Euskal Herria: independentziaranzko bidean

  Hona hemen link batzuk:

          http://es.scribd.com/doc/82163704/Euskal-Herria-independentziaranzko-bidean-1

          http://es.scribd.com/doc/82879512/Euskal-Herria-independentziaranzko-bidean-2

          http://es.scribd.com/doc/85946583/Euskal-Herria-independentziaranzko-bidean-3 

Islandiak MMT (DTM) programa behar du 

Askoz hobeto dago Islandia Irlanda baino[1], eta Grezia baino[2].  Baina ekonomia arloan MMT-k (DTM-k) azaltzen duena falta zaio Islandiari.

Izan ere, Islandiari DMT-ren (MMT-ren) oihartzuna, teorikoa eta praktikoa,  falta zaio[3].  Eta horren barruan, lan bermeko programa martxan jartzea.

(Jadanik aipatua dut[4]: Islandiak lanpostuak behar ditu.  Islandiak badauka bere banku zentrala, moneta propioa (koroa) eta gobernua subirano bat. Hortaz, DTM-koek proposaturiko lan bermea[5] martxan jar dezakete, interes-tasa haren BZren esku dagoelarik. Islandiak horrelako programa bat finantzialki babes dezake: gobernuak konputagailuaren  teklatu-kolpeekin gastatzen du, bankuen kontuak kreditatuz.)

Azken hitza, oraingoz

Oraingoz hauxe esan daiteke:

a)  Politikoki oso interesgarria izan da Islandian gertatutakoa.

b)  Islandia eredugarria da, demokrazia erabili duelako finantza kapital espekulatzailearen aurka.

c)  Islandiak moneta propioa dauka, beraz haren Banku Zentrala jaulkitzailea da. Estatua  subiranoa da.

d)  Estatu subiranoa izanik, politika fiskal propioa eraman eta martxan jar dezake.

Euskal Herriari dagokionez, 

(i) Eurogunetik irteteko badago estrategia zehatz bat, Mosler-en bidetik[6].  Eta Islandiaren etsenplua bere monetarekin, koroarekin, hortxe dago

(ii) Beste aldetik, balediko Euskal Herri independenteak badauka, eurogunean bertan baina EBZ azken baliabideko mailegu-emaile gisa arituz, beste irtenbide duin eta erraz bat[7].

Izan ere, EBZ, moneta (euroa) jaulkitzailea dena ez du mugatzen inolako diru-sarrerak. Euskara garbian, EBZ-ek,  euro jaulkitzailea izanik, ez du behar kanpotik (Txinatik, AEBetatik, Japoniatik, …) inolako diru laguntzarik. Berak nahi duen beste euro jaulki dezake.

Hortaz, EBZ-k EBko estatu desberdinei, kasu Espainia eta Frantziari (eta biharko Euskal Herri independenteari ere) euroak luzatu ahal dizkie, demografiaren arabera.  Horrek suposatuko lukete estatu horiek gai izango liratekeela, zeinek bere politikarekin, output eta enplegua sortzea, inflazio maila kontrolatu batekin. Estatu horiek (eta biharko EH errepublika independenteak), zeinek bere Altxor Publikoaren bidez, politika fiskal egoki bat martxan jar lezakete.

Horra hor, bada, irtenbidea.

Hortaz, euskaldunok badaukagu Islandiatik asko ikasteko, baita DTM-tik ere, noski.


[3]  Hona erremedioa, DTM-ren bidez: irakurri  blog honetan (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/archive) 2009ko irailetik 2012ko martxorako dauden artikulutxoak. (Blogak segituko du.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude