Eredu baten bila: Islandia ala Eskozia?

Euskal Herrian aro berrian sartu gara. Aro berriari estrategia berria dagokio. Gero geroko taktikak. Demagun bi ereduren datu esanguratsu eta interesgarri.


1. Islandiaren kasua


Islandiaren eredua interesgarria da oso. Hona hemen ezaugarri sendo batzuk[1]:


a)  Islandia moneta propioa du, koroa, ez du euroa erabiltzen. Afera kanpora begira azaltzen da.


 


b)  Gobernuaren arabera, Islandiak Europako banku handiek egindako mailegu txarrak ordaindu behar zituen. Zorrak eurotan dauden izendatuak ez koroetan, hau da, Islandiak kontrolatzen ez duen atzerritar monetan.


 


c)  Baina jendeak uste izan du nahiko dela. Jadanik islandiarrek aski sufritu dute atzerritar monetan (eurotan) era ez-diskriminatu eta kontrol gabeko batez mailegatu zuten erakunde finantzarioek sorturiko finantza-krisitik.


 


d)  Islandiak nahi izan du soilik bere egoiliarren gordailuak (koroetan daudenak) bermatzea, atzerritarrek zeuzkaten gordailuetako kasuan (eurotan daudenak), Islandiako bankuek haiei ez ordaintzea ahalbidetuz. Horixe izan da jendearen bakezko ‘iraultza’ miragarria.


 


e)  Ondorio zuzena eta argia: Islandiako hiritarrek beren gobernuari presionatu  diote banku handiei diru-laguntzak ez gauzatzeko.


Islandiak lanpostuak behar ditu.  Islandiak badauka bere banku zentrala, moneta propioa (koroa) eta gobernua subirano bat. Hortaz, DTM-koek proposaturiko lan bermea[2] martxan jar dezakete, interes-tasa haren BZren esku dagoelarik. Islandiak horrelako programa bat finantzialki babes dezake: gobernuak konputagailuaren  teklatu-kolpeekin gastatzen du, bankuen kontuak kreditatuz.


 


2. Islandiaren bilakaera


 


Eurogunetik kanpo dagoen Islandiaren bilakaera oso interesgarria eta adierazgarria izan da[3].


 


3. Eskoziaren kasua


 


Eskozia Europan dago. Oso litekeena da laster estatu berri bilakatzea. Politikoki erabat interesgarria, zeren Europaren barnean autodeterminazio eskubidea martxan jarriko baita.


 


Arazoak monetarekin, politika fiskalarekin eta, oro har, ekonomia errealarekin azalduko dira, baldin eta oraintxe irakurtzen diren planekin segitzen badute[4].


 


4. Azken hitza, oraingoz


 


Oraingoz hauxe esan daiteke:


 


a)  Politikoki oso interesgarria da Eskozian gertatzen ari dena. Bera Europan baitago, gu bezala.


 


b)  Politikoki oso interesgarria ere izan da Islandian gertatutakoa[5].


 


c)  Ekonomikoki Eskoziak zenbait hutsune dauzka, eta erabakitzeko funtsezko gai batzuk: monetaren eta politika fiskalaren menpekotasuna, tartean.


 


d)  Islandia eredugarria da, demokrazia erabili duelako kapital espekulatzailearen aurka.


 


e)  Islandiak moneta propioa dauka, beraz haren Banku Zentrala jaulkitzailea da. Estatua  subiranoa da.


 


f)  Estatu subiranoa izanik, politika fiskal propioa eraman eta martxan jar dezake. (Horretarako, lan bermearen plana aproposa izango litzateke.)


 


Gainera eurogunetik irteteko badago estrategia zehatz bat, Mosler-en bidetik[6].


Erdipurdiko politikari eta ekonomialariei ez izutzeko, balediko Euskal Herri independenteak badauka, eurogunean bertan baina EBZ azken baliabideko mailegu-emaile gisa arituz, beste irtenbide duin eta erraz bat[7].


Hortaz,


Euskaldunok badaukagu bi eredu horietatik, Islandiatik eta Eskoziatik, asko ikasteko.  


Saia gaitezen!







[2]  Ikus http://moslereconomics.com/mandatory-readings/full-employment-and-price-stability/. Halaber, ikus http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?cat=23, http://e1.newcastle.edu.au/coffee/job_guarantee/JobGuarantee.cfm, eta  http://www.economonitor.com/lrwray/2012/01/04/the-job-guarantee-finally-moving-beyond-theory-to-implementation/.


[3]  Ikus


http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2011/01/28/la-revolucion-de-islandia-ejemplar/;


http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2011/02/28/la-r-evolucion-pacifica-novena-mision-islandia-otro-mundo-es-posible-la-r-evolucion-ocultada/; http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2011/08/29/la-nueva-constitucion-de-islandia-un-ejemplo-mundial/; http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2011/12/07/islandia-triplicara-su-crecimiento-en-2012-tras-encarcelar-a-politicos-y-banqueros/;


http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2011/12/08/islandia-nosotros-dejamos-que-los-bancos-quebraran-y-tuvimos-la-bendicion-de-nuestra-propia-moneda/;


http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2012/01/25/islandia-se-libera-de-la-crisis-islandia-declara-su-independencia-de-los-bancos-internacionales/;


http://teatrevesadespertar.wordpress.com/2012/02/26/islandia-juzgara-por-fraude-a-la-directiva-de-un-banco-rescatado-en-2008/;


http://noticias.pisos.com/noticias/hipotecas/islandia-perdona-la-deuda-hipotecaria-de-un-cuarto-de-la-poblacion/; eta http://exwebserv.telesurtv.net//contexto/secciones/opinion/102214-NN/-iexclvaya-vaya-islandia-triplicara-el-crecimiento-de-la-ue-en-2012/.


[4]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eskozia eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eskozia-2.


[5]  Ikus  http://www.neweconomicperspectives.org/2011/05/should-irish-voters-follow-example-set.html.


[6]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/eurogunetik-irteteko-estrategia.  


[7]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/warren-mosler-eta-aebetako-fed.


 






 

Iruzkinak (1)

  • Joseba, harrigarria da komunikabideek Islandiari egin dioten aipamen eskasa, eredu hori horren interesgarria izanik ere. Greziaren arazoei buruz asko idatzi eta esan da, baina Islandiaren irtenbideari buruz, ezer gutxi. Tamalgarria. Eta susmagarria. Finantza-eliteek ez dute nahi hiritargoa “bakezko iraultza miragarri” horretaz jabetzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude