Paul Krugman eta Warren Mosler (Who is Who?)

Paul Krugman[1]eta Warren Mosler[2].

Krugman-en blogaren titulua: The conscience of a liberal

Mosler-en artikuluaren titulua: The unconscious liberal

Krugman-en iritziz,

“Ez dago inongo kontraesanik Argentinaz esaten zenean, alde batetik, Argentina zuzen zegoela 2002an politika heterodoxoei segitzen zienean eta, bestetik, Argentina orain oker dagoela defizitak murrizteko eta inflazio kontrolatzeko aholkuak baztertzen duenean. Badakit jende batzuei hori ulertzeko gogorra egiten zaiela, baina politika ekonomikoen ondorioak, eta segitzeko politika egokiak, zirkunstantziei dagozkie.”

Mosler-en aburuz,

“Bai, langabezia -galera ekonomikorik handienaren iturria, baita tragedia soziala eta gizateriaren aurkako krimena ere-, beti froga da defizit gastua oso baxua dela. Logikaren ikuspuntutik ez dago inolako salbuespenik. Moneta monopolio publiko hutsa da, eta gainontzeko ahalmena, langabezia deitzen duguna -jendea bere lan-indarra saltzeko bilatuz, moneta horren unitateen truke- halabeharrez monopolistaren ondorioa da, finantza aktibo netoen eskaintza murriztuz.”

“Gehituko nuke ezagutzen dugula zer nolako zirkunstantziak dira horiek! Defizitak edukitzea eta diru asko inprimatzea inflaziogileak dira”

“Zer dela eta definiturik gabeko erretorika anbiguo hutsa?”

“eta txarrak”

“Zer esan nahi du ‘txar’ hitzak? Esate baterako, ez dago inolako frogarik gutxienez %40rainoko inflazio tasek hazkunde errealari kalte ematen diotenik, eta segur aski laguntzen diote. Politikoki, hala ere, ‘oso txarra’ izan daiteke. Baina horiek bi gauza oso ezberdinak dira.”

“mugatutako eskaintzak murrizten dituen ekonomietan;”

“Zeren eskaintza mugatua? Lan-indarra? Nekez! Izan ere, langabezia are kritikoagoa da, baldin eta hori posible bada, beste baliabideetatik hornikuntza mugatuak direnean. Ez zen Erroma eraiki elektrizitaterik gabe, petroliorik barik, bulldozerik gabe, NMF-rik barik, eta abar? OK, egun bat baino gehiago behar zen, baina eraiki zen. Beti dago gauza gehiago egiteko, berori egiteko dagoen jendea baino. Ekonomikoki, langabezia ez da inoiz politika egokia.”

 “gauza onak dira arazoa etengabeko eskaria desegokia denean.”

“Langabezia ‘eskari desegoki’ horren froga da, zeina halabeharrez zergapetzeak sortzen duen, moneta konkretu baterako, eskari guztiaren azken iturria berau. Izan ere, zergapetzeak lehendabizi langabezia sortzen du -jendea moneta horretan ordaindutako lanen bila ibiliz. Horixe da gobernuak bere burua hornitzen duen modua -beraren zergapetzearekin lanen bila dagoen jendea sortzen du, gero bere zergak sorturiko langabetu horiek kontratatzen ditu. Zer nolako zentzua du gobernuak langabetu gehiago sortzeak berak kontratatu nahi dituenak baino? Horrela sorturiko langabetuak kontratatu, edo zerga jaitsi!”

“Modu berean, langabezia onurek seguru aski enplegu gutxiagora daramate eskaintzak murriztutako ekonomian; haiek enplegu areagotzen dute eskariak murriztutako ekonomian; eta horrela.”

“Egin behar dena, bera egiteko dagoen jendea baino gehiagoko egoeran, ekonomia ez da eskaintzak murriztua harik eta enplegu osoa lortu arte. Eta langabezia onura nominala prezioen mailaz, alokairuaz, eta errenta banaketaz aritzen da, ez enplegu potentzialaren mailaz.”

“Beraz, batzuetan erlazioak eta diruak honela dirudite, printzipio ekonomikorik hoberenen testuliburutik hartua[3].

“Hori gehiago da ‘inflazioaz’ ‘dirua’ sortuz, definitu den moduan.”

“Baina beste batzuetan honela[4].”

“Hori gehiago da ‘dirua’ partzialki definituz Fed-eko erreserba kontuko balantzeen moduan baina ez Fed-eko tituluen kontuko balantzeen gisa (tsy secs).[5]

“Eta errepikatzeko nik askotan esandako puntu bat,IS-LM ulertu genuenok aldez aurretik esan genuen Bernanke-ren Fed-eko ekintzak[6] ez lirateke izango inflaziogileak, eztabaidako beste aldean oihuak zeuden bitartean.”

“Kontua ez dagokio IS-LM-ri, zeina finkatutako FX[7] analisia den. Afera honetan datza: onartzean beti diferentzia txiki preziatu bat dagoela Fed-eko erreserba kontuko balantzeen eta Fed-eko titulu kontuko balantzeen artean.”

“Zerbait gehiago esan behar da Argentinaz, eta, badirudi, Turkiaz, alegia, orain dela asko, Rudi Dornbusch-ek eta  Sebastian Edwards-ek deitu zuten populismo makroekonomikoaren berpizte txikia. Horrek ekartzen du errore simetriko bat, alegia, jendeak pentsatzea defizitak edukiz eta  dirua inprimatuz, biek beti eramaten dutela Zimbabwe-ra; neurri ortodoxoek inoiz aplikatzen ez dutelako ustea da. Eta akatsa latza da.”

“Zoritxarrez, ‘neurri ortodoxo’ gehienak erabiltzen zaizkie finkaturiko FX politikei, beraiek lehen aldiz erabili zirenean, eta ez egungo FX flotatzaileei.”

“Ez da akats komuna gaur egunean; orain dela urte gutxi batzuk batek esango zukeen soilik Venezuelak egin zituela akats zakarrak, eta orain ere, herrialde batzuetan egiten da. Baina akatsa da, eta horrela esan behar dugu.”

Bai, akatsak egiten dituzte goi-tituluko ekonomialari guztiek eta ekonomia globala ordaintzen ari da prezioa.”

Nobel saridun bat (Krugman) eta jakin badakien bat (Mosler).


[3] Ikus irudia ingelesezko testuan,  Annual percent change / Year: money supply, consumer price index agertzen direlarik.

[4] Ikus irudia ingelesezko testuan, Percent change from year ago / years: M1 money stock, consumer price index for all urban consumers azaltzen direlarik.

[5] tsy secs: treasury securities, hots, altxor publikoko tituluak.

[6] Bernanke-ren Fed-eko ekintzaz (sic), ikus DTM-koek, Mosler-ek barne, diotena: http://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/02/ben-bernanke-eta-dirua-inprimatzea/.

[7] FX: the foreign exchange market, hots,atzerritar truke merkatua.

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude