Idaztea? Izkiribatzea?

1. Pro domo[1]

Ez naiz itzultzaile. Poeta ere ez. Nobelagile ere ez. Nire bizitza osoan ipuin bat besterik ez dut idatzi.

Baina idatzi, edo Arestirekin batera esatearren, izkiribatu, hori luze egin dut. Honela banatzen bide dira eskritoreak munduan zehar: fikziozkoak eta ez-fikziozkoak. Horrela baldin bada, bigarren multzoan egongo nintzateke.

Nire helburu bakarra jakitea izan da, aspalditik gainera. Ez dut espero beste saririk, jakitea besterik ez. Egia esan, jakin nahiak eraman nau arlo batetik bestera, autore batzuengandik beste batzuengana: hala natur zientzian (fisikan batez ere, eta mekanika kuantikoa konkretuki) nola gizarte zientzian (ekonomian bereziki, makroekonomian hain zuzen ere). Jakingura izan dut bidaide. Jakin-min ase gabea. Horrek mantendu nau zutik eta bizirik eremu latz honetan. Tartean, batek esan zuen antzera, irakasle izan naiz denbora librean.

Kantak dioenez, euskaldunak ez gara zaldunak, ezta aberatsak ere. Baina, batzuk behintzat jakingurakoak gara, jakin minakoak, eta beti herri xehearen aldekoak. Herri xehea bai, baina jakin minez beterikoa. Eta horrela, nire ibilbide laburrean hamaika idolo eta sasi-jainkotxo lurperatuta ikusi dut. Neure aldetik, zabor intelektuala salatu dut, edozein lekutan egon delarik. Aldiz, benetako jakituriaren aurrean men egin dut, eta egingo dut beti. Ez daukat inolako dudarik. Inteligentzia da daukagun altxorrik preziatuena, egiazko jakitunen aurrean gure apaltasuna aurkezteko, eta zabor intelektualen aitzinean gure harrotasun intelektuala tinko eta irmoki azalarazteko.

2. Zergatik idazten duzu?

Hori zen galdera. Erantzunak hurrengo linkean[2].

3. Aresti eredu eta gidari

Euskara 1970ean hasi nintzen ikasten. Portugaleten 1970ean Ez Dok Amairu-koek aparteko emanaldi bat eman zuten: Baga, Biga, Higa sentikaria izenekoa[3]. Frankismoa garaia zen. Garrantzi handiko aurkikuntza zen: jende jantzia, hiritarra, euskara hutsean aritzen zena, lanari buruz, zapalkuntzari buruz, gure gizarteaz kantatzen zuena. Emanaldia entzutean, neure buruari esan nion: hauxe da nirea, hauxe da behar nuena, bilatzen aritu nintzena. Ekitaldi hark erabat markatu ninduen!

O tempora o mores.

Musikaz aparte[4], euskal munduan gehien markatu ninduena Gabriel Aresti zen[5], Arestiren lanak irentsi eta arakatu nituen. Arestiren prosa eredugarri izan dut, aspalditik gainera, ene lan apurretarako eta gidari gisa.

Oroimen bezala, ikus Aresti remembrance[6].

Eredu gisa, jarraian daude nire lehen euskarazko artikuluak, Imanol Berriatuak zuzenduak, oraintxe Euskaltzaindiak digitalizatuak[7] eta garai hartan erabiltzen zen euskara baturanzko ereduan.

Eta poesia?

Hona hemen Maldan behera[8], baina ez Gabriel Arestirena.

3. Serantesko loretxoa[9]

Hasiera: Bitartean…

I am happy to belonging to a nation that is too small to commit big follies

Zoriontsua naiz zorakeria handiak egiteko gai ez den herri txiki batekoa naizelako

(H. A. Lorentz)

Segida: Tartetxoa…

When scientists become soldiers, they gave up something. Soldiers have to obey. Scientists have to question, and if necessary to rebel

Zientzigizonek soldadu bihurtzen direnean zerbaiti egiten diote uko. Soldaduek obeditu behar dute. Zientzialariek galdetu, eta beharrezkoa bada, erreboltatu

(C. P. Snow)

Erdikoa: Etxerako bidean…

Home is where you can be silent and still be heard.
Where you can ask and find out who you are.
Where people laugh with you about yourself.
Where sorrow is divided and joys multiplied.
Where we share in love and grow.

 Etxea da…
Isilik egon eta
oraindik entzuna izan  zaitzakeen lekua…
nor zaren galdetu eta
erantzuna aurki dezakezun lekua…
zurekin eta
zutaz jendea barre egiten duen lekua…
tristurak erdibitzen eta
pozak ugaltzen diren lekua…
konpartitzen eta
maitatzen dugun eta
hazten garen lekua.

Azkenaurrekoa: Galdera batzuk

Only morality in our actions can give beauty and dignity to life
Bizitzari edertasuna eta duintasuna eman diezazkion gauza bakarra gure ekintzen moraltasuna da

(A. Einstein)

Azkena: Etorkizunerantz…

Insanity: doing the same thing over
and over again and expectingdifferent results

Zorakeria: behin eta berriz gauza bera egitea
eta
ondorio ezberdinak itxarotea

 


[3]  Ikus http://www.badok.info/artista.php?id_artista=36.  (…) Talde gisa Baga, biga, higa sentikaria izan zen proiekturik inportanteena. 1970eko abuztuaren 22an estreinatu zen Portugaleten, eta 1972. urtea arte, taldea desegin arte, iraun zuen. (…)

Ez Dok Amairu 1972ko abenduan desegin zen; barne krisia urtebete lehenago hasia zen. Hainbat arrazoik eragin zuten taldearen amaiera, kontu artistikoak eta sozialak elkartu ziren. Baga, biga, higa sentikariaren bi disko grabatuta zituen taldeak. Hasiera batean, sei kanturekin arazoak izan zituzten, baina azkenean zentsura igaro zuten diskoan grabatutako abesti guztiek. Dena den, kaleratu aurretik bi abestik eztabaida eragin zuten talde barruan: Lourdes Iriondokmusikatutako Gabriel Arestiren poema batek eta JosAnton Artzeren kantu batek. Taldean ez zen adostasunik lortu, eta, azkenean, grabatuta zegoen disko hori ez zen inoiz argitaratu.

Garaiko egoera politikoak ere eragin zuen desegitean. Taldean ikuspegi asko zeuden, eta hori gero eta agerikoagoa zen. Kanpoko eragileek taldearen gaineko kontrol ideologikoa ezarri nahi izan zuten, eta horrek barne tentsioak areagotu egin zituen, banantzea ekarri arte. Dena den, taldekideek ez dute inoiz azaldu taldea zergatik desegin zen.

Barne eztabaida gertatu zen bitartean beste afera bat izan zen. 1971ko urriaren 31n gaupasa egin zen Larraizko belardian, Txindokiren magalean. Ez Dok Amairuko zenbait kidek hartu zuten parte, Lertxundi, Laboa eta Artze anaiak tartean, eta hiru mila lagun bildu ziren bertan. Eskandalu handia sortu zen, akelarre bat izan zela zabaldu baitzuten hainbat hedabidek eta Ez Dok Amairuren kontrako kanpaina gogor bati ekin zioten.

Desegin ondoren, bi talde sortu ziren Ez Dok Amairuren errautsetatik. Batak sentikariaren ildotik segitu zuen lanean, Ikimilikiliklik ikuskaria sortuz. JosAnton Artzek, Mikel Laboak, Jose Mari Zabalak eta Jesus Artzek osatu zuten talde hori, Jose Luis Zumetamargolariaren laguntzaz. Ikimilikiliklik Algortan (Getxo, Bizkaia) eman zen lehen aldiz, 1975eko apirilaren 18an. Geroago, 40 bat aldiz taularatu zuten Euskal Herriko hainbat herritan. Kanpoan ere eskaini zuen taldeak, Bordele (Frantzia), Valladolid (Espainia) eta Zaragozako (Espainia) unibertsitateetan.

Ez Dok Amairuko beste kide batzuek berriz, Zazpiribaitaldea sortu zuten. Bertan zeuden Lertxundi, Lete, Irigarai eta Iriondo, Ipar Euskal Herriko beste kantari batzuekin: Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Patxika Erramuzpe, Ugutz Robles-Arangiz, Maite Idirin, Eneko Labegerie

[9] Serantes, hots, Santurtziko mendia (http://eu.wikipedia.org/wiki/Serantes; http://www.altimetrias.net/aspbk/verPuerto.asp?id=516; http://luberri.net/node/562).

Santurtzikoa naiz, Donejurgikoa (http://www.scribd.com/doc/98730239/Balparda-bihotzean),  alegia, Enkarterrikoa (http://www.scribd.com/doc/78730592/Enkarterri-eta-euskara).

Serantesko loretxoa izeneko lantxoak prozesuan eta bukatzear dauden bost lan luzeri hasiera eman die;  bertan euskal gazteriari begira, zenbait datu eta iruzkin aipatzen eta analizatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude