Eurolandiako zor guztiarekin bukatzeko metodorik zuzenena (2)


Goazen urratsez urrats.


Monetaren ABCa


Monetaren, alegia diruaren estatu-teoria:


1)  Moneta edo dirua ez da gauza material bat, aktibo-pasibo bat baizik[1].


2)  Moneta bati estatuak ematen dio balioa, zergapetzearen bidez. Estatuak aukeratzen du zein monetatan ordaindu behar diren zergak. Hots, beraren moneta propioan.


3)  Estatu subirano batek bere moneta propioa jaukitzen du. Berak nahi eta behar duen beste moneta jaulkitzen du (inflazio arazorik gabe, gaur egungo baldintzetan).


4)  Estatu horrek bere moneta debaluatu ahal du, kasu, esportazioak areagotzeko.


5)  Estatu horrek politika fiskal apropos bat martxan jar dezake.


6)  Moneta hori, beste monetekin batera, flotatu egiten da.


7)  Kontuz moneta ‘lokalekin’. Galdera hauxe da: zeinek ematen dio balioa moneta lokal horri?


Mosler-en proposamena


Zer gertatzen da Mosler-en proposamenarekin[2]?


Eszenario berria honelakoa izanen da:


a)  Alemaniako euroak marko berri bilakatuko dira, Frantziako euroak libera, Espainiako euroak pezeta, eta abar. Jakina denez, monetaren estatu-teoriaren arabera, estatuak, hots, zergapetzeak ematen dio balioa monetari. Eszenario berrian zergapetzea pezetatan gauzatzeak pezeta berriari ematen dion balioa. Gauza bera Frantzian liberarekin (eta, noski, beste estatu guztietan moneta desberdinekin).


 


b)  Estatu soil batean euroak iraun izateak esan nahi du estatu horretan eurotan zergapetzen dela, hortaz, euroaren balioa ez dela zero. (Nahiko izango litzateke Europar Batasuneko estatu kide soil batean euroak irautea, euroaren balioa zero ez izateko.)


 


c)  Baldin eta estatu guztietan (gure kasuan, Espainiar eta Frantziar estatuetan ere), moneta propioak erabiltzen badira zergapetzeko, orduan eta soilik orduan, eurotan izendaturiko zor guztiak zero izango lirateke, zeren euroak ez baitu balio zergapetzeko, hots, euroaren balioa zero dela.


 


Oharrak:


 


1)  EBko estatu guztiak ez dira moneta jaulkitzaileak moneta erabiltzaileak baizik. Moneta jaulkitzaile bakarra EBZ da.


 


2)  Baldin eta EBko estatu kide guztietan ez bada euroa onartzen zergatzeko, orduan estatu guztietan euroaren balioa zero da, baita EKZ-ko ‘euroak’ ere. Zertarako jaulki balio zero daukan moneta?


 


Abantailak:


 


a)  Estatu bakoitza (Espainia, Frantzia, balediko Euskal Errepublika independentea ere), subiranoa da, bere moneta (pezeta, libera, euskoa) jaulkitzen du eta bere moneta erabiltzen du. Beraz, bere  subiranotasun monetarioa berreskuratzen du. (EH lehen aldiz bere historian subiranoa izango litzateke. Hortaz, ahantz euskal estatuari buruzko istorio aspergarri guztiak.) Orain EBn ez dago horrelako subiranotasunik.


b)  Estatu desberdinen arteko transakzioak eta merkataritza osoa nazio monetario subiranoen artean gauzatzen dira, kasu, Islandian eta Suedian gaur egun gertatzen diren atzerritar transakzioen antzera. (Apropos aipatu ditut bi nazio monetario subirano horiek!)


c)  Estatu bakoitzean politika fiskal apropos bat eta inolako atzerritar eraginik gabekoa martxan jar daiteke.


d)  (Hurrengo batean ukituko dut baina) lan bermeko[3] programa bat martxan jar daiteke, estatuaren langabeziari aurre egiteko eta inolako inflaziorik gabe.


 


Oharra: Beste aldetik, estatua subiranoa izateak ez du bermatzen monetaren funtzionamendua ongi ezagutzea. Etsenpluak nonahi: AEBak, Kanada, Britainia Handia, Australia,… Islandia, Suedia. Estatu guzti horiek subiranoak dira baina MMT-tik (DTMtik) oso urrun daude,  alegia, monetaren funtzionamendua ulertzetik urrun.


 


Oztopoak:


Bat eta bakarra: gai ote dira EBko estatuak eurotik alde egiteko, denak eta batera, gaurko EBtik alde egiteko, euroa uzteko eta lehengo monetetara itzultzeko?


Zaila, oso zaila. Interes gehiegi daude hori ez gertatzeko, ez aipatzeko politikarien eta ekonomialarien ezjakintasun itzela.


Eta Alemania? Gai izango dira alemaniarrak daukaten aparteko abantaila alboratzeko?


Duda:


i)       Duda: banku zentral batek, berak jaulkitzen duen moneta batean, mailegu bat luzatu dio pertsona bati. Pertsona horrek berrordaindu behar du mailegua. Horrek monetarako eskaria sortzen du, nahiz eta zergak, moneta horretan, ez izan inoiz ez gehiago ordainduak izan.


ii)     Erantzuna: ez, ez dago inolako eskaririk. Moneta baterako zerga biltzea bukatzen denean, moneta horren balioa zero da, nahiz eta ordaindu gabeko zorra egon.



[1]  Aspaldian aritu gara horretaz. Berriki oso ongi esplikatu du, berriz ere, Randall Wray-k ABC hori: http://www.economonitor.com/lrwray/2012/04/19/does-chairman-bernanke-know-squat-about-money/.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude