Ekuadorrez hitz bi

Ekuador eta The Economist:

i)                 2009an The Economist aldizkariak Ekuadorreko Correa presidentearen porrota aurreikusi zuen[1].

(Gogoratzekoa: Correa presidentea austeritatearen auka azaldu da, pizgarri ekonomikoa bultzatuz[2].)

ii)                Beranduago, 2013an The Economist aldizkaria behin eta berriz Correa-ren aurka azaldu da[3], nahiz eta Correa-ren emaitzak onak, zenbait arlotan oso onak, izan.

Ekuadorreko egoeraz, hitz bi:

(a)    Bill Black-ek artikulutxo bat idatzi du Ekuadorreko ekonomiari buruz[4], esanez,Under Correa, poverty has fallen sharply in Ecuador. The GDP growth is not simply going into the hands of a tiny group of oligarchs. Inflation has not been a problem in Ecuador.” 

(b)    Are gehiago, Bill Black-en elkarrizketa Ekuadorreko GamaTV delakoan, 2014. 03.18an, ingelesez eta erdaraz[5], entzuteko modukoa da .

(Gure artean, BERRIAn Ekuadorreko presidente Rafael Correa-ri elkarrizketa egin zioten[6].)

(c)    Azkenean, oso gomendagarria den Bill Black artikulua, non Ekuadorreko mirariaz hitz egiten duen[7].

Segituko ote du The Economist aldizkariak ukatzen begi bistan dagoena? Zer dela eta Correa eta Ekuador etsenplu txarrak direla aipatzen duen? Zer ezkutatzen du edo ezkutatu nahi du aldizkari horrek?

Iruzkinak (4)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude