Kristalezko bolatxoa, mirariak, ama birjina eta antzekoak…

Sasi-zientzia barra-barra doa hedatuz…

Ekonomia zientzietan nabarmena da hedapena.

Gaurko bizpahiru etsenplu[1]:

a)      Orain arte esan digute, aspertu arte!, ezin zuela EBZ-k dirua banatu inflazio arriskua zegoelako…

Baina, “Deflazioaren mamua ere bueltaka dabil zenbait herrialdetan.”

b)      EBn krisia gainditzear dago, beste hamaika biderrez esana, aspertu arte ere!

Baina, “Euroguneko hazkundea %1era mugatu du EBk hurrengo hamarkadan.”

c)      Gainera, eta aurrekoa gutxi balitz, Amabirjinak dioenez, orakuluaren bidez, “biztanleko errentak %0,5 atzera egingo luke.”

Zientzia?

Pazientzia handia izan behar dugu horrelakoak eta handiagokoak entzuten eta irakurtzen segitzeko!

Irtenbidea?

Aspalditik DTM-koek aurkeztu dutena EB osorako. Kasu, ikus ondoko linkak[2].

Bestela, eurogunetik irteteko, hona hemen bihar, 2014.01.11n, konferentziaz, Warren Molser-ek aurkeztuko duena, Returning to the Lira:

http://moslereconomics.com/2014/01/09/sat-presentation/  —>

http://moslereconomics.com/wp-content/graphs/2014/01/ChiancianoJanuary112014.pdf


 

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude