Etorkizun hurbilerako berriak

Hona jadanik gertatutakoaz emandako berria: Marianna Mazzucato LSE delakoan[1].

Mazzucato-k dioenez, berrikuntza ekonomikoa gidatzerakoan, estatuaren rol ekonomikoa hobeto ulertu behar da, bereziki gastu horiek eginkizun handietan erabiltzen direnean.

Hona hemen Mazzucato-k aipatutako punturik garrantzitsuenak[2]:

(i)                Bankuek ez dakite nola desberdindu berrikuntzak gidatutako epe luzeko ikerketatik datozen arriskuak eta finantza kudeaketa txarretik datozenak.

(ii)              Berrikuntza ekonomialariek gehiegi azpimarratu dute kapital ekintza pribatuaren rola.

(iii)             Sektore pribatuko enpresariak gehiegi mugitu dira estatuak gidatutako inbertsioetan.

(iv)             Ekonomia modernoetan, estutuak izan dira erantzuleak arriskurik garrantzitsuenak eta luzeenak hartzeagatik.

(v)              Berrikuntza gidaturiko inbertsioak ez dira izan sektore militarrean, sektore eta departamentu desberdinetan baizik. dute

(vi)             Egun estatuek beren inbertsioengatik ordain ezegokia lortzen dute, “with far too high a proportion of the rewards going to the firms, executives and shareholders who have benefited from the heavy-lifting and risk-taking carried out by states.”

DTMren ikuspuntutik, hobeki esanda, Dan Kervick-en iritziz,

a)      Mazzucato-k gehiegi azpimarratzen du sariak estatura joatea, zerga errenta gisa.

b)       Kervick-ek proposatzen du sariak jendeari joatea, estatu horien oinarri demokratika delako.

c)      Gobernuek ez dute behar sariak berreskuratzea zerga erenta bezala,  zerbitzu publikoetarako mekanismo fiskala existitzen diren heinean.

d)      Behar diren mekanismoak sektore publikoaren defizit iraunkorrak izan behar dira, DTM-k azpimarratzen duen moduan.

e)      Jendeak bere errentatik gehiago izango du zergetan gutxiago ordainduz, eta gobernuak ekonomian aktibo monetarioak zuzenki injektatu ahal ditu, zergarik edo eta mailegurik behar barik.

f)       Hala ere, Kervick ados dago zergapetze progresiboarekin,in the pursuit of greater socioeconomic equality is called for so long as the fiscal starting point is a grossly unequal society.”

Kervick-en aburuz, Mazzucato-ren mezua sakona da, eta hurrengo etorkizun hurbilerako mezu oso sakona.

Mazzucato-ren mezuak estatua birpentsatzera darama. Jadanik zertxobait ikusi dugu horretaz[3].

Ildo beretik, hona hemen Mazzucato-ren proiektuari dagozkion bi bideo[4]:

(i)                Lehenean Pavlina Tcherneva enpleguaz eta lan-indarraren merkatuaz aritzen da[5].

(ii)              Bigarrenean Randall Wray-k diruaz eta sistema monetarioaren eta fiskalaren erreformaz dihardu[6].

Tcherneva-k adierazten duenez, egungo politika fiskal keynestarrak Keynes-en irakurketa okerrenean oinarritzen dira, zeren, jatorriz, “Keynes originally called for a targeted approach (…) as the means to achieve full employment and sustainable growth.”

Wray-k esplikatzen duenez, estatua birpentsatzeak estatuaren eta monetaren arteko harremana birpentsatzea eskatzen du: estatua ezin da dirurik gabe geratu berak bere IOU direlakoak sortu eta betearazten baititu. Hortaz, “Governments could – and should – afford to invest more in innovation and technology development to promote the capital development of the economy, as long as the monetary and financial system are reformed to remove those artificial constraints.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude