Europako, Espainiako eta Frantziako Banku Zentralak. Eta Euskal Herrian?

Baskongadetan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jartzea litekeena da[1].

Era berean, Nafarroan Espainiako BZren ‘adarra’ martxan jar liteke. Zergatik ez?

Iparraldeko Frantziako BZren ‘adarra’, litekeena ote?

Frantziak ez du onartzen gure Iparraldea. Baina Baionako Merkataritza Ganbara[2] hortxe dago.

Banku Zentral horien ‘adarrak’ martxan jariko diren bitartean, hona hemen proposamen zehatz bat.

Jadanik ezaguna denez, Europako Banku Zentralak (EBZ) euroak jaulki ditzake inolako arazorik gabe, behar diren beste eta teklatuaren bidez.

Euro multzo hori EBko estatuetan banatu ahal da, populazioaren arabera, Warren Mosler-ek erakutsi digun bezala.

Hortaz, EBZtik Frantziara X dolar joango lirateke eta Espainiara Y.

X dolar haietatik, eta Iparraldeko biztanleriaren arabera, Baionako Merkataritza Ganbarari w dolar dagozkio.

Y dolar haietatik, Baskongadetako hiru Diputazioei, biztanleriaren arabera, z dolar dagozkie, eta v dolar Nafarroako Diputazioari, hots, nafar Gobernuari.

Modu horretan, hala Iparraldean nola Hegoaldean dirua egongo litzateke arlo publikoko betebeharrak eta beharrizanak betetzeko: w + z + v.

Kasu, inbertsioa publikoa finantzatzeko, enpresa txiki eta ertainerako diru laguntzak emateko, irakaskuntzan eta heziketan dirua sartzeko, gauza bera osasungintzan, eta, nola ez!, 62 urtetik aurrera, erretiro duinerako behar den beste euro erabiltzeko. Baita lan bermeko programetan aritzeko ere.

Dirurik badago.

Non? EBZn ‘dago’.  Baina diru hori ez da objektu bat. Dirua teklatuaren bidez sortu ahal du EBZk. Kostua zero da.

Prest ote gaude Europako BZri geuri dagokiguna eskatzeko modu demokratiko eta arrazoitsu batez?

Prest ote gaude horrelako ‘politika’ zuzena martxan jartzeko?

Zertan ari gara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude