DTM: jatorria eta garapena

Aspaldiko kontua da baina Knut Wicksell-ek[1] DTM garatu baino askoz lehenago gaia ukitu zuen.

Izan ere, Lars Syll-ek erakutsi duenez Knut Wicksell and the origins of Modern Monetary Theory izeneko lantxoan[2], nahiz eta batzuek uste MMT (DTM, alegia) oso berria dela, Wicksell-ek 1898an, ‘kreditu sistema hutsez’ aritzerakoan honela zioen:

…ez dela behar inolako dirurik baldin eta bi bezeroren arteko ordainketa bankuaren kontuetan diru kopuru egokia soilik transferitzen bada…

Kreditu sistema hutsa… ez da oraindik erabat garatu era horretan, baina hor eta hemen aurkitu daiteke banku-billetearen nolabaiteko forma desberdinean…

Hortaz, imajina dezakegu egoera bat non diruak ez duen zirkulatzen, ez txanpon gisa… ez billete moduan, eta barneko ordainketa guztiak giro sistemaren bidez eta kontabilitate-transferentzien bitartez gauzatzen diren. Erabat irudizko kasu horren analisi zehatza baliagarria iruditzen zait, zeren eskudiru-sistema hutsaren irudizko kasuaren antitesi zuzena baita, non kredituak ez duen inongo rolik jokatzen…

Sinplifikatzearren, eman dezagun herrialde baten sistema monetario osoa kreditu erakunde soil baten esku dagoela, sukurtsal kopuru egoki batez hornitua, non gizabanako ekonomiko independente bakoitzak kontu bat daukan, zeinaren gainean berak txekeak bete ahal dituen.”

DTM-k egiten duena Wicksell-ek orain dela mende bat baino gehiago egin nahi zuena bera da. Desberdintasuna hauxe da: gaur egun ‘kreditu hutseko ekonomia’ errealitatea da eta ez jakin-min hipotetiko bat, izan ere, “MMT describes a fiat currency system that almost every country in the world is operating under.”

Gaur moneta legalak erabat moneta fiduziarioa da, ez daukate inongo barne baliorik (urrea edo zilarra bezala). Balioa ematen diena hauxe da: norberak bere zergak ordaindu behar dituela monetan horien bidez. Gobernuak nolabaiteko monopolioa erabiltzen du, eta ezin du dirurik gabe geratu. A fortiori, gastatzea lehen motor bilakatzen da eta zergapetzea eta maileguz hartzea hurrengo mailan azaltzen dira. Hortaz, depresioan bagaude, irteera ez da austeritatea. Gastatzea da. Aurrekontu defizitak ez dira arazorik handienak, zeren diru fiduziarioak esan nahi baitu gobernuak beti diru gehiago jaulki dezakeela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude