EHko aurrezki kutxak eta DTM

Dirudienez egoera ‘publikoa’ ona zen, hau da, EHko zenbait aurrezki kutxa inolako kontrolik gabe zeudenean, mozkinak edozein lekutatik (baita paradisu fiskaletatik ere) edo eta edozein modutan (askotan espekulazio galantaz) eskuratzen zirenean… baina, noski eragile batzuek ‘hor’ zeuden eta hori ‘publikoa’ zen, beraz, definizioz?, jarduera ona zen…

Jarduera hori ezagunegia izan da urtetan, baina funtzionamendu horretaz hitz gutxi, gutxiegi entzun dira, nahiz eta erakunde horiek ‘publikoak’ izan.

Beste aldetik, orain ‘fundazioa’ legez onartu dute eta martxan jarri,… ‘aditu’ batzuen esku geratuko omen da hemendik aurrera kudeaketaren eginkizuna. ‘Pribatizatu’ bide da, hortaz, egoera txarra izango da, definizioz?, entzun  eta irakurri dugunez.

Nominalismoa nagusia, behin eta berriz, gure EH honetan eta hainbat arlotan, ez soilik bankugintzan: ‘publikoa’ ona, noski, ‘pribatua’ txarra.

Eta hor bukatzen bide da ‘eztabaida’ guztia.

Bi jarrera desberdin horien artean, hona hemen ideia batzuk ea zertxobait argitzen den afera, edo gutxienez, bankugintzaz DTM-ko batzuek planteatzen dutena azaltzeko:

a)      Lehendabizi, bankugintza ‘soziala‘ zer den eta zertan datzan:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2010/02/21/bankuak-kontulari-sozialak/

b)      Bigarrenez, bankugintza berria zertan datzan:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/08/16/bankugintza-berriaz-hitz-bi/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/09/17/ebz-europako-bankuak-eta-bundesbank/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/11/04/warren-mosler-ek-bankugintzaz/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/24/zer-egin-bankuekin-fedtik-eta-ebztik-euskal-herrira/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/03/18/bankugintza-beharrezko-gogorapenak/

c)      Hirugarrenez, biharko bankugintzaz bizpahiru hitz, Randall Wray-ren eskutik:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/27/dirua-banku-zentrala-altxor-publikoa-eta-merkataritza-bankuak-dtm-ren-arabera-1/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/28/dirua-banku-zentrala-altxor-publikoa-eta-merkataritza-bankuak-dtm-ren-arabera-2/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/28/dirua-banku-zentrala-altxor-publikoa-eta-merkataritza-bankuak-dtm-ren-arabera-3/

(Gehi Wray-ren ingelesezko bi testu[1], laster blog honetan euskarazko laburpenak azaldu daitezke.)

Wray-k, azken finean,  besteak beste, ondoko neurriak proposatzen ditu, AEBrako:

i)                 Banku handien funtsezko erreforma bat, barne zenbait banku erraldoiren itxiera

ii)                Ikuskapen handiagoa

iii)               Gardentasun handiagoa

iv)               Finantza iruzurrak salatzea eta auzitara eramatea

v)                Banku-erakundeko partzuergo publiko-pribatuetan ‘publikoa’ den gehiago ezartzea

(Antzeko neurriak Europan ere har daitezke[2], noski.)

Hori guztia kontuan edukiz, zein izan daiteke EHko aurrezki kutxa desberdinetarako irtenbidea?

Irakurleak du hitza eta, agian, erabakia.

Goian aipaturiko bi polo ezberdinetatik DTM-k proposatzen duena oso urrun dago. Hau da, ohiko publikotasuna versus pribatutasuna baino askoz sakonagoa da afera.


[1]  Ikus ingelesez  Something is Rotten in the State of Denmark: The Rise of Monetary Cranks and Fixing What Ain’t Broke: http://www.economonitor.com/lrwray/2014/06/30/something-is-rotten-in-the-state-of-denmark-the-rise-of-monetary-cranks-and-fixing-what-isnt-broke/  eta DEBT-FREE MONEY: A NON-SEQUITUR IN SEARCH OF A POLICY: http://www.economonitor.com/lrwray/2014/07/01/debt-free-money-a-non-sequitur-in-search-of-a-policy/.

[2]  Badakigu, ongi jakin gainera, Eurolandian EBZ dela nagusia eta ‘independentea’, baina hamaika sarrera dago blog honetan Eurolandiari irtenbide duin eta sendo bat eman ahal izateko. Lekukoak Warren Mosler, Bill Mitchel eta Randall Wray-ren lanak.

Soilik lan bi aipatzearren:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/01/warren-mosler-aebetako-fed-eta-eurolandiako-ebz/.

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/24/zer-egin-bankuekin-fedtik-eta-ebztik-euskal-herrira/.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude