Dirua, banku zentrala, altxor publikoa eta merkataritza bankuak DTM-ren arabera (2)

Randall Wray-ren ildotik, bankugintzaz[1].

(Segida[2])

Bankuek maileguz ematen dituzte beren IOU existentzian, eta ordainketan IOU horiek onartzen dituzte.

Orain dela 100 urte, banku batek bere banku billeteak jaulki zituen berak mailegu bat egiten zuenean. Zordunek maileguak atzera ordainduko zituen banku billeteak banatuz. Bankuek billeteak sortu behar zituzten zordunek zorrak kitatu ahal izateko baino lehen, banku billeteak erabiliz.

Aspaldian, AEBn, banku batzuek jaulkitako billeteak ez ziren, halabeharrez, onartuak parekoan.

FED sortu zen konpentsazio hori segurtatzeko, gutxienez maila bateraino. Orduan, bankuak aldatu ziren gordailuak erabiltzeko eta batak eta besteak elkarri kontuak konpentsatu zizkioten, Fed-eko IOUak erabiliz, erreserbak deitutakoak.

Punturik garrantzitsuena hauxe da: bankuek orain gordailuak sortzen dituzte beraiek maileguak luzatzen dituztenean, eta zordunek atzera ordaintzen dituzte mailegu horiek banku gordailuak erabiliz. Bankuek lehendabizi gordailuak sortu behar dituzte mailegu hartzaileek beren maileguak atzera ordaindu baino lehen.

Hortaz, badago simetria bat: gobernu subiranoak moneta (edo banku zentraleko erreserbak) lehendabizi existentzian gastatzen duen moduarekiko, eta gero zergadunek erabiltzen duten moneta (edo banku zentraleko erreserbak) zergak ordaintzeko.

Subiranoek lehendabizi gastatu egiten dute, eta gero zergapetu. Zentzu honetan, ez dute ‘behar‘ zerga errenta bat gastatu ahal izateko. Alta, horrek ez du esan nahi subiranoek zergapetzeari uko egingo diotenik.

DTM-k esaten duenez, zerga sistemaren helburu bat moneta ‘gidatzea‘ da. Jendeak gobernu subiranoaren moneta onartzeko arrazoi bat da moneta horretan zergak ordaindu behar direla.

Monetaren hasieratik, inork ez luke bera hartuko moneta hori ez balitz beharrezkoa ordainketa bat egiteko. Zergek eta beste betebehar batzuek monetarako eskari bat sortzen dute, derrigorrezko ordainketak egiteko erabil daitekeen monetarako.

Antzeko gauza bat esan daiteke banku billeteaz eta banku gordailuaz. Beraiek ordainketan onartzen ditugu ondoko arrazoiarengatik: guk betebeharrak ditugu, banku billeteak edo banku gordailuak usatuz ordaindu behar diren betebeharrak.

Hipoteka bat lortu dugu, edo kreditu txarteleko zor bat edo kotxe maileguko zor bat -guztiok normalki ordaintzen dira txeke bat idatziz gure banku gordailuko kontuan. Kontu hori bete dezakegu beste banku gordailuko kontu batean idatzitako txekeak onartuz, eta Fed segurtatuz pareko konpentsazioa, gure bankuak txeke horiek onartuko ditu.

Gobernu moneta jaulkitzearen eta banku pribatu baten billete edo banku gordailuen jaulkitzearen arteko simetria bat dagoen arren, badaude asimetriak ere.

Gobernuek hiritarrengan zergaren betebehar bat inposatzen dute. Banku pribatuen kasuan, bezeroek nahita, borondatez, betebehar bat hartzen dute (haiek erabakitzen dute bezero bilakatzea). Guztiok ‘erabaki‘ dezakegu bezero bilakatzeari uko egitea, baina zergak ordaintzeari ezin zaio ezetza eman.

Botere subiranoa normalik estatuari dagokio. Berak bere betebeharrak egiten ditu -moneta eta erreserbak- ia erabat onargarriak haren jurisdikzio barruan.

Izan ere, bankuek  normalki beren betebeharrak estatu betebeharretan trukakor egiten dituzte. Hori dela-eta, bank checking kontuak ‘eskari gordailuak‘ deitzen ditugu: bankuek agintzen dute beren betebeharrak estatu beharretan trukatzeko, on demand, eskatuz gero.

Hori dela kausa, DTM-k‚ ‘diru piramidea‘ aipatzen du, estatuaren moneta bertizean. Banku ’dirua‘ (billeteak eta gordailuak) estatu ‘diru‘ (erreserbak eta moneta) delakoaren azpian daude.

Noski, pentsa daiteke beste finantza erakundearen pasiboez ere, ‘banku diru‘-aren azpian, maiz banku gordailutan ordaingarriak.  Are beherago, erakunde ez-finantzarioak daude. Beheko aldean familien IOUak egon daitezke -berriz, finantza erakundeko betebeharretan ordaingarriak-.

Jendea zorabiatzen da ‘diru sormen‘ delako aferaren inguruan.

Bankuek soilik gordailuak sortzen dituztela haiek maileguak egiten dituztenean?

Gobernuek soilik moneta edo banku zentraleko erreserbak sortzen dituztela gastatzen dutenean?

Zer ote da hori? Diruaren kreazioa aire finetik?

Bai, horixe!

Hyman Minsky-k esaten ohi zuenez, “edozeinek sor dezake dirua”, kontua da “diru hori onartua izatea.”

Dirua, izaeraz, IOU bat da.

Dolar bat izeneko ‘dirua’ sor dezakezu ‘IOU five dollars’ idatziz, alegia, ’zor dizkizut 5 dolar’ paper zati batean idatziz.

Zure arazoa da beste batek hori onartzea.

Gobernu subiranoak dauka denbora erraz bat onartzaileak aurkitzeko -alde batean, guretariko milioiek gobernuari ordainketak zor dizkiogulako-.

Bankuek antzera[3].

Gobernua eta bankuak murriztuta daude, baina era desberdinetan[4].

Gobernu subiranoa aurrekontu-autoritateak murrizten du[5].

Bankuak kapitalaren mugak eta maileguen motak murrizten dituzte[6].

Bankuek askotan oso mailegu txarrak egiten dituzte. Horren aurka, mailegu zuhur eta zentzudunak dira errezeta[7].

Arazoa ez dagokio diruaren sormenaren ‘aire finaren’ izaerari, baizik eta sorturiko diru ‘kantitateei’ eta dirua sortu zeneko helburuari.

Helburu publikorako gobernu gastua onuragarria da, gutxienez herrialdeko baliabideen enplegu osoa lortu arte. Publikoki eta pribatuki onuragarriak diren helburu publikorako eta pribaturako banku mailegatzea, oro har, desiragarria da.

Hala ere, mailegatzea arriskurekin etortzen da eta behar du harpidetza ona (kreditu egokitasunaren balorazioa). Zoritxarrez, banku handiak 1990etan harpidetza on hori abandonatu zuten neurri handi batean, hondamenezko ondorioekin.

Espero dezagun azken 500 urteetan zehar garatu diren bankugintza praktika onak berrezarriko dituztela politikariek, bankugintza onean inongo interesik ez daukaten banku globalik handienak itxiz.

Hiritar batzuek ez dute sinesten bankugintza sisteman, eta aukera bitxiak planteatu dituzte[8].

Proposamen horiek sistema monetarioaren funtsezko gaizki ulertzean oinarritzen dira.

AEBn sistema hori estatu diru sistema da. Gure moneta gobernuaren erantzukizuna da, IOU bat zeina amortizagarria den zerga betebeharretarako eta estatuari beste ordainketarako ere.

Kasu, ‘zor-libreko dirua’ kontzeptua gaizki ulertze batean oinarritzen da. Gogoratu Minsky: “edozeinek sor dezake dirua”, arazoa “diru hori onartzean datza.”

Gure monetak IOU dira. Beraiek gastatu egiten dira ala mailegatu existentzian. Jaulkitzaileak IOU horiek onartu behar dituzte, ordainketan. Jaulkitzaileei ordainketak egin behar dizkietenek, zuzen ala zeharka, IOU horiek onartzen dituzte.

Herrialde garatuenetan ekonomiak erabat monetizatuta daude. Gure jarduera ekonomiko gehienek dirua behar dute: beraz, erakunde espezializatuak behar ditugu, oso onarturiko IOU monetarioak jaulki ditzaketenak jarduera horri bidea emateko.

Nahiz eta gure gobernuak handiak izan, ez dira nahiko handiak nahi dugun jarduera ekonomikoaren mailarako behar ditugun IOU monetario guztiak hornitu ahal izateko.

Wray-k dioenez, gu, AEBn, eszeptikoak gara jarduera ekonomiko monetizatu guztia gobernu handiago baten esku jartzeko.

Gure finantza hondamendiaren erantzuna ez datza mozkin aldeko finantza erakundeak ezabapenean, nahiz eta zenbait finantza erakunde publiko berriek rol positibo bat jokatu ahalko duten[9].

Behar duguna hauxe da:

i)                 Banku handien funtsezko erreforma bat, barne zenbait banku erraldoiren itxiera

ii)                Ikuskapen handiagoa

iii)               Gardentasun handiagoa

iv)               Finantza iruzurrak salatzea eta auzitara eramatea

v)                Banku-erakundeko partzuergo publiko-pribatuetan ‘publikoa’ den gehiago ezartzea

Antzeko neurriak Europan ere har daitezke[10], noski.

Oinarrizko bibliografia

Wray, R. (1998) Understanding Modern Money: the key to full employment and price stability. Edward Elgar.

———-  (2012) Modern Monetary Theory: A Primer on Macroeconomics for Sovereign Monetary Systems. Palgrave Macmillan.


[3]  Ingelesez: “Bank of America has an easy time finding acceptors—in part because millions of us owe payments to Bank of America, in part because we know we can exchange deposits at the bank for cash, and in part because we know the Fed stands behind the bank to ensure par clearing with any other bank. However, very few people owe you, and we doubt your ability to convert your IOU to Uncle Sam’s IOU at par. You are low in that money pyramid.

[4]  Ingelesez: “Both Uncle Sam and Bank of America are constrained in their “money creation”, however.”

[5]  Ingelesez. “Uncle Sam is subject to the budget authority that is provided by Congress and the President. Occasionally he also bumps up against the crazy (yes, crazy!) Congressionally-imposed “debt limit”. Congress and the President could and should remove that debt limit, but we surely do want a budgeting process and we want to ensure that Uncle Sam is constrained by the approved budget. Still, Uncle Sam ought to be spending more whenever we’ve got unemployment.”

[6]  Ingelesez: “Bank of America is subjected to capital constraints and limits on the types of loans it can make (and types of other assets it can hold). Yes, we freed the banks from most regulations and supervision over the past couple of decades—to our regret. Those with the “magic porridge pot” do need to be constrained.

[7]  Ingelesez: “Banks can, and frequently do, make too many (bad) loans—which can bubble up markets and create solvency problems for them and even for their customers. Prudent lending is a virtue that ought to be required.”

[8]  Ingelesez: “Some want to go back to “greenbacks” or to the Chicago Plan’s “narrow banks”.

Some even want to eliminate private money creation! Have the government issue “debt-free money”!

[9] Wray-ren hitzez: “… maybe some national development banks and some state development banks and a revived postal saving system?

[10]  Badakigu, ongi jakin gainera, Eurolandian EBZ dela nagusia eta ‘independentea’, baina hamaika sarrera dago blog honetan Eurolandiari irtenbide duin eta sendo bat eman ahal izateko. Lekukoak Warren Mosler, Bill Mitchel eta Randall Wray-ren lanak. Soilik lan bi aipatzearren:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/02/01/warren-mosler-aebetako-fed-eta-eurolandiako-ebz/.

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/24/zer-egin-bankuekin-fedtik-eta-ebztik-euskal-herrira/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude