Warren Mosler: lan bermea

Warren Mosler, beste zenbait arlotan bezalaxe, aspaldian hasi zen lan bermeaz eta ELR-z (Employer of Last Resort) idazten[1].

Eztabaida ere egon da lan bermeaz[2] (Job Guarantee, JB delakoaz).

Interesgarriena, alta, DTM-koek berek esaten dutena dateke.

Hona zer dioen Stephanie Kelton[3]:

(i)                JB-k ez du eskaintzen betiko gobernu lanpostu bat, lanpostua behin-behinekoa da.

(ii)              Aukera bat da oinarrizko errenta baten truke, naiz eta sektore pribatuan ez egon zerbitzu horretarako inongo eskaintzarik[4].

Warren Mosler-ek dioena[5]:

(a)    ‘Estatu monetarekin’ beti egon da, da, eta egongo da stock politika indargetzaile bat.

(b)    ‘Employed/jg/elr’ aukeratzen dut, zeren hobe funtzionatzen baitu stock indargetzaile gisa.

(c)    Beraz, JG delakoa aukera bat da.

Are gehiago[6]:

(d)    DTM-k erakusten du nola halabeharrez nolabaiteko stock indargetzaile batek funtzionatzen duela estatuak, zergak gidaturiko monetarekin.

(e)    DTM-k erakusten du nola stock indargetzaile batek edo beste batek ondorioak aldatzen dituen[7].

(f)     DTM-k erakusten du nola ‘employed buffer stock/jg/elr’ delako batek helburu publikoa zerbitzatzen duen, enplegu osoko eta prezio egonkortasuneko helburu gisa definituz, beste stock indargetzaileek egiten ez dutena.

(g)    Gehiago, hori guztia ezagututa, nahi duzun stock indargetzailea aukera dezakezu, bakoitzak bere ondorioekin: hori ere DTM-k erakusten du.

Gehiago hemen[8]:

(h)    JG-k helburu publikoa lortzen du langabetutako stock indargetzaile batek baino.

(i)      Trikimailua honelako da: eskari agregatua nahiko altua edukitzea JG nahikoa izateko.

Zehaztuz[9]:

(j)      Nik proposaturiko 8 dolar/orduko JG alokairua gutxi gorabehera egungo langabeziaren diru-laguntzaren bezalakoa da edo are gutxiagokoa.

(k)    Nahiz eta langabeziaren diru-laguntzarik gabe, JG-rekin norberak bere denbora saldu behar du ordaindua izateko. JG-ren eta sektore pribatuko enpleguaren hedaduraren merkatuaren finkapenak segurtatzen du eta egokituko du segitzeko aseguratzen jaitsiera nahiko negatiboa dela jendeak serioski bere lana mantentzen gordetzeko. Beste aldetik, JG gordailuaren existentziak enplegatzaileak lasai mantenduko ditu eta afera beharrezko gisa ordezkatu dezakete ‘hedadura’ ordaintzen ere[10].

(l)      Gainera, enpresarentzat ere garrantzitsua da, gai izateko langileak kontratatzeko, berak horrela handitu nahi duenean alokairuak gorantz bultzatu gabe.

(m)  Datuei buruz, ikus Argentinako JEFES programa[11].

Gehiago link honetan[12] eta motibazioari buruz hemen[13] gehiago.

Eta bukatzeko[14]:

(n)    Langabetuak sektore publikoan daude, beraz, % 5 langabeziatik, demagun, % 3 langabeziara joanez, JG-k sektore publikoaren tamaina murrizten du.

Hori gutxi balitz, Mosler-ek elkarrizketa batean[15] argi uzten du Mosler-ek lan bermea DTM-ren muinean dagoela.

Hona hemen elkarrizketa horren punturik garrantzitsuenak:

(1)    Ez dago irtenbiderik onenik prezio egonkortasun eta enplegu osorako.

(2)    JG-k ‘produktibitate osoa’ eta bizitza estandarrak bultzatzen ditu askoz hobeto langabeziak baino.

(3)    JG stock indargetzailea finantzatzeko gobernu gastuak ez du murrizten beste lekuetan gastatzeko gaitasuna. Izatez, gaitasun hori handitzen du.

(4)    Beldur erreala etortzen da eskari agregatuaren gabeziako denboran, eta ebidentzia langabeziaren igoera da.

(5)    JG-k enplegagarritasuna gordetzen du, eta beraz, sektore pribatuko hazkundea sustatzen du askoz hobeto langabeziak baino, ‘azken baliabideko enplegu agentzia’ moduan arituz.


[4] S. Kelton-ek dioenez, “Warren used to tell the story of the dog and the bones to make the point: Burry 95 bones in a field and send 100 dogs out to look for them. The best possible outcome is that 95 dogs return with bones. The more likely outcome is that some of the dogs (because they are more skilled or just luckier) return with more than one bone. The dogs without bones are like workers without jobs. No matter how much training they receive or how much discipline you impose upon them, you will never succeed in bringing all 100 dogs home with a bone. Like jobs, there just aren’t enough of them.”

[10]  Ingelesez: “… and the existence of a shovel ready jg pool will keep employers confident that they can replace as necessary by paying the ‘spread’ as well. That is, this is about a market solution for the right two way incentive.

And the fear factor goes both ways for workers. They may not fear the fall as much as if there was no JG, but at the same time there are shovel ready JG workers nipping at their heals for their job.

[13]  Ikus http://pragcap.com/the-evolution-of-mmt/comment-page-3#comment-94560.

Ingelesez: “ … motivation won’t be lost with a jg safety net/buffer stock vs unemployment as a buffer stock. (…)At the micro level anecdotal evidence is easy to find, but at the macro level that argument does’t make sense as anything but a kind of fallacy of composition.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 3 = 2