Ezjakintasunaren krisia Eskozian

Mosler-ek aipatzen duen ezjakintasunaren krisia hedatuz doa etengabe. Hona hemen, kasu, balediko Eskozia independentearen monetaz oraintsu irakurri duguna[1]:

Aditu batek dionez,

Sterling should remain the currency of Scotland for the foreseeable future, because we’re part of a single financial area – and that’s true for both Scottish and UK governments. The issue of the Bank of England being the lender of last resort is a bit of a red herring, since any government has ultimately to go to the markets to cover national debt.”

Alegia, eta laburbilduz, aurrez ikus daitekeen etorkizunean Eskoziako monetak libera esterlina izaten segitu beharko luke,  zeren gune finantzario bateko parteak baikara -eta hori egia da eskoziar eta britainiar gobernuentzat, biontzat-. Ingalaterrako Bankua azken baliabideko mailegu emailea izatearen afera sardinzar gorriaren puxka bat da, zeren edozein  gobernuk azkenean merkatuetara jo behar baitu zor nazionala estaltzeko (sic)”

Hots, bi hitzetan, aditu horrek ez daki ezer moneta subiranoaz.

Okerrena, eztabaida (¡!??) horiek segituko dute Eskozian luze, hemengo jende askotxok Eskoziaz liluratuta jarraitzen duen bitartean.

Eztabaida, aldiz, ezjakintasunaren eremuan murgiltzen da: ezjakintasuna versus ezjakintasun handiagoa.

Noiz arte segituko dute eskoziar independentistek ildo antzu horretatik?

Eta noiz arte segituko du hemengoen itsukeriak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude