MMT (hots, DTM) eta Grezia

Hona hemen DTM-ko, alegia, Diru Teoria Modernoko aitaponteko batek dioena Greziako azken hauteskundeei buruz[1]:

a)  Greziar jendeak jasan beharko du austeritate handiago bat, eta haien hazkunderako perspektiba praktikoki zeroa da.

b)  Syrizak ezinezkoa agindu zuen, austeritaterik eza eta eurogunean segitzea.

c)  Greziako boto emaileek aparteko akatsa egin zuten austeritatearekin segitzeko eta euroari eusteko.

d)  Hazkunde estrategia batek defizit publiko handiagoak behar ditu. Horrek esan nahi du EBZ-k, inolako salbuespenik gabe, defiziten igoerak finantzatu behar dituela, hazkunde jasangarria berrezartzeko eta langabezia beheratzeko.

Beste aldetik, bono merkatuei dagokienez, Bill Mitchell-ek, honelako burutazioak egiten ditu:

1)  Bono merkatuek badakite, hazkundearen ezean, Grezia, Portugal eta Espainia espiral batean mugitzen ari direla jasanezinezko egoera baten inguruan.

2)  Bono merkatuek badakite austeritatea hazkundearen kontrakoa dela eta beraz, ez dituzte finantzatuko arriskutsuko herrialdeak, non atzerapena bere okerrenean dagoen.

3)  Euroguneak nahitaez aurrekontu defizitak behar ditu eta alokairu errealen gehitzeak.

4)  Horretarako, sektore publikoaren enplegu zuzenak egon behar dira.

5)  Baina euroguneko krisia askoz haratago doa. Zor pribatuko krisia zor publiko krisi bilakatu da, zeren eurogunean ezinezko batasun monetario bat martxan jarri baitzuten, EBZ-ek inflazio-obsesio bakarra zeukalarik. Gero ezinezko arau fiskalak inposatu zituzten (Egonkortasuna eta Hazkunde Paktua, EHP) zeinak beti hautsiak izango ziren, etengabeko jaitsieran.

6)  Eta EHP hautsi zenean, zuzenki bide okerrean erantzun zuten, austeritatea inposatuz, zeinak esan nahi duen hazkundea ezinezko zela gehien eragindako estatuetan.

7)  Orduan, bono merkatuak iragarritako moduan aritu ziren: likidezia arazoa zeukaten herrialdeei boikot eginez, zeren haien hazkunde tasak austeritateak kaltetuko baitzituen.

8)  Euroguneko eliteek sortu dute amesgaitz hori, beraiek soilik. Eta badirudi egitate horri aurre egiteko ezgauza direla.

9)  Kontua hauxe da: bono merkatuek beren moneta jaulkitzen duten herrialdeak finantzatuko dituzte, zeren ongi baitakite horrelako gobernuek ez dutela jasaten inongo solbentzia arriskurik. Moneta jaulkitzaileak direlako.

10) Bono merkatuek ongi dakite ezen, ekonomiaren egoera kontuan hartu gabe, moneta jaulkitzaileko gobernuek ordain dezaketela eta beti ordainduko dutela.

11) Erabat kontrakoa da euroguneko kasua. Soilik hazkundearen perspektibak onak direnean, eta zergak gogorrak direnean, orduan eta soilik orduan, bono merkatuek arriskua hartuko dute eta atzerritar moneta (euroa) erabiltzen duten gobernuei maileguz emango etekin baxuetan. Hori gertatzen da bono merkatuek beti jakiten dutelako horrelako kasuetan solbentzia arriskua dagoela.

Mitchell-en hitzez, “Thinking that austerity will solve a sovereign debt problem in a monetary union where all the member states face solvency issues is like thinking that pigs might fly. It is a fantasy.

Horixe da ikasi behar dena! Syrizaz baino askoz haratago joanez, horixe da entzun behar den musika berria!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude