitu dezakezu (“diru sormena aire finetik”) eskari hutsunea betetzearren. Gobernu defizitek sortzen du aurreztea. Wray-k dioenez, “helburu publikoa betetzeko gobernu gastu nahikoaren aldekoa naiz. Baina uste dut helburu pribatu garrantzitsuak ere badaudela.[12]

Aire finetik datorren diru sormena behar dugu mailegatzea, gastua eta hazkundea aurrera mugitzeko. Gutxienez, horietako zerbait sektore pribatutik etorri behar da, helburu pribatua betez, “sufficiently large that government budget deficits are not likely to fill the hole if we eliminate private thin air money.”

Gogoratzekoa: mailegatzeak harpidetza (kreditu balorazioa) behar du. Ez dut nahi ‘adituak’ hori egiteko. Nahi dudana hauxe da: “every community bank, credit union, or mutual thrift to have committees of loan officers to do the underwriting.”

Huts egin ziguna hauxe zen, alegia,  banku global handienek erabaki zutela harpidetza, kreditu balorazioa, ez zela behar[13].

Hortaz, ados nago zoro horiekin finantza erakunderik handien guztiak ixteari buruz. Ez dute inongo helburu publiko bete, eta beraien negozio modeloak segurtatzen du ez dutela zerbitzatu inolako helburu pribaturik, ez bada aberasteko goiko % 1a.

Alta, “aire fin”-etik diru sormena behar dugu, baina deszentralizatutako eta  sustatutako harpidetzarekin, kreditu balorazioarekin, zer nolako jarduerak finantzatu behar diren determinatuz[14].

Legislazioaren Mugak

Hona hemen funtsezkoago galdera bat: litekeena ote “aire finetik diru sormena” legislatzea?

Minsky-k zioenez:  “edozeinek dirua sor dezake (Nola? Aire finetik.), “arazoa da bera onartua izatea.”

Dena da modu bateko edo besteko merkataritza kreditua. Hilabete baterako lan egiten duzu eta alokairu eskaera metatu zure patroiarengan. Hilabete bukaeran berak kreditu bat ematen dizu banku batean amortizagarria dena, zeinak ematen dizu beste banku batean amortizagarria den kreditua.

Eta prozesu berbera n.garren mailaraino[15].

Nola alboratzen duzu hori guztia? Eta zergatik egin nahi duzu hori?

Baina benetan nahi duzu nonbaiteko komite zentralizatu batek zuri esateko ea IOU bat idatz dezakezun? Edo libra esterlina dolarrarekiko altxatzeko apustu bat egin dezakezun ala ez?

Hona hemen Wray-ren proposamena

Utz mila lore loratzen, eta ez babestu horiek guztiak zimelduratik.

Finantza sistemaren sektore batzuk moztu, “partzuergo publiko-pribatu“ izendatuak direnak, segurtasun sare babesa ez dutenak, baina egiten dutenaz erregulatuta daudenak. Are gehiago moztu horiek, harik eta designatutako helburu publikoko jarduerak gauzatu ahal izango duten arte[16].

Egia da ekonomia oso konplexua dela, finantza zerbitzuko era askotako beharrekin.

Gaur egun finantza gehiago dugu behar duguna baino. Zenbat gehiago den debatean dago[17].

Baina ez dugu legislazioz kendu soberakin guztiak. “We can, however, refuse to support excess and refuse to rescue the perps of excess. The warning should be explicit and it must be believable.”

Batzuek esango dute Wall Street-ek gure gobernua zuzenduz, ezin duzula inoiz bankurik handienen, arriskutsuenen eta okerrenen segurtasun sarea alboratu. Agian zuzen egongo dira, baina orduan, nola gauzatuko dute ezinekoa dena: Wall Street-en soberakinak legislatzea?

Zoro monetarioen rola

Bai, Wall Street eta Londreseko arrain ustela usain txarra. Murrizketa behar dugu. Erreforma behar dugu, ez soilik existitzen den finantza sistemarena, baizik eta krisiari  erantzunarena, hurrengoan sistemak berriz huts egingo duenean.

Bai, segur egon zaitezke krisia beste behin egongo dela.

Ortodoxiatik ez da etorriko ideia on bat ere ez. Ez zuten inoiz krisia etortzen, alderantziz, goratze espekulatiboan egon ziren emandako gomendioek hondamena egin zuten ez soilik albora ezina baizik eta okerragoa izan zitekeena baino. Wall Street eta London-ek emandako diru laguntzen atzean egon ziren. Haiek egindako bankarien erreskateak azkartu eta sakonduko du hurrengo krisia. Ez entzun haiei.

Bi gauza gogoratu behar ditugu:

(i)                Ez dago azken soluziorik. Ez dago inongo erreforma magikorik beste krisi bat saihesteko. Minsky-k zioenez, “egonkortasuna ez-egonkortzea da”. Edozein erreforma arrakastatsuak ez-egonkortasunaren atsedena  ekarriko du, zeinak beste krisi bat ekarriko duen.

(ii)              Funtsezkoa da erreforma proposamena oinarritzea marko teoriko koherente eta baliozko batean

Zoro monetarioei egin dakizkieken galderak hauexek dira:

a)      Non egon zinen orain dela hamar urte?

b)      Ikusi zenuen krisia etortzen?

c)      Ba ote zenuen teoria koherente bat, krisia zer dela eta gertatuko zela esplikatu zuena?

d)      Zure proposamena sendoa ote da marko teoriko harekin?

e)      Zein da zure marko monetarioa?


[1]  Ikus Something is Rotten in the State of Denmark: The Rise of Monetary Cranks and Fixing What Ain’t Broke: http://www.economonitor.com/lrwray/2014/06/30/something-is-rotten-in-the-state-of-denmark-the-rise-of-monetary-cranks-and-fixing-what-isnt-broke/.

[2]  Ikus Ronnie Phillips (1995) The Chicago Plan & New Deal Banking Reform, Armonk, NY: M.E. Sharpe.

[3]  Ingelesez: “True, our uninsured money market mutual fund system faced disaster, and required expansion of the government safety net to save it. And virtually every other part of our financial system also had to be rescued. As my Ford project team has documented, it took $29 TRILLION of subsidized loan originations by the Fed to prop up Wall Street, London, and Brussels.” (Gogoratu, 1 trilioi amerikarra = 1012.)

[5]  Ikus ‘ideia’ horri egindako kritika sakona: Ann Pettifor, Out of thin air – Why banks must be allowed to create money,

http://www.primeeconomics.org/?p=2922.

[8]  Ikus Ann Pettifor, Out of thin air – Why banks must be allowed to create money, http://www.primeeconomics.org/articles/out-of-thin-air-why-banks-must-be-allowed-to-create-money.

[9]  Ingelesez: “…credit unions, local community banks, mutual savings and loans (those were the old thrifts that offered mutual shares and made mortgage loans; they never failed and they served their communities), and even some mid-sized banks with a few branches.”

[10] Ingelesez: “…I do not believe government will generally do a good job of underwriting—so I would favor government direct lending where the public interest trumps good underwriting, and leave the rest to “private” lenders, including coops etc.”

[11]  Ingelesez: “…Only a portion of saving will ever make it into our intermediary to finance loans. (Some portion will go into the narrow bank, some portion will go under the mattress in the form of currency.) Each period, the amount saved, lent, and then spent would probably decline (leakages into those mattresses).”

[12]  Honela segitzen du, ingelesez: “…the sizes of government is mostly a political decision (with economic effects). The US (along with Japan) desires a government sized at the small end of the scale; France is on the big end. I’ve got nothing against French-sized government. The majority of Americans are not with me on that.”

Gobernu tamainaz, ikus

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/21/ekonomia-mistoa-eta-gobernuaren-tamaina-etsenplu-bat/.

[13] Izan ere, ingelesez: “They got rid of their loan officers. They off-loaded all their loans to securitization. There is absolutely no hope that a Citi or a BofA will ever do good underwriting again.”

[14]  Wray-k dioenez, ingelesez: “Good underwriting is incentivized if loans are held to maturity.”

[15]  AEBn, “… $700 trillion of contingent commitments, promises to pay if exchange rates move, if someone’s credit gets downgraded, if a peasant dies, if the Fed moves rates.” (AEBko trilioi bat = 1012.)

[16]  Honela gehizen du Wray-k, ingelesez: “… Some help to run the payments system (keep them very safe); others make mortgage loans (closely watched to guard against lender fraud); some make commercial loans (with good underwriting); others provide investment services (with more risk but transparently revealed).”

[17]  Wray-ren hitzez: “… I wouldn’t be surprised if our economy would actually run better if finance was downsized by 90%–that would put it somewhere near where it was in the early postwar period—the so-called golden era of US capitalism.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude