Puntu onak, bertsolaritza ekonomikorako…

Bertsolaritza sasoian bide gaude… Hala diote.

Hona hemen ekonomia bertsolaritzarako edo agian bertsolaritza ekonomikorako zenbait puntu[1]:

(i)                Austeritatea baztertu behar da

(ii)              Defizit handiagoak bultzatu behar dira ekonomia gehienak zamatzen dituzten ez erabilitako lan-indar masiboak konpontzeko

(iii)             Moneta jaulkitzen duen gobernu batek ez dauka inongo finantza mugarik eta ezin da inoiz dirurik gabe geratu

(iv)             Espazio fiskala hobe definitzen da jaulkitze monetan saltzeko dauden ondasun eta zerbitzu eskuragarri gisa

(v)              Azken horiek dira gobernuak dauzkan ‘modu’ eskuragarriak bere karta sozio-ekonomikoa betetzearren

(vi)             Moneta jaulkitzen duen gobernuak beti eros dezake bere monetan saltzeko dagoen edozer

(vii)            Hori ere aplika dakieke etorkizuneko erretiro eta osasungintza sistemei: ez dago etorkizuneko inolako finantza mugarik moneta jaulkitzen duen gobernu baterako

(viii)          Kontua da ondasun eta zerbitzu erreal egoki eskuragarriak produktibitate hazkundeak bermatzen dituen ala ez, langile eskuragarri gutxiagorekin: horiek ez dira finantza mugak

(ix)             Defizitak ez dira atzera ordaindu edo itzuli eta gizaldien arteko zamak baliabide errealen eskuragarritasunari daude lotuta[2]

Inplikazioak:

(a)    Espazio fiskala ez da definitzen finantza ratio bezala (kasu, zor publiko ratio gisa)

(b)    Espazio fiskala beti dagokie gobernu bat, bere programa sozio-ekonomikoa betetzearren, erabiltzeko gai deneko baliabide erreal eskuragarriei

(c)    Kontuan eduki behar da kontabilitate nazionalean gobernu defizitak beti ez-gobernuko superabita berdintzen duela eta gobernu superabitak beti ez-gobernuko defizita berdintzen duela[3]

(d)    Maiz estatu normal batek defizitak behar ditu[4]

(e)    Gobernu defizitak normalak dira, gobernu superabitak atipikoak

(f)     Espazio fiskalak erabili gabeko baliabide errealei egon behar du begira, erabilera produktibora eramateko, gobernu gastu handiagokoa edo/eta zergapetze gutxiagokoa erabiliz.

(g)    Erabili gabeko baliabideak gobernu defizita oso baxua delako edo superabita oso altua delako seinalea da

(h)    Desioa  zero galtzea da eta horretarako defizit handiagoa behar da

(i)      Ekonomian giza helburuak jarri behar dira gure pentsamenduaren erdian, Abba Lerner-ek nahi zuen moduan[5]

Gogoratu: Gobernuek beti langabezia tasa bat aukera dezakete eta berari eutsi.

Puntu jartzaileak, Warren Mosler-ek, hauxe gehitzen du[6]:

i)                 Zergapetzeren helburua langabezia sortzea da

ii)                Gobernuak zergapetzen du inor ez daukan monetan, dolar australiarrean

iii)               Dolar australiarrean zergapetzeak sortzen ditu ondasun errealen eta zerbitzuen (langabezia) saltzaileak

iv)               Dolar australiarra ‘kreditu zerga’ da, zeren beraren azken erabilera zergak ordaintzea baita

v)                Hau da, gobernuak dolar australiar bat gastatzen duenean, dolar hori a) zergak ordaintzeko erabiltzen da, eta ekonomiarako galdua da, edo b) ez da berehala erabili zergak ordaintzeko eta ordaindu gabe geratzen da bera erabili arte

vi)               Gobernuak erabili gabeko zerga kreditu horiek hiru eratan gordetzen ditu:  benetako eskudiru bezala, eskudiru saldoak legez erreserba bankuan, edo saldoak lez balore-tituluko kontuetan erreserba bankuan, Altxor Publiko tituluak deituta

vii)             Hiru horien batuketa zor nazionala da

viii)            Zor nazionala, beraz, gastatutako zerga kreditu batuketa da, oraindik zergak ordaintzeko erabili gabe

ix)               Beraz, “nola itzuli behar da?” galdera erabat aplikaezina da

x)                Hortaz, zer dela eta behar du ekonomiak defizit bat (gastatutako zerga kredituak eta oraindik ez erabiliak zergak ordaintzeko? Aurrezte netorako desioa egokitzeko

Laburbilduz:

bottom line- unemployment is always and necessarily the evidence that the govt hasn’t spent enough to cover the need to pay taxes and the desire to save.

same thing, other way around- If the tax unemploys more people than the govt hired, it should cut the tax or hire (directly or indirectly) the rest of the unemployed.

PS: Hauxe da interesatzen zaidan bertsolaritza bakarra. Sorry!


[2]  Ingelesez: “Deficits are not “paid back” and intergenerational burdens are linked to the availability of real resources. For example, a generation that exhausts a non-renewable resource imposes a burden on the next generation.”

[3]  Gainera, “For most nations, the combination of external deficits and a desire by the private domestic sector to save overall, means that the non-government sector will act as a drain on overall spending in relation to income flows.

This means a continuous budget deficit is required to sustain a given level of activity.”

[4] Ingelesez: “A progressive macroeconomics agenda has to recognise that a normal state will require continuous government deficits over each business cycle rising and falling with fluctuations in non-government sector net spending. Rarely, will a government surplus be appropriate.

Further, government deficits are not just appropriate in times of recession or slow growth. They are required whenever there is a non-government desire for a surplus, which is the typical case.”

[5]  ikus A. Lerner (1943) ‘Functional Finance and the Federal Debt’, Social Research, 10(1), 38-51.