Elkarrizketa Martin Wolf-i, Financial Times-eko zuzendari asoziatuari[1], hau da, ortodoxo bati, baina ez espainol ortodoxiari, ezta vasco ortodoxoari ere.
Gaitz erdi! Horrelako ortodoxoak ikusi nahi nituzke nik, gure aurrean, aurrez aurre.
Katalunia:
(i) Katalunia herrialde independentea gisa erabat bideragarria da ikuspuntu ekonomikotik
(ii) Eskozia baino egoera hobean dago
(iii) Katalunia ongi egongo litzateke, bere kabuz ibiliz, eta agian hobe Espainia barruan baino
Eskozia:
(iv) Eskozia egoera txarragokoa da Kataluniakoa baino
Autodeterminazioa:
(v) Autodeterminazioaren aldarrikapenak serioski hartu behar dira
(vi) Kataluniako biztanleen gehiengoak independentzia nahiko balu, onartu beharko zatekeen.
(vii) Nik autodeterminazioan sinesten dut (Wolf-en hitzak). Hori dela eta, eskoziar erreferendumaren aldekoa naiz
Eskoziarra banintz[2],
(viii) Ikasi behar dugu, “from the recent painful experience of the eurozone.”
(ix) Eskozia eta Britainia Handiko Banku Zentrala: “…a central bank responsible to several governments is accountable to none.”
(x) Alde batetik, eurogunea, eta, bestetik, Eskoziako eta Britainia Handiko gainontzeko moneta batasuna:“…the rest of the UK generates 90 per cent of UK gross domestic product. (…) UK is already a fiscal and financial union. A move towards currency union would reduce the pooling of resources.”
(xi) (Eta abar luzetxoa)
Honela bukatzen du Wolf-ek:
“If I were Scottish, I would not dream of accepting such an arrangement [hau da, balediko Eskozia independentean Britainia Handiko libra esterlina erabiltzea] because it would be far more unequal than the present one.”
Beraz? Zertan ari dira eskoziarrak? Eta gure arteko eskoziar zaleak?