Balparda bihotzean

San Pedro eguna. Jaia hainbat lekutan, baita Santurtziko Kabiezes auzoan ere.

Nork esan ahal izango zukeen ‘metroa’ Kabiezes-era iritsiko zela, nik ezagutu ditudan belardietara. Mon dieu!

Baserriz inguraturik zen Kabiezes auzoa aldatu da, erabat. Orain 12.000 biztanle inguru bizi dira bertan.

Gaur goizean jaio nintzen auzora joan naiz, bisita egitera, Balparda-ra, Kabiezes-etik hurbil dagoen auzo txikira.

Itzuli naizeneko lehen aldia, Balparda auzoa utzi nuenetik, 18 urte izan nituenean.

Desastre, desastre hutsa topa dut. Bagenekien, banekien…

Nire paradisu txikia zena gaur berriro ikustean dena erori zait lurrera, baita ez daukadan arima ere.

Izugarria. Gai gara dena hondatzeko, den dena. Pentsa daitekeena, pentsa litekeena baino askoz gehiago.

Balparda bihotzean. Bai, horrela idatzi nuen:

http://www.scribd.com/doc/98730239/Balparda-bihotzean

Paradisu txiki horretatik ez da ezer geratzen, deus ere ez.

Alta, neuri oraindik Serantes mendia geratzen zait.

Serantes, euskara, euskalduntasuna, abertzaletasuna, Euskal Herria, independentziarekiko grina, finantza ekonomia eta DTM[1], eta lagun berriak …

Serantes-ek hortxe dirau, tente, zutik, handia bere txikitasunean, harrotasunez gure iparra seinalatuz.

Eta iraungo du Balparda, Santurtzi, Ibar Ezker, Enkarterri eta Euskal Herriaren independentzia lortu arte eta lortu eta gero ere!

Zorionez, badago, badugu borrokatzeko ‘lurra’, lur berria, Euskal Herri berria:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/29/euskal-herria-enkarterri-ibar-ezkerra-santurtzi-balparda/

Ekin diezaiogun lanari!

Bernart Etxeparek idatzi zuen moduan, Debile principium, melior fortuna sequatur.

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude