Joan Robinson

Joan Robinson ekonomialari fina zen, pentsatzen duen horrelako bat. Marxista kritikoa. Aspaldian existitzen ez den marxista kritiko horrelakoa[1].

(Orain marxismoa erlijio bilakatu dute: testu sakratuak eta biblia zaharrak etengabe errepikatuz eta haien exegesia behin eta berriz argitaratu, erabat aspertu arte.)

Aspaldian arakatu nituen Robinson-en zenbait testu interesgarri. Bat soilik aipatzearren hona oraindik irakurtzeak merezi duena, berak dibulgaziorako idatzitakoa: Economic Philosophy: An essay on the progress of economic thought.

Robinson-en bi aipu:

..the misery of being exploited by capitalists is nothing compared to the misery of not being exploited at all.”

The purpose of studying economics is not to acquire a set of ready-made answers to economic questions, but to learn how to avoid being deceived by economists.”

Orain The Guardian egunkariak editoriala dedikatu dio[2]. Bejondeiola!

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude