Stephanie Kelton-en kezkak

Brad DeLong ekonomialaria kezkatuta dago, eta kezka horrek Stepanie Kelton DTM-ko ekonomialaria kezkatu du.

Ikus dezagun.

DeLong kezkatuta dago ‘finantzatu gabeko zerga murrizketaz’[1].

Kelton-ek hauxe galdetzen du: zer ote da ‘finantzatu gabeko zerga murrizketa’ bat[2]?

Kelton-en iritziz, DeLong-en bezalako elkarrizketa jarrerak[3] zenbait mito betikotu egiten ditu.

Mitoak honelakoak dira:

(i)                AEBetako gobernua familia handia dela, eskudiruaren eskuragarritasunak mugatua edo diruaren mailegu emaileen arriskuen jangurak, zeintzuek txotxa itxi baitezakete, Grezia bezalako zor krisian gu botaz.

(ii)              Egungo zerga murrizketak ‘ordainduak’ izan behar dira zerga handiagoekin edo etorkizuneko gastu murrizketekin. Horrek gogora ekartzen du bizi garela maileguz hartutako denboran.

Hona Kelton-en erantzunak:

a)      Zerga murrizketak ez dira gobernuaren ‘kostuak’, DeLong-ek adierazten duen moduan.

b)      Zerga murrizketek zergadunak diru gehiagorekin uzten dituzte, baina beranduago ez dute gobernuaren gastatzeko gaitasuna konprometitu.

c)      Zor ratioa ez da inolako lotura mugapena, Scott Fullwiler-ek berriki luze eta zabal adierazi duen bezala[4].

Hortaz,

(1)    Ezin dugu onartu AEBetako dolarra AEBetako gobernutik datorrenik?

(2)    Monetaren jaulkitzailea ezin denik inoiz dirurik gabe geratu edo porrotera behartuta egon?

(3)    Ezkerretako etxea ez denik eskuinetako etxea bezalakoa?

(4)    AEBetako gobernuak ez duenik horrelakorik behar etorkizuneko emergentziekin aritzeko?

(5)    Interes tasak gehiago daudenik ezkerretako erakundearen politika erabakien mende bono merkatarien inbertsio erabakien menpe baino?

Gu bezalako jendeak, diru modernoak funtzionatzen duen modua[5] irakatsiz, populazioa esnatuko ez dugun bitartean, defizit liskarrek goreneko eskua izango dute eta AEBetako jendeak sufrituko du beharrik gabe, Demokratek eta Errepublikarrek, biek, ‘nola ordainduko dugu?’ delakoan ezkutatzen segitzen duten heinean.

Beraz, has gaitezen ikasten!


[3]  Kasurako, DeLong-en honako hau: “We cannot make policy on the expectation that the U.S. will always be able to borrow at negative real interest rates. And we should make policy aiming for a low debt-to-GDP ratio, because emergencies will arise in which we will want to boost federal spending quickly and substantially to attain important national purposes.”

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude