Italia lehen eta orain. Warren Mosler

Hona hemen Mosler-ek Italian maiatzaren 18an emango duen hitzaldiaren muina[1]:

–  Langabezia: defizit gastua oso txikia delako

–  Banku Zentrala (BZ) eta Altxor Publikoa:  lehengo lirarekin ez zegoen inolako arazorik defizita finantzatzeko

–   Italiako lehengo BZ (liraren)  jaulkitzailea izan zen, Italiako oraingo BZ (euroaren) erabiltzailea da

–   Europako Banku Zentrala (EBZ): EBZ euroaren jaulkitzailea da; euroak gastatu eta banandu egin ditzake, bere nahietara;  ez dauka inolako insolbentzia arazorik

–  Soilik EBZ-k jasan ditzake defizitak, euroaren jaulkitzailea delako

–  EBZ-ren babesik gabe, euro herrialde kideak ez dira sostengarriak

–  Euroko  bankugintza sistemak EBZ-ren sostengua behar du likideziarako

–  EBZ-k, trantsiziorako, lan bermeko programa bat finantzatu behar du. Euroko herrialde kideek programa hori kudeatuko dute, baina ez finantzatu

–  Mosler bonoak erabil daitezke: oraingo euroko herrialde kideek erabiltzen dituzten bonoen antzera dira, baina desberdintasun handi batekin. Ordainduak ez izateko paradan, Mosler bonoak (gehi interesak) erabil daitezke edozein denboratan beraiek jaulki dituen gobernuari zergak ordaintzeko. Horrek bonoen edukitzaileei balioa segurtatzen die

–  Proposaturiko neurriekin, ez da egongo inolako inflazio arazorik

(Neurriak euroguneko edozein herrialderi aplika dakizkioke.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude