Ekonomia mistoa eta gobernuaren tamaina: etsenplu bat

 Gaur egungo ekonomia guztiak mistoak dira. Kontua gobernuaren tamainari dagokio. Ikus dezagun AEBetako egungo ekonomia mota eta Randall Wray-k ekonomia horri proposatzen dizkion aldaketak[1].  Oso adierazgarria da eta kontuan hartzekoa.

AEBetako gaur egungo gobernuaren tamaina

2010eko datuak erabiliz, hona hemen AEBetako gobernu federalak gastatzen duena:

2010 FEDERAL GOVERNMENT OUTLAYS BY FUNCTION ($Millions)

Total: On-budget and off-budget 3,456,213    (24%)

National defense ………………… 693,586    (5%)

International affairs . ….. ……….45,195

General science, space and technology ………………………..31,047

Energy ……………………….. …11,613

Natural resources and environment ……………………….43,662

Agriculture ……………………. ..21,356

Commerce and housing credit …… ….–82,298

Transportation …………………… 91,972

Community and regional development …..23,804

Education, training, employment,

and social services… ………………………. 127,710    (1%)

Health …………………. ……..369,054   (2.5%)

Medicare ……………   . ……..451,63     (3%)

Income security ………….. …622,210    (4%)

Social security …………..  .. .706,737    (5%)

Veterans benefits and services ……108,384

Administration of justice …………53,436

General government ……………….23,031

Net interest ……………………196,194

Undistributed offsetting receipts …–82,116

Laburbilduz, AEBetako gobernu federalaren gastua 3,5 bilioi dolarrekoa da, BPG-ren % 24,  BPG 14,66 bilioi dolar izanik.

Wray-k ez ditu sartzen zifra horietan estatu desberdinetako gobernuen eta gobernu lokalen gastuak, zeren horiek monetaren erabiltzaileak baitira, ez jaulkitzaileak. DTM-ren ikuspegitik, gastu horiek alboratu behar dira.

Parentesi artean daude kopururik handienak: defentsa (% 5), heziketa eta irakaskuntza (% 1) osasungintza (% 2,5), medikuntza (% 3), errenta segurtasuna, ongizatezko gizartea bermatzekoa (% 4), gizarte segurantza (% 5).

Defentsari dagokionez, badaude zenbait arazo: jarritako defentsa gastua ez da osoa zeren defentsa ‘jarduera’ asko isilpekoak baitira, gastu batzuk beste kategorietan ezkutatuak baitira, eta agian beste batzuk ez dira inon azaltzen.

Gutxienez, gobernuaren gastu osotik bosten bat ‘defentsara’ doa, eta benetako kopurua segur asko zifra horren bikoitza izan daiteke (demagun BPG-ren % 10).  Wray-ren iritziz, emandako zifra hori handiegia da. Gaineratzen du, gastu militar hori moztu daitekeela, AEBetako mugen barruan indar defentsibo huts batek beharko lukeen mailaraino.

Demagun, hortaz, Wray-ri segituz, defentsarako kopurua BPGren % 2ra jaitsiko dela. Horrela, gobernuak emandako zifra ofizialetik BPG-ren % 3 gutxituko genuke (eta agian benetako zifratik[2] % 8).

DMT-koek Lan Bermeko (LB-ko) programa unibertsala nahi dute, bizimodua ateratzeko alokairu duin batekin.  Horretarako, zenbait kalkuluren arabera, BPG-ren % 1 nahikoa litzateke. Demagun gastu errealak BPG-ren % 3ra iristen direla. Horrek defentsaren gutxitzea ordezkatzen du, gobernuaren gastuak BPG-ren % 24ra itzuliz.

Ezin dira ongizate gastuak, errenta segurtasunaren eran, murriztu, hau da, BPG-ren % 4. AEBetan, Wray-ren aburuz, lanpostu berriak, bizitzeko soldata duinekin, eskainiko dira (10 eta 30 milioi lanposturen artean), ez guztiak LB-ko programan, askotxo sektore pribatuko lanpostu sormen ‘biderkatzaileari’ esker izango direlako.

Stephanie Bell (orain Stephanie Kelton) eta Wray-k, aspaldian Hyman Minsky-k egindako lana berrikusi dute eta argi erakutsi[3] LB programak ia pobrezia guztia deuseztatuko duela, etxe bakoitzeko, soldata minimo batekin,  lanpostu bat hornituz. Soldata handiago batekin, eta lan nahi dutenei, etxe bakoitzeko, lanpostu bat baino gehiago hornituz, LB-ko programak familia asko pobrezia lerrotik nahiko goragoko mailara igoko ditu. Horrela eginez, demagun errenta segurtasuneko gastuak erortzen direla % 2ra. Horrek LB-ko programaren gastuen bi heren berdintzen du.

Aurrezkiak ere egon daitezke ‘hezkuntzan eta irakaskuntzan’, gaur egunean existitzen ez diren lanpostuetarako langileak trebatzeko programetan. Dena den, gorde dezagun gastu horretarako BPG-ren %1, baina orain jadanik existitzen diren lanpostuetarako. Hortaz, zifra horretan ez da egongo inolako murrizketarik.

Dagoeneko, BPG-ren % 22an gaude.

AEBetako osasungintza sistemaren ordez, unibertsala eta dohainik izan daitekeena jar daiteke martxan, modu federalean ordaindua. Horrek BPG-ren % 7-8 izango da. AEBetan gaur egun ‘osasungintzan’ eta ‘medikuntzan’ BPG-ren % 5,5 gastatzen da. Kontsumitzaileek, era pribatuan, beren estatuaren bidez edo gobernu lokalen bidez zein aseguru pribatuen bitartez, BPG-ren beste % 10 gastatzen dute.  Hortaz, gastu totala murriztu daiteke, gastu federala BPG-ren % 2tan gehitzen bada.

Ez-gobernuko sektorea kontuan ez hartuz, gobernuaren gastua honelakoa da: oraingo BPG-ren % 8ra, gastu federalari BPG-ren % 2,5 gehituz.

Gizarte segurantzari dagokionez, hiru laurdenak erretirorako erabiltzen dira: demagun BPG-ren % 2tan gehitzen dela.

Gobernu federalean, orain arteko eragina hauxe da: gehiketa netoa BPG-ren % 2,5. Hortaz,  gobernuaren gastu totala BPG-ren %  24tik % 26,5era igo da.

AEBetan azpiegitura publikoak ez dira onak. Trenak, ur garbia, aireportu hobeak, zubiak, autopistak, energia elektrikoa… behar dira. Peri izeneko txostenaz haratago joanik[4] eta zama guztia gobernu federalean jarriz, urteko 150.000 milioi dolar inguru behar dira, BPG-ren % 1 gehiago.

Hortaz, gobernu federalaren gastuak BPG-ren % 27,5era iristen dira.

Beste gastu batzuk ere gehi daitezke: heziketarako, sostengarritasunezko nekazaritzarako, atzerritar laguntzarako eta abarretarako fondo federal gehiago. Hori guztia BPG-ren % 1etik % 3ra izan daiteke. Beraz, gobernu federalaren gastu guztia BPG-ren % 30era iris daiteke.

Zer egin dezake gobernuak?

Gobernuak egin beharko lukeenaz eztabaidatu beharra dago. Ahantz defiziten eta inflazioen sasi-argudiok, baita zergapetzez ingurukoak ere. Garrantzitsua da ea zer egin dezakegun gobernuarekin.

Zer egin dezake gobernuak? Galdera politikoa da.

Zer nahi duzu zuk zeuk gobernuak egin dezan?

Eta Euskal Herrian, zer?

Euskal Herri independentearen kasuan, zein izan liteke euskal gobernuaren tamaina? Goian aipaturiko portzentajeak (edo beste batzuk) aplika litezke. Markoa argi dago. Horretaz ere noizbait eztabaidatu beharko genuke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude