Txina: plangintza zentralaz haratago

Txina ukitu dugu blog honetan[1]. 

Txina, AEB eta dolarra aipatzen dituen sarrera garrantzitsua da, bertan argi ikusten baita zein den[2] Txinako dolarren iturria. 

Orain dela gutxi, Txinari buruzko bilakaeraz, artikulu interesgarri bat[3] azaldu da. Hona hemen artikulu horren laburpena.

(i)                Hazkunde helburua da eztabaidagai, Txinako finantza ministro Lou Jiwei da galdera erantzulea.

(ii)              Plangintza zentrala eta merkatua dira eztabaidagairen punturik garrantzitsuenak.

(iii)             Galdera: “Isn’t it now time for China to abandon the concept of a growth target?

(iv)             Lou-ren erantzuna: Galdera ona!

(v)              Honela segitzen zuen Lou-k: Gobernuak orain hiru helburu makroekonomiko dauzka, hots, enplegu sortzea, prezio egonkortasuna eta BPG-ren hazkundea.

(vi)             Txinako ekonomiaren egiturazko aldaketa nabarmena da, zerbitzuek gero eta garrantzi handiagoa edukiz[4].

(vii)            Zhou Xiaochuan, The People’s Bank of China delako burua tinko dago puntu horretan. Bankuak helburu batzuk dauzkala dio: prezio egonkortasuna, enplegua, BPG-ren hazkundea eta kanpoko ordainketabalantzea, dena finantza egonkortasunaren barruan kokaturik.

(viii)          Historikoki, 1980ko Deng Xiaoping-en erreformak zirela medio, plangintza sobietar bezalakoa zena atzera geratu zen.

(ix)             Orain badirudi Lou Jiwei eta Zhou Xiaochuan-en politika fiskal eta monetarioko zuzendaritzapean merkatuan oinarritutako ekonomia bateranzko azken urratsak ematen ari dela Txina.

Historia pixka bat Txinako monetaz[5]:

(a)    2005 arte renminbia (RMB) AEBko dolarrari zegoen lotuta

(b)    2006tik aurrera RMB-ren truke tasak flotatzen du marjina estu baten barruan[6]

(c)    Txinako gobernuak dioenez, aurrerantzean ahalbidetuko dute truke tasaren malgutasuna gero eta gehiago areagotzea, “As a result of the rapid internationalization of the renminbi[7], it has become the world’s 8th most traded currency[8]


[4]  Ikus                    http://www.project-syndicate.org/commentary/stephen-s–roach-says-that-china-s-economic-slowdown–unlike-that-in-other-emerging-countries–should-be-welcomed. Ingelesez: “Last year was a case in point. At the start of 2013, the government announced that it was targeting ten million new urban jobs. In fact, the economy added 13.1 million workers – even though GDP expanded by “only” 7.7%. In other words, if China can hit its employment goal with 7.5% GDP growth, there is no reason for its policymakers to panic and roll out the heavy counter-cyclical artillery.”

[5] Yuan eta Renmibi-ri (RMB) buruz, ikus http://en.wikipedia.org/wiki/Renminbi.

[6]  Ingelesez: “ … the renminbi exchange rate has been allowed to float in a narrow margin around a fixed base rate determined with reference to a basket of world currencies.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude