Eskozia: analisiak. Moneta eta politika monetarioa

Hona hemen Britainia Handiko gobernuak plazaraturiko dokumentu garrantzitsua[1]: Scotland analysis: Currency and monetary policy.

Garrantzi berezia dauka seigarren kapituluak: Introducing a new independent Scottish currency.

Moneta berri horrek would replace sterling in Scottish circulation eta erakunde berri batzuk martxan jarri beharko dira, including a central bank.

Truke tasa flotatzaile batek would provide more scope for an independent monetary policy.

Gainera, politika fiskalari dagokionez, fiscal policy would be less constrained.

Beste aldetik, politika monetario eta fiskal ortodoxoak erabiliz, eta beroiei atxikiz, Britainia Handiko gobernuak hainbat ‘arrisku’ eta ‘arazo’ aipatzen ditu kapitulu horretan.

Baina Diru Teoria Modernokoek (DTMkoek) badakite ‘arazo eta arrisku’ guzti horiek fikziozkoak direla, zeren Eskoziak moneta flotatzaile berri batekin, Banku Zentral berri batekin eta Altxor Publiko berri batekin bere subiranotasun monetarioari eta fiskalari eusteko ahalmena edukiko baitu[2].

Gainera, subiranoa izanik, Eskoziak langabeziaren aurkako ERL programa erabil dezake, DTMkoek erakutsi duten moduan[3].

Haiek, hots, inperialistek (Britainia Handia, Eskoziaren kasuan) badakite zertan datzan independentzia, eta ekonomia ortodoxia erabiliz hamaika oztopo jartzeko gai izango dira.

Ba ote dakite eskoziarrek[4]?

Eta guk? Ba ote dakigu guk, i.e, euskaldunok?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude