UEU eta makro-krisia

UEUk 40. urte eman ditu Euskara eta Unibertsitatearen alde lanean. Egungo makro-krisiak (krisi-politiko-soziala-ekonomiko-finantzario-fiskalak) gogor kolpatu du Euskal Herria. UEU ere gogor erasotua izan da. Hala ere, une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna duela erakutsi eta UEUk Euskara eta Unibertsitatearen alde lanean jarraituko du, azken 40 urteetan bezalaxe.

Jarrera proaktibo horri jarraituz, UEUko Ekonomia Sailak egungo makro-krisiari buruzko hitzaldi-dibulgatiboak antolatzeko asmoa du. Gizarte-eraldaketa beharrezkoa den heinean, prozesu horri begira gure ekarpen xumea egin nahi dugu: ikuspegi kritiko batetik, goi mailako formakuntza eskaini nahi diogu euskal gizarteari, euskaraz eta euskal gizartearen beharrizanei egokituta.

Lehen saio bezala, Krisiari astindu bat eman nahi diogu. Horretarako, UEUko Ekonomia Sailkidea den Joseba Felix Tobar-Arbuluren ikerketa lanen ondorioa aurkezten dizuegu. Krisia induzitua izan da.

“Krisian gaude eta krisitik ateratzeko irtenbide bakarra bi kontzeptu magikoren inguruan mugitzen bide da: austeritatea eta murrizketak. Hola azaltzen zaigu hedabide ia guztietan eta horrela errepikatzen digute ekonomiaz omen dakitenek. Krisia, zer dela eta? Hain zaila da bera ulertzea? Ez, ez da zaila. Zaildu egin dute, apropos, gainera. Egia esan, gaia konplexu samarra da, baina aldi berean xinplea…”

Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa aretoan, ekainaren 4ean, arratsaldeko 18:30etan.

Elkar ikusiko garelakoan,

Unai Del Burgo García (UEUko Ekonomia Sailburua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude